Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

19/05/2009 GMT 2

Jenaro Gisasolarekiko elkarrizketa

pilare @ 15:59

Hila honetako Hik Hasi aldizkarian Jenaro Gisasolaren elkarrizketa interesgarria irakur dezakegu. EHUko fisikako irakaslea (Bigarren hezkuntza ere aritua), bestean beste, zientziaren irakaskuntzaren zailtasunak aztertzen dituen ikerketa talde baten kidea da. Artikuluan, alfabetizazio zientifikoaren beharraz hitz egiteaz gain, ikerketaren ondorio batzuk azaltzen ditu. Haien artean ez dago ezagutzen ez dugun gauza berririk, baina, nik uste, noizean behin kezkak aparaktzea eta berriro entzutea komeni zaigu.

Irakaskuntza ez da prozesu erraza, esaten digu Jenarok, eta bi arazo nagusi ikusten ditu: bata da, ikasleek nahiz eta gai bat behin eta berriro ikusi etapen zehar, ez dutela ikasten. Bigarrena, metodologia tradizionala ez dela egokia zientziaren kontzeptuak ulertzeko, soilik buruz ikasteko. Bere ikerketaren ondorioz, hiru proposamen egiten ditu:

Ikasten dugunaren interesa piztea, zertarako ikasten dugun

Metodologia aktiboak erabiltzea, irakaslea dinamizatzaile eta gidari papera hartuz

Ikaskuntza klasikoaren akatsak ez errepikatzea, hor dago koska hausnarketa sakona gertatzen ez bada irakaslegoaren artean

"Oro har, zientzia irakasteko era ez da aldatu eta gizartea asko aldatu da, hor dago arazo nabarmena"

HIK HASI 138

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!