TALIS txostenaren emaitzak
TALIS txostena (Teaching and Learning Internacional Survey) 24 herrialdeko irakasle eta zuzendarien artean egindako OCDE-ren inkesta bat da. Pasa den ikasturtean burutu zen eta orain bere lehenengo emaitzak kaleratu dira. Txostenean, irakasleek hezkuntza, ikaste-irakaste prozesu eta lan baldintzei buruzko iritziak eta pertzepzioa bota zituzten. Espanian 2000 irakaslek parte hartu zuten eta hona hemen gure emaitza nabarmen batzuk:
- Irakasleen herenak 50 urte baino gehiago ditu
- Ikasleen erratioa ikasgelan bataz bestekoa 21koa da
- Laguntza pedagogikoaren langileria ikastetxeetan gutxi da (orientatzaileak, PTak...)
- Zuzendariak irakaslearen absentismoa eta puntualtasunaren falta kezkatuta daude
- Ikastetxearen eta zuzendarien autonomia oso gutxi da
Prestakuntza:
- Irakasleek 25 egun urteko prestakuntzarako ematen dituzte, baina gehiago nahi izango lituzteke
- Irakasle berrien hasierako prestakuntza, ordea, oso baxua da
- Prestakuntzaren eredurik onena, irakasleen aburuz, norberako edo taldeko ikerketa da, baina normalean ez da gertatzen
Irakaskuntzaren praktika:
- Irakasleek gehiago pentsatzen dute bere papera ikasleen ikaskuntza propioa erraztatzea dela (eredu konstruktibista) , informazioaren trasmisioa baino. Hala eta guztiz, kontraesana sortzen da gero , ikasgelako errealitatean, eredu trasmisiboa gehien erabiltzen dutena delako eta, are gehiago, matematika eta zientzietan
- Irakasleek ideiak konpartitzen dituzte maiz, baina benetako elkarlan profesionala ez da gertatzen
- Klaseko denboraren % 15 ordena mantentzeko ematen da
- Ikasgelako klima positiboak eragin handia egiten du ikaskuntzan eta harreman zuzena du erabiltzen duen ikas-ereduarekin. Gero eta trasmisiboa bada, orduan eta klima negatibo gehiago ikasgeleetan
- Irakasleak, orokorrean, posik daude beren lanarekin, baina efizienteak ez direla pentsatzen dute
Irakasle eta ikastetxeen ebaluazioa:
- Irakasleen % 50k ez dute kanpoko ebaluaziorik jaso, nahiz eta bere lana hobetzeko ezinbesteko tresna dela pentsatzen duten
- Nahiz eta ebaluazioaren informazioa jaso,gero ez da kontutan hartzen ikasgelaren hobekuntzan
- Berrizten duten irakasleen keskarik nagusia da bere lana ez dela eskertzen ez profesionaltasunaren moduan, ez ekonomikoki
Resumen de las conclusiones del informe TALIS


Zabaldu
del.icio.us

