Irrika aldizkariaren 2. alea
Gazteei zuzendutako Irrika aldizkariak bere bigarren alea kaleratu du eta bere txokoan eskuragarria dugu. Aldizkariaz gain, Webgunea bloga denez gero, komentarioak egiteko eta ikusteko aukera daukagu Zenbaki honetan erreportaje onak daude (Klimatikeroak, sinestesia, ...), elkarrizketak (Edurne Pasabaren txanda) , "eskutuko zientzia" (nanoteknologia arropan, mp3...) eta eguneroko bizitzarekin bat dauden "pilula" zientifiko asko (Piltdownen gizakiarena, SMS-en laburdurak...), jolasak, esperimentoak... Baina onena Arkaitz Gaztañaga informatika ingeniariarena da, batez ere, mutil ezaguna delako -bere gurasoak auzokideak izan dira - eta gustoan ikusi dut bere lana Sarean: "aurrezku" dantzatzen den robota, bere karrerako proiektua.

Eta, nahi baduzue, irakasleok gonbidatuta gauden aldizkariaren aurkezpenera joan zaitezkete datorren urriaren 7an, 16:30etan Donostiko Joxe Mari Korta zentruaren auditorioan.
2º número de la revista científica para jóvenes irrika

Zabaldu
del.icio.us

