Educaplus
Noizean behin gauza ezagunei birpaso bat ematea ez dago gaizki pentsatuta. Hori gertatzen da Educaplus webgunearekin, 1998tik aurrera funtzionatzen duen Jesús Peña Cano irakaslearen txokoa. Hasiera batean berak egindako flash animazioak sartzeko tokia izan zen, baina orain animazio eta simulazioen biltoki bihurtu du. Pena da erabiltzeko harpidetza egin behar dela. Matematika, fisika,kimika, biologia, teknologia eta lur zientzietarako baliabideak daude. Horretaz gain, Jesúsen ikas sekuentziak (edo ikas moduloak) eta beren proiektu gehiago aurki ditzakegu eta hau bai den interesgarria:

- ClimaTIC: atmosfera, klima eta eguraldia
- La luz y sus propiedades: argiaren teoria, propietateak, optika eta kolorea
- Cinemática: mugimenduak, grafikak eta aplikazioak
- Elementos químicos: taula periodikoa, Propiedades periódicas unitatearekin osotzen da

- Leyes de los gases: legeak, teoriak, laborategiko praktikak eta biografiak
- Moléculas 3D: molekula ugarien 3D irudiak
- Vídeos educativos: You tubeko bideo bilduma
Educaplus es el sitio Web del profesor Jesús Peña con recopilación de animaciones de ciencias y matemáticas, asi como enlaces a sus unidades didácticas electrónicas.

Zabaldu
del.icio.us

