IG Nobel sariak 2008
Guztiok dakigu zeintzuk diren Nobel sariak, baina Hollywooden bezala, oskarren kontrako "Razzie", alegia, zientzian ere ikerketarik absurdoenek bereak dituzte: IGNobelak (inmunoglobulinako Nobelak), askotan betetakoak baina itxarondokoagoak . Sati hauek, tontakeriak demostratzeaz gain, zientzia gizartearekin (lehenengo munduakoa, noski) bat dagoela ere egiaztaratzeko baliagarriak dira. Aurtengo saridunak, besteak beste, ondorengoak izan dira:
- Pakea: Etkarako Batzorde Federala Suitzarrak lortu du, landareek dignitatea dutela adierazteko
- Medikuntza:Dan Ariely-rentzat, medikuntza faltsua eta garestia faltsua eta merkea baino hobea dela demostratzeko.
- Nutrizioa: Maximiliano Zampinik eta Charles Spencerrek ikertu dute
janariak sapore onena duela kurruskaria baldin bada. - Biologia: Marie-Christine Cadiergues, Christel Joubert eta Michel Franc izan dira irabasleak, arkakusoek salto egiteko txakurrak nahiago dutela esateagatik
- Kimika: Sheree Umpierrek, Joseph Hillek eta Deborah Andersonek Coca-Cola espermizida bikaina deskubritu dute, aldi berean beren kolega thailandiarrak, C.Y. Hongek, C.C. Shiehek, P. Wuk eta B.N. Chiangek kontrako ondorioa atera duten bitartean.
- Fisika: Dorian Raymerrek eta Douglas Smithek lortu dute, kordak,ileak eta abarrek korapilatzeko joera dutela ikertzeko.
Informazioa gehiago: wikipedia
Se acaban de conceder los premiso IG Nobel, paradias de sus originales, pero mas esperados que éstos.

Zabaldu
del.icio.us

