Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

11/09/2008 GMT 2

National Geographic

pilare @ 21:25

Noizean behin webtoki bat hartu eta ikertzen dut. Oraingo honetan National Geographicarena izan da aukeratua. Goazen aztertzera!.

1)Lehendabiziz Science & Space atalera jo.  Han 5 azpiatal aurkitzen dugu ezinhobeak:

  • Human body:  Giza gorputzaren informazio osoa animazio, bideo, argazki eta artikuluoen bitartez. Gaia tratatzen da modu erakargai batean, edonor interesatzeko. Toki bikaina, han animazio bitxiak aurkituko dituzue, hala nola, adinaren efektuak azalean pausoz pauso,  estimuloen eraginaren ondorioz zein burmuinaren lobuloak martxan jartzen diren, liseri-prozesua elikagaien arabera, bihotzeko taupaden igoera  ariketa fisikoa gehitzen den heinean, asmaren efektuak birikietan...
  • Earth:  gure planetari buruzko den dena, mineraletatik ingurugiro arriskuetara. Bereziki gomendatzen dizuet arroken ibilbidea, hondamendi naturalak eta habitaten argazki zoragarriak ( basoak, itsasoak, basamortuak...)
  • Enviroment:  ingurugiroa, kutsadura, ordezko energiak (txosten polito), klima aldaketen eragina...
  • Space:  atal honetan astronomia-gaiak, espaziokoak, espazioako lasterketa, teleskopioak, unibertsoaren jatorria eta planeta bakoitzaren informazioak daude. Argazki eta animazioez beteta, eguzki sistemarena ondo dago eta, batez ere, asko gustatu zaizkit bideo historikoak.
  • Prehistoric world:  Hemen lurraren historia geologikoa eta dinosaurioak elkartzen dira. Oso ona bere "time line".

2) Beste atal superpolita, nire aburuz,  "animals" da.  Animali talde guztiak A-tik Z-ra.Txakurrak gustatzen zaizkizue?, ba jo "dogs" . Pelikula bat egin nahi duzu? "film maker"-ren bidez NG-ko argazkiak aprobetxatuz,dokumentalak egin ditzakezue. Arrain erraldoiak ikusi nahi? "megafishes" atalez gozatu...

3) Nahiz eta aurreko ataletan lotura dagoen, bideoak atal berezi batean kokatuta daude. Gaika sailkatuta, txertatzeko kodea ematen digute, beraz, nahiko erabilgarriak gure webtokitan sartzeko, hau bezalakoa, non Ness  munstroko argazki famatuaren benetako historia kontatzen den:

4) Bukatzeko, mesedez "green guide" ataleari begirada bat bota. Erosketa ekologikoagoak egiteko gidak, blogak, baliabide eta aholku  "berdeak" (jolasak, CO2 kalkulagailuak, moda, kosmetikoak, eskolarakoak...) eta bere aldizkari digitala.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!