IKTeknologiekin gehiago ikasten da? bai, zalantzarik gabe
Orain dela gutxi Juan José de Haroren txokoan -Educativa -bere artikulu interesgarri bat irakurri dut. Gaia zen ea IKTeknologiekin betiko metodo klasikoekin baino gehiago ikasten zen ala ez. Beraren hausnarketaren ondorioa "bai, ez edo segun eta nola" izan zen, normalean, berak dio, halako galdera txarto planteatuta dagoelako, hau da, galderaren atzean analfabetoa digitalaren mentalitatea izkutatzen delako. IKTak ez dira irakaskuntzan beste tresna batzuk, testu liburua edo arbela bezalakoak, baizik eta benetako BEHARRA gaur egungo garaietara moldatu nahi badugu. Artikulua irakurri eta gero, egilearen iritzia besterik ez dela pentsa dezakegu...ba, hara non, egun batzuk pasa ondoren, Raimundo Rubioren Redox blogean, antzeko sarrera batekin topatzen naiz, baina oraingo honetan EEBBetako ikerketa baten berri ematen da, Evaluation of Evidence-Based Practices in Online Learning hain zuzen ere, non on line prestakuntzan presentzialean baino azkoz gehiago ikasten dela aipatzen den. Horretaz gain, eta literalki kopiatzen dut- gai honi buruzko El Pais egunkariaren artikulua aipatzen du:
"...La enseñanza virtual es más efectiva que la clásica, sobre todo combinada con elementos presenciales - El alumno es más activo y el profesor, más asesor..."
Are gehiago, Sustaturen bitartez honetaz enteratu naiz: beste ikerketa batek (Stanford Study of Writing hain zuzen ere) adierazten du gazteen idazketa ohiturak eta idazkuntza kalitatea, eskasten beharrean (topiko teknofoboak dioen bezala), hobetzen ari direla. Internetak ematen dituen harremanetarako aukerei esker, neska mutilek gehiago idazten dute eta hobeto komunikatzen dute. Kritika handia jasotzen duten SMS mezuetan ere, zehaztasuna eta kontzisioa lantzen dira.
Post hirurak irakurtzea gomendatzen dizuet.

Zabaldu
del.icio.us

