Zientziak paseiatzen
Atzo Dibertsifikazio curricularrari buruzko jardunaldiak ospatu ziren Bilbon eta han bertan ikastetxeko esperientzia onak , arloko aholkularien proposamenak eta curriculum berria ezagutzeko aukera izan genuen. Aldi berean, ikuskaritzak argitu zizkigun zalantzak, arautegi berriaren aurrean dibertsifikazioa nola geratzen den jakiteko. Arratsaldez, nire Getxoko Bguneko kideak eta biok gure "zientziak paseiatzen" proposamen didaktikoaren aurkezpena egin genuen. Proposamenean, biologia, geologia, paisaia eta matematika elkartzen dira hirian zehar irteera didaktikoa egiteko. Ikasleei ikerketa moduan aurkezten zaie lana, beren herriko fauna, flora, arrokak, paisaiak eta matematika aztertuz, datuekin hiriko mapa desberdina eratzeko. Lanean, hasierako jarduerak, irteera bera eta geroko ekintzak burutzen dituzte taldean lan egiten. Eraiki behar duten mapa, azken ekoizpena, birtual moduan egiteko proposatzen zaie. Gaitasun ugari garatzeko lana, hurrengo helbidean duzue eskura:Nuestra propuesta "ciencias paseando" une la biología, geología, paisaje y matemáticas en un trabajo de investigación que el alumnado hace para confecionar un mapa diferente de su localidad

Zabaldu
del.icio.us

