Liburu matematikoak
Literatura eta matematikaren arteko harremanak blog honetan aipatuta daude egin nuen sarrera bietan, UNO aldizkariaren monografikoa eta SIGMA-ren ale baten aipamenak eginez. Orain zeozer praktikoagoarekin noa: zenbait libururen gidoiak ikasgelan lan egiteko. Bere egilea Constantino de la Fuente, oso irakasle eta matematikako dibulgatzaile ezaguna da eta bere institutoko Weborrian eskegita dauzka, hurrengo bidea jarraituz: menua, departamendua, bestelakoak.
- El número de Dios:DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoa
- El curioso incidente del perro de medianoche: DBH eta Batxilergoa
- El tio Petros y la conjetura de Goldbach: Batxilergoa
- La ciudad rosa y roja: DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoa
- La incógnita Newton: DBHko 4. maila eta Batxilergoa
- Los crímenes de Oxford: DBHko 4. maila eta Batxilergoa
Liburu "matematiko"en aipamen gehiago gaurkotuta aurkitzeko begiratu beti gomendagarria den Divulgamat webgunean (ibilbidea: cultura y matemáticas)
Guíones para trabajar algunos libros "matemáticos" en el aula de la mano de Constantino de la Fuente

Zabaldu
del.icio.us


Horietako bat, behintzat, badaukagu euskaraturik. Ibaizabal BHI-ko DBH 3. mailako ikasleek irakurri zuten eta liburuak nahikoa arrakasta izan zuen.
Mark Haddon, Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Igela. Itzultzailea: Xabier Olarra
http://www.igela.com/liburuak/MintakaS/MS-txakurrarena.html
http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/02/15/liburu-bat-mark-haddon
http://ibaizabalbhi.nireblog.com/post/2008/02/18/monty-hall-problema
gorkaazk | 2009-08-24 - 16:30:14 GMT 2 #
Aupa Gorka, ikusten dut zu ere jo ta ke zaudela oporretan. Mila esker iradokizunagatik. Ondo segi Interneteatzen
Pilar Etxebarria | 2009-08-25 - 22:28:06 GMT 2 #
Beste bat gogoratu dut: Denis GUEDJ, Loroaren teorema, EHU/UPV argitalpenak, 2005
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-content/es/contenidos/informacion/ee_zio/eu_loroaren/loroaren_teorema.html
Ez horregatik ;)
gorkaazk | 2009-08-28 - 08:52:40 GMT 2 #