The Meninas proyect
Izenburu bitxi honekin, pasa den astelehenean EHUnibertsitatean Jardunaldi bitxia ere ospatu da: UniTxiki. Getxoko Berritzeguneko Ana Sofía Gutiérrez aholkularia eta Txema Becerril irakaslearen arteko ekimena honetan, 400 ikaslek, beren irakasleekin lagunduta noski, Leioako Unibertsitatera jo zuten ikasturtean zehar egin duten beren ikerketa-proiektuak aurkezteko. Jardunaldia garatu da toki desberdinetan, lehendabiziz Unibertsitateko errepresentate batzuek ekimenaren aurkezpena egin dute eta ongietorria eman diete ikasleei. Bigarren batean, komunikazioak ikusteko aukera izan dugu "Grand Salle" erakustokian eta, amaitzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleak Unibertsitateko gela desberdinetatik pasatu dira esperimentoak eta ikerketak ikusteko.
Proiektuen mamia luzokerra izan da. Beran haziak baldintza desberdinetan jarrita eta, ikerketa zientifikoari jarraituz, ikasleek hipotesiak bota, esperimentua diseinatu, neurriak eta datuak hartu, informazioa tratatu, ondoriak atera eta...komunikatu dituzte. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek bere programazioetara moldatu dute proiektua eta emaitza politak eman ditu. Izenburuak, "The Meninas Proyect", koadroa bezala, proiektua beste proiektu batzuez elikatzen direla adierazi nahi du. Lan bikaina.
Beste krokika batzuk: Mikel Aguirregabiriaren bloga / ElCorreo Digital / EITB / Txaro Francoren bloga
Con la denominación de UniTxiki, "The Meninas proyect" , el pasado lunes se celebró esta iniciativa en la Universidad UPV. 400 escolares de Primaria y Secundaria expusieron sus trabajos de investigación, realizados con semillas de pepino bajo diferentes condiciones.
BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

Zabaldu
del.icio.us

