Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

16/09/2009 GMT 2

Arrigorriaga IKT

pilare @ 19:13
Arrigorriaga institutoko txokoa aurkitu dut, a ze txikia den mundua!, niregandik oso hurbil eta berririk ez. Askotan pentsatzen dut zeozer gertatzen dela hemengo irakaskuntzan, irakasleen arteko benetako sare digitalak beharrezkoak direlako. Hemendik, mila esker Zientziaberri -ren aipanegatik. Nik ere gauza bera egingo dut.
Aurkitu dut Arrigorriagako- IKT bloga  "Eskola 2.0ko NING" sare sozial berrian partadidetza egin dudalako eta hara non bere arduradunarekin - Juan Carlos Guerra - topatu naiz eta beraren atzean hurregoa. Begira, Arrigorriaga BHInstitutoan blog polito eta euskalduna dute eta hau pozgarria da euskera, tamalez, oso balibide gutxi daudelako. Blogean arlo guztietarako baliabideak komentatzen dira, baita gure eremuakoak ere. Horri esker beste blog peta Web on batzuk aurkitu ditut. Gainera Institutoa arbela digitalaren erabilpenena nahiko sartuta dago, "smartekinikasi" proiektuarekin, Notebook programaren bidez hezkuntza baliabide-digitalen lehenengo lehiaketan 1. eta 3. saria lortuz. Zorionak...batez ere matematikako mintegia egilea izan delako. Bere mintegikideen lana ere zoragarria da:emakume matematikari buruzko bloga, zenbakiei zuzendutakoa eta bere arbelaren digitalarenlana, azken Zaratamoko Berritzegunearen Jardunaldietan aurkeztuta. Lan bikaina.

Erakusketa matematikakoak

pilare @ 18:15

Horrela da azken UNO aldizkariaren izenburua. Fernando Corbalánek alearen aurkezpenenan azaltzen duen moduan, nahiz eta matematikarako hezkuntz sisteman denbora asko ematen den, zeozer "pendientea" dute, errealitatearekin lotura falta zaie, ikusgai bihurtu behar dira...eta horretarako, gizarte honetan, erakusketak tresnetariko bat dira.

Aldizkariaren zehar azken bolada honetan garatu diren erakusketa matematikoei birpaso bat ematen zaie.

  • Horizontes matemáticos: aintzindaria, 1982an gertatu zen eta interaktiboa! (10 txoko )
  • Exposiciones de fotografía y matemáticas: historia pixka bat egiten da
  • Vida de los números: zenbakien historia
  • Matemática vital: Argoian garatzen den programa, eguneroko matematikak
  • Suertes: estatistika, ausa eta probabilitatea
  • Exposiciones virtuales de Divulgamat: elektroniko moduan ere egin daitezke
  • MMACA: Kataluniako matematikako museoa

Exposiciones matemáticas

Último ejemplar de la revista UNO sobre exposiciones de matemáticas

Etorkizunerako lanbideak zientziatakoak dira

pilare @ 17:45
Ni COUn nengoenean, Unibertsitateko ikasketak aukeratzeko prest, argi neukan biologia izango zela nire aukera. Hala eta guztiz, magisteritza egiteko zalantzan egon nintzen garai batean nire lehengusin batekin topatu arte. Berak zalantzatik atera ninduen berehala esaterakoan bilogiaren  ikasketek etorkizun ederra zeukatela, "10 urte barru genetikan eta ekologian lanpostu ugari izango ditugu" zion. Praktikotasuna izan zen falta zitzaidan arrazoia...gaur egun ez nago laborategi batean sarturik, bistan dagoenez, irakaskuntzan baizik. Horregatik, zuhurtasunez jokatzen dut etorkizunaz hitz egiten dudanean. "Sopa de ciencias"blogean irakurrita, hurrengo bi hamarraldietan gehien eskatuko diren lanbideak zientzietakoak izango direla adierazten du "Get Degree" aldizkariak eta gehienak gaur egun oraindik ez daudela asmatuta, hala nola, aholkulari genetikoa, bioinformatikoak, nanoteknikariak, ziberseguritatea edo bioerraztegi- ingeniariak. Beraz, badakizue zer gomendatu zure gazteei edo seme-alabeei... bizitzak beste ibilderik jarraitzen duen bitartean, noski.
Top 60 jobs that will rock the future
Según la revista  "Get degree" las profesiones con mas futuro serán las relacionadas con la ciencia y la tecnología

15/09/2009 GMT 2

2.0 BIZI

pilare @ 23:48

Mundu guztiak hitz egiten du Web 2.0ri buruz...baita nik ere. Eta zeresaterik asko neukanez, nahiz eta blogosferan milaka egon eta nirea beste bat izango den, hara doa nire blogaren jaiotza: 2.0 BIZI

Blogean bilduko ditudan baliabideak eta komentario pertsonalak izango dituzue. Gaiak: 2.0 eta estrategia metodologikoak.

Os presento mi nuevo blog 2.0 BIZI donde pretendo comentar recursos Web 2.0 y estrategias metodológicas.

