Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

09/04/2008 GMT 2

Ebaluazio hezitzaile eredua

pilare @ 11:10
Gaur arratsaldez gaitasunak ebaluatzeari buruzko hitzaldiaren ospakizunak gogoarazi dit Sukarrietako Eskolak egin duen materiala: Hezkuntza-programa eta ebaluazio hezitzaile eredua. Liburu saridun honetan ikaste -irakaste prozesuako autoerregulazioaren eredua aplikatzen da, Sukarrietako eskolaren talde profesionalaren fruitua. Zentruko aktibitate guztiak ikerketak bezala planteatzen direnez, ebaluazio mota honetan benetako baloratzeko metodo aproposa ikusi da. Ikaskuntzaren autoerregulazioa ez da batere metodologia berria. Orain dela urte batzuk Berritzeguneetan prestakuntza garatu genuen eta, ikastetxeen artean talde batzuk sortu ziren arren, praktikara oso gutxik eraman dute. Gaur egun, konpetentziak direla eta, ebaluatzeko metodoak garrantzia berreskuratu du. Beraz, Sukarrietako lana irakurtzea gomendatzen dizuet, tresna eta prozesu guztiz aplikagarriak erakusten direlako.
Sukarrieta da berriztatze eredua zentzu askotan, ikusi beren ikasleek egindako blogak:
"Modelo de programa educativo y evaluación formadora" es una publicación del centro Sukarrieta donde se aplica la autoregulación del aprendizaje como modelo evaluador.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!