Gipuzkoako Berriztapen proiektuen VII. Jardunaldiak
Bukatu dira baina materiala geratzen zaigu. Berri batzuk aurkeztu dira jardunaldietan eta guri dagokigun zientzia arloan oso interesgarriak diren ugari:
- Zientzia Hezkuntzan 08-09rako ekintza berriztatzailearen aurkezpena. Tere Santos, Hezkuntza zientifikorako Programa arduraduna. Azkenean, badirudi Zientzia programa martxan jartzen ari da..ea abiadura lortzen duen!.
- Arbel elektronikoa Fisika eta Kimika irakaskuntzan. Rafa Munoa, Lizardi BHI, Zarautz. Nahiko ezaguna da langile nekaezina den laguna.
- Eibarko BGeko Matematika Mintegiko Problemen ebazpenari buruzko lanak DBH eta Batxilergoa, mailaka eta estrategiaz.
Zelako lana egin duten irakasle hauek!. Problemen ebazpena atalean - konpetentzia gehienak lantzeko aproposa - DBH eta Batxilergorako problemen bilduma eratu dute, hiru urtean zehar berritzegunean bildu den 9 irakasle mintegi honek.

Eta hemen ere lan bikaina dugu egindako WebQuestetan. Batzuk jada
zientziaberrin komentaturik - "bidai lilugarria "eta "nekatzen gaituzten birusak" -, bi gaineratzeko falta dira:
- Zein da institutoaren altuera? Argi dago zer eskatzen zaien ikasleei. Trigonometria lantzen da.
- Debagoineneko monumentoak neurtzen: aurrekoa bezalakoa, baina kalera ateratzen dira ikasleak kanpoko distantziak kalkulatzeko.

Zabaldu
del.icio.us

