Zientziak gaurko munduan
Atzoko Jardunaldietan Tere Santosek aipatu zuen ,nahiz eta "Mundu Garaikiderako Zientziak" materia berri honen izenburu ofiziala denez, berari askoz gehiago gustatzen zitzaion sarrera honekin batera doana, Zientzia garrantzitsuena delako eta ez alderantziz. Oso Jardunaldi pottoloak, hiru ordu eta erdi eman genituen gustora Elvira eta Tere entzuten. Eman zizkiguten materiaren curriculumaren antolakuntza, justifikazioa eta ezaugarriak, proposamen didaktiko eta metodologikoak eta pista asko ikasgelan garatzeko. Beraz, mila esker.
Jardunaldien materialak B01-Berritzegune nagusiaren Weborrian dituzue, hurrengo ibilbidea jarraituz: eskerraldean dagoen zutabean, "aholkularitzak" atal sakatu eta han bertan, "bigarren hezkuntza" atalari berriro eman. Hiru fitxategi daude:
- Garaiko Mundurako Zientziak.Sarrera
- Garaiko Mundurako Zientziak
- Garaiko Mundurako Zientziak.Metodologia eta baliabideak
Beste aldetik, ez ahaztu berarien eskutik ere, MGZ-rako lehenengo webataria dugu: Asesoría para CCMC eta, nahi badugu, partehartzeko aukera "crear cuenta nueva" sakatuz. Animatu!, denon artean materiala eta informazioa elkartrukatzen badugu, lana errraztatzen da oso.
Blog atalean: zientziari buruzko azken berri interesgarriak materia lantzeko
Liburutegia atalean: baliabide ugari ikasgelan erabiltzeko edo gure burua zenbait gaietan jazteko.
Mucha y buena información de la mano de Teresa y Elvira en las Jornadas sobre CCMC celebradas ayer. El material está en la página del Berritzegune nagusia.


Zabaldu
del.icio.us

