Matematika arbela digitalarako
Lasarteko berritzegunean dagoen nire kideak mezu bat bidali dit hurrengo berriarekin:" Tolosako Orixe institutuko matematikako zenbait irakaslek, arbela digitalarekin erabiltzeko materiala prestatu dute. Zure eskualdeko matematikako irakasleen artean material hau ezagutaraztea interesgarria izan daiteke. Ondoko helbide honetan aurki dezakezu Orixe institutoko ADIM proiektua". Ba, eskerrik asko, material interesgarria dela iruditzen zaidalako. Batxilergoko 1.mailarako prestatuta dago eta badirudi proiektuak datorren ikasturtean jarraipena izango dugula. Egileak: Susana Asla, Eva Aranburu eta Xabier Lakunza.


Zabaldu
del.icio.us

