Budaren antzako madariak
Gaur, igandean, egunkari batekin doan aldizkaria batean irakurri dut nekazari txinatar batek (Hao Xianzhang) Budaren antza duten madariak lortu dituela. Bere metodoa ez da bat ere genetikoa, eskukoa baizik. Txikietatik forma hau duen plastiko-zorroan estaltzen ditu eta, apurka apurka, madariak itxura hartzen du. 6 urte eman ditu gure lagunak baina pena merezi du, orain madari bakoitzak 7 dolar balio duelako. Harrigarria benetan. Hona hemen argazki batzuk:




Zabaldu
del.icio.us

