Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

04/10/2008 GMT 2

Leihaketa: Zientziaren islak

pilare @ 15:28

Datorren azaroan berriro ospatuko da zientzia astea, hain zuzen ere bere VII. edizioa eta,  berarekin batera, "zientzien Karpak" berriro instalatuko dira  12tik 16ra Bilbon eta 13tik 16ra Donostian eta Gasteizen. Iaz bezala, EHUko eta entrepresetako erakustokiak egongo dira edonok zientziaz disfrutatzeko. Iaz bezala ere bai, lehiaketa bat planteatu da: "Reflejos de Ciencia-Zientziaren islak". Laster informazio guztia izango duzue zientzia astearen webtokian, baina bitartean, aurrerapen txiki bat ematera noa.

Lehiaketan,  zientziaren eguneroko aldeei buruzko bideo txiki bat edo argazki bat egin eta Flickr-ren jartzea eskatzen da. Bideoak zein argazkiak izenburua eta deskripzioa eraman  behar dituzte. Bi kategoria daude: 18 urtetik beherakoak eta 18 urtetik gorakoak. 40 sari egongo dira:  36 ACER Aspire One ultraeskuko ordenagilu eta, lehehengo laureei  Apple iPod Touch  gehituko zaie. Bideoen eta argazkien balio dibulgatiboa eta artistikoa baloratuko dira

Lanak aurkezteko epea azaroaren 14 amaitzen da eta lanak helbide honetan ikusgai geratuko dira. Momentuz, adibide gisa, Mikelek lat bat eta Otxoluak bi utzi dizkigute. Anima zaitezte!.

Informazio gehiago: Zibereskola

Para la próxima semana de la ciencia, se convoca el concurso "Reflejos de Ciencia-Zientziaren islak", que consiste en hacer un vídeo o una fotografía sobre los aspectos cotidianos de la ciencia y colocarlos en  Flickr .


Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!