Ecourbanen ingurugiroa lantzeko WebQuestak
Ecourban ingurugiro hezkuntzari zuzendutako oso atari ezaguna da. BHko irakasle baten bultzatuta (Fernando Ojeda Barceló) Granadako Unibertsitatearekin batera, Ecourban elkarproiektuak IKT eta curriculuma integratu nahi du garapen jasangarri gaia ardatza harturik. Era honetan ingurugiroaren edukiak lantzen dira, hala nola, hiri ekologia, natur baliabideak, paisaia, kutsadura, biodibertsitatea eta abarrekoak. Haien artean oso nabarmenak dira bere WebQuestak,agenda 21an sartuta dauden ikastetxeentzat: horregatik aipatzen ditut blogean. 7 WQ aurkitzen ditugu, planteamendu ezin hobearekin, gainera, proposatzen diren atazak oso erabilgarriak eta egokiak dira
- Presentanos tu ciudad
- Reporteros medioambientales
- Reporteros gráficos
- Sherlock Holmes verde
- La pesca de inmaduros
- Congreso científico
- Videocreación
Ez galdu ere ikasteko eta irakasteko estrategien atala webgunean eta gomendatzen dituzten estekak

Zabaldu
del.icio.us

