Science Channel
Discovery Channelen dokumentalak nahiko ezagunak neuzkan, baina ez nekien handiagoa den entrepresa baten telebistako saiao besterik ez zela. Zientzia eta teknologiari zuzenduta eta beti dibulgazio esparruan kokaturik, "Discovery"kanal ugari daude, hala nola, Planet green (ingurugiroa eta garapen jasangarria), Animal Planet (animaliak, maskotak eta biodibertsitatea), Discovery Health (osasuna)...eta sarrera honetan aipatu nahi dudana: Science Channel.
Weborritik ibilbide bat eginez, ondorengo baliabideak (edo gauza "bizarrak" , iritzien arabera) ditugu:
- Top ten list: Begirada bat merezi duten zerrenda bitxiak dira, adibidez, Top 10 Mad Scientists (zientzialari gaiztoak) "Useless" Body Parts (eboluzioaren aztarnak) Gross Things in Your House (etxeko tokirik zikinagoak)
- Make at home: zuk zeuk egiteko tresnak , bideoetan azalduta, esate baterako Make Your Own Lie Detector (egin zure gezurraren detektorea)
- Science games: oso dibertigarriak eta instruktiboak aldi berean, Darwin Evolution Game, Build Your Own Time Machine! ...
- Bideoak: iraupen laburreko bideoak eremu guztientzako: fisika, astronomia, ingenieritza, zientzialaritza...
- Quizzes: gure jakinduria baloratzeko galdesortak
Eta informazio guzti hau biltzen da atal desberdinetan gaika sailkatuta: Science Mistakes , Real Monsters , Cosmos ...
Science Channel, sitio web de la cadena Discovery con recursos multimedia

Zabaldu
del.icio.us

