Hobetzeko plana
Nire kidea eta laguna den Ana Basterrak bere blogean adierazten duen bezala, aurten Euskadin lehendabiziko ebaluazioa diagnostikoa jaso dugu eta honen emaitzak laster eskura izango ditugu ikastetxeetan (urrian edo azaroan). Handik gora, ikastetxe guztiek, beren txostenen azterketa egiten, hobetzeko plana garatu behar dute. Nahiz eta argi eta garbi egon ikastetxeak bere plangintza formatoa askatasun osoz aukeratuko dutela, Berritzeguneetan prest egongo gara orientabideak emateko, eskola batek honela eskatzen badu. Gure txanda helduko den esperuan, bitartean Nafarroko Hezkuntza Sailak lana hasita dauka zentzu honetan eta lagungarriak izango diren hobekuntza planarari buruzko materialak Sarean kokatu dituzte. Eskergarriak dira, benetan, halako ekimenak. Materialen artean Webhelbide batzuk aipatzeaz gain, dokumentu batzuk deskartzeko daude:
- Hizkuntz gaitasuna: Ikastetxeko irakurketa plana, Disziplinarteko hizkuntza gaitasunak nola garatu, arlo bakoitzeko testu motak nola ikasi ulermenezko irakurketaren bidez,irakurriaren ulermena eta hobetzko orientabideak, testu motak...
- Matematika gaitasuna: PISA ebaluazioak eta ondorioak efikaziari begira,problemak ebazteko estrategiak
- Zientzia eta teknologiako gaitasuna: Hizkera zientifikoaren ezaugarriak, neologismo teknikoak, azalpenezko testu zientifikoen analisia,ikasleekin jarduerak egiteko orientabideak
- Informazioaren tratamendua eta gaiatasun digitala: Informazioa kudeatzeko trebetasunak eta gaitasunak
- Gizarte gaitasuna: elkarbizitza, familiak...
- Ikasten ikasteko gaitasuna: ahaleginaren balioa, hutsa ikasbidei...
- Pertsonaren autonomia eta ekimena : ardura, autoestimua...
Orri nagusia: Ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana-planes de mejora de las competencias básicas
Página del Gobierno de Navarra con recursos sobre el plan de mejora


Zabaldu
del.icio.us

