Ikerketak, zientziaren gakoa
Mª Pilar Menoyok artikulo on bat idazten du Aula aldizkarian, merezi du irakurtzea. Gaia, ikerketak zientzietan. Kataluñan aurten, DBHan urtero ikerleta proiektu bat burutzea jezarri da derrigorrez eta, honetatik abiatuta, eskola-ikerketen ezaugarriak eta lehenengo momentutik bideratzeko orientabideak ematen dizkigu. Ideia garrantzitsuenak:
1) Ikerketak egiteak suposatzen dituzte galdera bat planteatzea, elkalanaren bidez garatze eta emaitzak komunikatzea
2) Sailena galdera edo ikerketaren arazoa planteatzea da . Oinarrizko esparruak hurrengoak izan daitezek:
- zientziaren historian planteatu diren galderak berak egitea
- Galdera batzuen aurrean zientifikoak direnak eta ez direnen artean sailkapen bat egitea.
- Eguneroko egoerak oinarrituz, arazoak planteatzea
- Objetu batzuen aurrean analisiak edo sailkapenak egitea
3) Metodologia desberdinak erabil ahal ditugu, hala nola:
- Metodo zientifikoaren antzekoa, esperimentazioarekin (hipotesia, esperientzien diseinua, emaitzen analisia, ondorioak ateratzea...)
- Metodo etnografikoa, ikerketa-objetuari buruzko galderak planteatuz. Ikerketa dokumentaletan aplikatzen da, adibidez,izaki bizidun baten behaketaren baldintzak edo ibilbide baten planifikazioa
4) Ikerketen graduazioa DBHan zehar. 1. mailako galderak nola? modukoak egitea, 2. mailan zer?, 3. mailan zergatik? eta 4.mailan zer gertatuko litzateke?
Artikulkoan taulak, eskemak eta beste informazio baliogarria aurki dezakegu.
Un artículo interesante sobre como hacer investigaciones en la ESO de Mª Pilar Menoyo en la revista Aula.

Zabaldu
del.icio.us

