ZIENTZIABERRI http://zientziaberri.nireblog.com Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan Fri, 04 Jul 2008 14:56:21 +0200 ZIENTZIABERRI http://zientziaberri.nireblog.com/imagenes/logo.png http://zientziaberri.nireblog.com 109 http://nireblog.com Elkarlanarako plataforma http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/05/17/elkarlanarako-plataforma#comment-7453 http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/05/17/elkarlanarako-plataforma#comment-7453 Pilar Kaixo Berta, pozten naiz jakitea nire bloga lagungarria dela zuretzat. Noizean behin LHrako baliabideak ikusten ditut eta gustatuko litzaidake komentatzea, baina suposatzen da Etapak bere aholkulariak dituela eta , benetan, nik ezin dut guztiarekin.Beste aldetik, plataforma dela eta, oso ideia ona izango litzateke halako bat izatea berritzegunean, momentuz gure blogean , wordpressek eginda dago eta, prestakuntzako materialak igotzen ditugu baina, beti mugatuta. Bururatu zaigun beste ideia bat, jada martxan dago, wikiak izatea izan da. Era honetan, edukiak jartzeko toki gehiago dago eta, aldi berean, irakasleei parte hartzeko aukera ematen diegu. Zurekin nago ere toki komunak ikastexeetan bertan sortu behar direla , prestakuntza eta berrikuntzako proiektuen emaitzak eta esperientzia onak eskura izateko, han, eskoletan benetako berrikuntza dagoela konbenzituta nagoelako.

]]>
Sun, 18 May 2008 16:57:08 +0200
Elkarlanarako plataforma http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/05/17/elkarlanarako-plataforma#comment-7435 http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/05/17/elkarlanarako-plataforma#comment-7435 Berta Kaixo, Pilar:
Nahiz eta Lehen hezkuntzan lan egin, oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditzen zaizkit zure sarrera guztiak. Baina hau , bereziki.
Nik, zuk bezala, pentsatzen dut plataforma horiek ezinbestekoak direla. Oso lan handia egin behar dela gure elkarkidegoan ere badakit. Gure ikastetxean ari gara horretaz hausnaketa egiten eta, egia esanda, jarri duzun adibideak, CEP Marbella-COin-ekoak utzi nau txundituta. Hori lana hori!! Gorde egingo dut adibide gisa geurearekin hasten garenerako. Zoriontzekoa da, gainera, zabalik dutelako atalak beste batzuek ere aprobetxa dezaten haien lanerako.
Geurean, benetan, eskertzekoa izango zen hezkuntza administrazioak horretan ere jarriko bazen lanean gure ikasleen onurako, beehintzat.
Agur beroa:
Berta

]]>
Sat, 17 May 2008 21:06:02 +0200