Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

12/09/2009 GMT 2

Txinako gereziondo gorriak

pilare @ 18:32

Sarreraren izenburua nahiko arraroa? bai, baina irakurri dudan liburu zoragarria baten bezalako bat  denez, lizentzia txiki bat  hartu dut. Aipatutako liburua "¿Y los ciruelos chinos?" da eta hemendik, irakaslea baldin bazara, batez ere matematikakoa,  irakurtzea gomendatzen dizut gogor. Hasi bezain laster engantxatzen zaitu eta segituko irakurmena eskatzen du. Liburuan matematikako irakasleen esperientziak, garai desberdinetan kokaturik (bera ikaslea zeneko kontakizunak, unibertsitatean, klaseko anekdotak, REM, LOGSE, LOE..) garatzen ditu bere estilo poetikoarekin lagunduta...gozada bat benetan.

Azken irakurmenaren parrafoan "Txinako gereziondoen" hausnarketa didaktiko bikaina egiten da. Egileak kontatzen du nola, irakasle sartu berria zenean, oso gaztea, natur zientzietako klaseak ematea tokatu zitzaion. Eta nola, ikasgaia menperatzen ez zuenez, testu liburua buruz ikasi zuen klase bat eman baino lehen. Eta nola, fotosintesia azaltzerakoan, bere ikasleengandik galdera baten beldur zegoen:  zergatik Txinako gereziondoek , hosto gorriak izanik eta ez berdeak,  fotosintesia egiten zuten. Baina, zorionez, hau ez zen inoiz gertatu, irakasleari bere betiko errolloa -egunero buruz ikasita - botatzea baimenduz...irakaskuntzaren inertziak eta paradojak. Honela sentitzen naiz ni momentu honetan, datorren astean matematikako mintegi batera joan behar naizelako programazio laburreko helburuekin laguntzeko, LOEren diskurtso barneratuta baina matematikaren ikuspuntu orokorrarik ez. Hau den aholkularitzaren bizitza!

Hain historio politak idazten dituenak Miguel Barreras du izena eta benetako irakaslea da...eleberrigileaz gain, liburu eta artikulo asko argitaratu dituelako ( matemáticas con excel, el catálogo de Trendar B. Llesur...).

Liburuko historio batzuk  irakur ditzakegu bere Webtxokoan: matemáticas desde contextos, ikerketa litzentzia batean garatzen hasi  zituen materialak matematikaren irakaskuntzari zentzua emateko azmoz.

Bide batez, jakinminak jota bazaude, irakur ditzakezu bi artikulo hauek:

"¿Y los ciruelos chinos?", un libro de Miguel Barreras que no puedes dejar de leer
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!