MGZ: WebQuesten bilduma
Eskerrak noizean behin baliabide bat euskeraz aurkitzen dudan! Kasu honetan Mundu garaikiderako zientzak materiarako txokoa aurkitu dut Askatasuna BHInstitutoaren eskutik: WebQuesten bilduma. Ikasturte honetan bi gai aurkitzen ditugu:
- Unibertsoa ezagutzen: 7 WQ desberdin daude bikoteka egiteko. Kasu guztietan atazak diapositiben aurkezpena egitean datza.
- Iraultza genetikoa: altxorraren bila dago, nahiko luzea nire aburuz.
Honetaz gain, bere blogaren esteka dugu, non irakasleek proposatutako gaiak baititugu, baita ikasleen blogen estekak ere.
Espero dut datorren ikasturtean lan gehiagorekin topatzea. Bitartean, arlo honen baliabideei gehitzen diegu.

Zabaldu
del.icio.us

