Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

30/09/2008 GMT 2

Sasizientziak berriro eraso egiten du

pilare @ 21:03

Oso gutxi erabiltzen dut bloga iritzi pertsonalak emateko. Ez da nire helburua, baina batzuetan ezin dut aguantatu, mundu honetan inpresentableak diren elementu batzuk daude eta hau hauetariko bat da: nire konpadrea Jose Manuel de Prada idazlea (konpadrea, Barakaldokoa delako). Bai, inoiz izan da nire gustokoa "galdutako kausen" defentzaile interesatua izan delako, adibidez, tabakoa ona da, berak erretzen duelako, obesitatea ere bai, bera pottoloa dagoelako...enfin, iritziak libreak dira ondo argudiatzen direnean, baina azkena...aguantaezina: kreazionismoaren alde kokatu da "El semanal" aldizkarian idatzitako azken artikuluan, eta ematen dituen argudioak... barre egitekoak. Benetan penagarria pertsonaje publiko bat halako ideiekin bat egotea. Luis Alfonso Gámezesek nik baino hobeto azaltzen duenez, bere blogaren sarrera bikaina irakurtzera gomendatzen dizuet gogor: Juan Manuel de Prada de las cavernas. Bere zutabea "animales de compañía" deitzen da, berarena bai den animalada!. Ez dut molestatzen bere argazkia ezta linkatzea ere, nahiko propaganda egin du eta.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!