Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

19/10/2007 GMT 2

Zientzia astea 2007

pilare @ 21:03

zientzia-astea-logo.pngZiur nago jadanik jaso duzuela zuen ikastetxeetan urte honetako Zientzia Astearen informazioa. Sarrera honetan pizka bat komentatu nahi dut zuen ezinbesteko partaidetza sustatzeko. Zergatik?, ba, aurten berri asko ditugulako. Lehenengoan, hiru Lurraldetan ospatuko da azaroaren 5tik 10era,  Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa eta hau beti pozgarria da. Bigarrenean,  txokoen kopurua bikoiztu da. Eta hirugarrena, garrantzitsuena, Aste honen emanaldian sari potenteak dituzten bi LEHIAKETA ditugu parte hartzeko:

1) Wikipedia euskeraz blai. Wikipedian zientzia-edukiak euskeraz sortzeko lehiaketa da. DBHko ikasle eta irakasleek, Batxilergo ikasle eta irakasleek, Unibertsitateko ikasleek eta publiko orokorrak parte hartu ahal dute. Lehiaketak aste honetan hasi egin da eta ekarpenak aurkezteko epea 2007ko urriaren 31ean  amaituko da. ANIMA ZAITEZTE!.

 Arauak eta Euskerazko postua Wikipedian.

2) Argazki Lehiaketa: Karpara doazen bisitari guztiek har dezakete parte . Karpan bertan egindako argazkiak onartzen dira, testu-oina batekin lagunduta. Argazkiak Flickr-era igo behar dira. Argazki Lehiaketaren Arauak eta orientabideak.

Zientzia Astearen Karpara bisita bat egiteko aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da hurrengo telefonora jotzen. 652 778 028 . Konfirmazioa urriaren 24an baino leen egin behar dira.

Programa

Zientzia Astearen bloga

Zientzia astearen wikia

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!