Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

01/11/2009 GMT 2

Zientzia eta teknologiaren hiztegi berria

pilare @ 19:17

Atzo, larunbatean, ElHuyarrek Zientzia eta teknologiaren hiztegi berria aurkeztu zuten Chillida-Lekuan .   Hiztegiak 50 alorretako informazioa jasotzen du, 23.000 kontzeptu biltzen ditu, 607 artikulu entziklopediko ditu, eta 1.500 irudi. Lanarekin batera CD-ROM bat banatzen da. 200 aditu baino gehiagok parte hartu dute. Txarrena bere prezioa da: 65 euro. Ekimena ona, baina hobeto Sarean egongo balitz. Pena da, nire aburuz, euskerazko lan gehienetan betiko argitalpen moduan jorratzea, beti diru laguntzen bila, negozio moduan. Egiteko era honekin bakarrik lortzen da argitaletxe batzuk mantentzea, baina mende honetako komunikazio-baliabiderik nagusienean ez dago apenas euskal pretsentzia pizka bat eta hau, gaur egun, ezinbestekoa da. Pasa den ostiralean irakasle batek deitu zuen Berritzegunera, nahiko haserre, eskola 2.0 martxan dagoenez, ea zergatik dagoen hain edukin gutxi euskeraz Internetean, gu errudunak izango bagina bezala (tamalez, irakasle batzuk administrazioa garela pentsatzen dute) .Ni ez nago errudunen bila, gaur egun guztiok edukinen ekoizleak izan garelako, baina bai  txoko honetatik deia egiten dut denok gure aportazio txiki bat egiteko euskera zabaltzeko.

Informazio-iturria: sustatu

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!