Konpetentzei buruz ikasteko bloga
Fernando Trujilloaren De estranjis blog zoragarriari esker webgune honen berri izan dut: las competencias básicas. Ez da bakarrik informazio-bloga, baizik eta benetako ikastaro elektronikoa. Castilla - La Mancha curriculumaren oinarrituta egon arren, egileek proposatzen dituzten ariketak baliogarriak dira hausnarketa egiteko eta ikastetxeetako IPC eraikitzeko konpetentzien arabera. Bi proposamen luzatzen dituzte:
- primera propuesta de trabajo: konpetentzien ibilbidea egiten da, kontzeptua eta praktika.
- segunda propuesta de trabajo : curriculumaren hiru materia harturik, adibide gisa, analisia egiten da.
Lanaren asmoa oso ondo adierazita dago hemen
Gainera, programazioa garatzeko mintegia martxan dago eta, paperez nahi baduzu, hona hemen Documento de Apoyo.Versión PDF.
Lan txalogarria. Egileak: Fernando Arreaza , Nohemí Gómez-Pimpollo eta Mª Dolores Pérez
Un curso electrónico sobre competencias a través de un blog

Zabaldu
del.icio.us

