Ikasbloggers: I. topaketa
Berandu heldu nintzen - lanean lan - eta batzuen interbenzioak galdu nituen- parka ez aipatzegatik -. Eta orain, "ikasbloggers"-en 1. topaketen berri ematerakoan ere, berriro berandu noa, kideek jadanik beren blogeetan komentatu dutelako. Hau destinoa!. Blogger eta irakasle bikainak, beren inpresioekin uzten dizkizuet:
Ni gehien liluratu nauena hau izan da:
Miguel Luisi esker hurrengo hiru ezagutzea:
- Netvibes: zure orri pertsonalizatua Internetean.
- Blogeame elkarproiektua
- Wetpaint: wikiak egiteko aplikazio berria eta publizitate gabe!
Josu Orbe, saski naski-rena, in person ezagutzeko aukera eta bere lan bikaina wikiak ikasgelan erabiliz. Ikasle bakoitzak bere wiki propioa dute eta irakasleak sarbidea du zuzenketak egiteko. Historiala begiratzen, ikasleen ekintza guztiak berehala ezagutzen dituzu, baita kopiatu dute ere!.
Anttonek - matematikako irakaslea - tutoretzarako garatzen duen bloga
eta bere WebQuest munduan sartzeko gogoa (ikusi WQ atala!).
Maistrikt, Bertaren bloga, non "paperez aurkitzen ez diren baliabideak kokatzen baititu", bere hitzak esanda.
Josu, bere ikastxearen erreferentea naiz eta ez nuen ezagutzen, bakarrik bere txokoak ikusterakoan, a2clik, plt4, ikonoa ezaguna egiten zitzaidan...pentsa pentsa...zientzia astean ikusi dut...argazkien lehiaketaren irabazlea noski. Ze txikia den mundua!.
Patxo Landaren proposamena: wikiak ikasleen hizkuntz porfolioak bezala erabiltzea proposatzen du. Ze ideia!.
Javier eta bere Truki. Nik, egia esateko, oso gutxi ulertzen dut, bai IKTroak erne!
Mikelek tumberl , wikiak egiteko aplikazioa, aurkeztu du. Orain jantzita nago...bakarrik 48orduko eguna behar dut.
Azkenean aipatu behar dut Ategorri-Tartangako ikasgela eta laguntasuna.
Hausnarketa bat:
Wiki eta Blogen erabilera bakarrik etxerakolanak egiteko?, noizerako ikasgeletan?. Noizerako eszenarioaren aldaketa?. Zergatik jarraitzen dugun eskusa berberarekin: "guztiok ordenagailua izan arte, ezin dugu ezer egin".
Eta hurrengoa... wikiatzen

Zabaldu
del.icio.us

