Literatura eta matematikak
Literatura eta matematikaren arteko harremanak azken UNO aldizkariaren gaia da. Monografikoaren sarreran historia matematika bat egiten da irakasle batekin protagonista eta handik abiatuta:
- Martín Fierro: Luis Balbuenak José Hernándezen poema klasikoa aztertzen du ikuspuntu matematikotik: bertso-kopurua, aipamen matematikoak, kantitaeak, neurriak...
- Cuentos matemáticos. "La última noche de G.Cardano". Joaquín Collantesek eta Antonio Pérezek aspalditik matematikako ipuingintzan sartuta daude eta beren emaitzak Divulgamat weborrian ikus daitezke. Artikulo honaten adibide bat dugu. Beren liburua "matecuentos, cuentamates" Internetean dago.
- La matemática de las mariposas. Pablo Amsterrek literaturarako beharrezkoa den sormena matematikarakoarekin lotzen du
- Literatura y matemáticas. Carlo Frabettiren eskutik hezkuntzan sartzeko aholkuak irakurtzen ditugu.
- Matemáticas y literatura. Margarita Marinek literatura matematikari birpaso egiten dio, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako liburu egokienak gomendatzen dizkigu eta proiektu matematikoen oinarriak deskribitzen ditu.
- Propuestas de aula. Constantino de la Fuentek gelarako proposamenak erakusten dizkigu ondorengo liburuekin: "El número de Dios", "Los crímenes de OXford", "El curioso incidente del perro a medianoche" eta "El teorema"
- Cifras y planos al final de un milenio: Ricardo Alonso irakasleak bi ikasgelako esperientziak erakusten ditu , "El señor del cero" eta "planilandia". Azken honekin Zientziaberin aipatutako bloga ere sortu du egileak.

Zabaldu
del.icio.us

