Giza gorputza artea ote da?
Nahiz eta kritika ugari jaso, azkenean, "Bodies exhibition" -giza gorputzaren erakusketak arrakasta handia lortu du aurkeztu den Herri guztietan . 2004tik aurrera mundutik buelta eman du museo bitxi hau. Berezitasuna zergatik? erakusketako figurak plastikozkoak ez direlako, baizik eta benetako gorputzak, prozesu kimiko batetik pasaturik:kontserbazio polimerikoa. Beren asmatzailea Gunther von Hagens da. Bere teknikari "plastifikazioa" izena eman zion eta anatomia forense arloan aurrerapen itzela izan da. Aldi berean zientzialari eta artista, bere lanak Madriden eta Bartzelonan apirilean zehar erakusten ari dira. Erakusketa ikusi duen jendearen iritsiek diote oso hezitzailea izan zela orokorrean, gorputzak begirune handiz tratatuta, giza anatomiaren homenaldia eta benetako artea ikusgai. Orain arte, 20 miloi pertsonek ikusi dute. Espezimenak Txinatik datoz, Dalianeko unibertsitatetik hain zuzen ere, eta, bukatu bezain laster, bueltatuko dira berriz jatorrizko hirira. 17 gorputz eta 200 organo arte bihurtu dira.
La exposición realizada con cuerpos humanos reales "bodies exhibition" está en Madrid y Barcelona este mes.
Internetetik dabilen bideotariko bat:

Zabaldu
del.icio.us

