Getxoblog 2009
Atzo , Getxoko Kultur Etxean, Getxoko blogarien I. topaketa ospatu zen. Nire Burua den Mikel Aguirregabiria bere antolatzailetariko bat izan denez, ekitaldira joatera gonbidatu ninduen eta gustora joan nintzen ez pelotilla izateagatik, baizik eta, alde batetik, nire bloga Getxoko koloreak jakinaraztea nahi nuelako eta, beste aldetik, nola ez, beste blogariak in person ezagutzeko aukera ez galtzeagatik.
Topaketen erreferentzia bat zegoen egunkarietan (Deia, El Correo) Getxoko Alkatea bera, blogari bezala, aurkeztu zelako. . Imanol Landak sarrera eman zion jardunaldiari eta jarraituan guztiok geure burua aurkeztu genuen. Han elkartu ginen jaiotzez getxotarrak zirenak, herrian orain bizi garenok eta erdia edo"de alrededores". Bloga ere ez zeukan norbait etorri zen!
Ekitaldian zehar hainbat gai ikutu ziren: nola izan zen lehendabiziko ideia, logo, hormairudi eta bileraren buru-mapa, El Correoko blogosferaren berriak, Getxoari buruzko proiektuak Sarean (Flirck, Open street maps...) gure herrian blogarien presentzia nabarmena dagolea aprobetxatuz, hiritar bezalako proiektuetan ere partehartzea (Colabora) eta talde bezala antolatzea.
Argazki ofiziala eta ez ofiziala (phoon) atera genuen. Era berean, ETB3ko Nick dut nik taldeak dena grabatu zuen, laster han ere berria egongo da. Bi ordu gustora jende eta lan berriak ezagutzen.
Programa osoa eta partehartzaileak Getxoblog wikian
Kronika, aipamenak, argazkiak eta bideoak: Mikel Aguirregabiria
Crónica del 1º encuentro de bloggers de Getxo y alrededores
GAURKOTZEA. Nick dut nik telebistako erreportaia

Zabaldu
del.icio.us