12/09/2009 GMT 2

Txinako gereziondo gorriak

pilare @ 18:32

Sarreraren izenburua nahiko arraroa? bai, baina irakurri dudan liburu zoragarria baten bezalako bat  denez, lizentzia txiki bat  hartu dut. Aipatutako liburua "¿Y los ciruelos chinos?" da eta hemendik, irakaslea baldin bazara, batez ere matematikakoa,  irakurtzea gomendatzen dizut gogor. Hasi bezain laster engantxatzen zaitu eta segituko irakurmena eskatzen du. Liburuan matematikako irakasleen esperientziak, garai desberdinetan kokaturik (bera ikaslea zeneko kontakizunak, unibertsitatean, klaseko anekdotak, REM, LOGSE, LOE..) garatzen ditu bere estilo poetikoarekin lagunduta...gozada bat benetan.

Azken irakurmenaren parrafoan "Txinako gereziondoen" hausnarketa didaktiko bikaina egiten da. Egileak kontatzen du nola, irakasle sartu berria zenean, oso gaztea, natur zientzietako klaseak ematea tokatu zitzaion. Eta nola, ikasgaia menperatzen ez zuenez, testu liburua buruz ikasi zuen klase bat eman baino lehen. Eta nola, fotosintesia azaltzerakoan, bere ikasleengandik galdera baten beldur zegoen:  zergatik Txinako gereziondoek , hosto gorriak izanik eta ez berdeak,  fotosintesia egiten zuten. Baina, zorionez, hau ez zen inoiz gertatu, irakasleari bere betiko errolloa -egunero buruz ikasita - botatzea baimenduz...irakaskuntzaren inertziak eta paradojak. Honela sentitzen naiz ni momentu honetan, datorren astean matematikako mintegi batera joan behar naizelako programazio laburreko helburuekin laguntzeko, LOEren diskurtso barneratuta baina matematikaren ikuspuntu orokorrarik ez. Hau den aholkularitzaren bizitza!

Hain historio politak idazten dituenak Miguel Barreras du izena eta benetako irakaslea da...eleberrigileaz gain, liburu eta artikulo asko argitaratu dituelako ( matemáticas con excel, el catálogo de Trendar B. Llesur...).

Liburuko historio batzuk  irakur ditzakegu bere Webtxokoan: matemáticas desde contextos, ikerketa litzentzia batean garatzen hasi  zituen materialak matematikaren irakaskuntzari zentzua emateko azmoz.

Bide batez, jakinminak jota bazaude, irakur ditzakezu bi artikulo hauek:

"¿Y los ciruelos chinos?", un libro de Miguel Barreras que no puedes dejar de leer

10/09/2009 GMT 2

IKTeknologiekin gehiago ikasten da? bai, zalantzarik gabe

pilare @ 16:49

Orain dela gutxi Juan José de Haroren txokoan -Educativa -bere artikulu interesgarri bat irakurri dut. Gaia zen ea IKTeknologiekin betiko metodo klasikoekin baino gehiago ikasten zen ala ez. Beraren hausnarketaren ondorioa "bai, ez edo segun eta nola" izan zen, normalean, berak dio, halako galdera txarto planteatuta dagoelako, hau da, galderaren atzean analfabetoa digitalaren mentalitatea izkutatzen delako. IKTak ez dira irakaskuntzan beste tresna batzuk, testu liburua edo arbela bezalakoak, baizik eta benetako BEHARRA gaur egungo garaietara moldatu nahi badugu. Artikulua irakurri eta gero, egilearen iritzia besterik ez dela pentsa dezakegu...ba, hara non, egun batzuk pasa ondoren, Raimundo Rubioren Redox blogean, antzeko sarrera batekin topatzen naiz, baina oraingo honetan EEBBetako ikerketa baten berri ematen da, Evaluation of Evidence-Based Practices in Online Learning hain zuzen ere, non on line prestakuntzan presentzialean baino azkoz gehiago ikasten dela aipatzen den. Horretaz gain, eta literalki kopiatzen dut- gai honi buruzko El Pais egunkariaren artikulua aipatzen du:

"...La enseñanza virtual es más efectiva que la clásica, sobre todo combinada con elementos presenciales - El alumno es más activo y el profesor, más asesor..."

Are gehiago, Sustaturen bitartez honetaz enteratu naiz: beste ikerketa batek (Stanford Study of Writing hain zuzen ere) adierazten du gazteen idazketa ohiturak eta idazkuntza kalitatea, eskasten beharrean (topiko teknofoboak dioen bezala), hobetzen ari direla. Internetak ematen dituen harremanetarako aukerei esker, neska mutilek gehiago idazten dute eta hobeto  komunikatzen dute. Kritika handia jasotzen duten SMS mezuetan ere, zehaztasuna eta kontzisioa lantzen dira.

Post hirurak irakurtzea gomendatzen dizuet.

08/09/2009 GMT 2

Ilargi-konspirazioa, a ze mandanga!

pilare @ 18:56
La conspiración lunar,¡vaya timo!  ARPek bultzatutako azken liburua da Laetoli argitaletxean kaleraturik. Egilea: Eugenio Fernández, "ciencia en el XXI" blogaren egilea. Liburuan,  gizakia ilargira inoiz  ez joan deneko zurrumurrua bertan behera geratzen da, 50 hipotesia aztertuz.
Orain egileak ikasgelan garatzeko honi buruzko 10 esperimento eskeintzan dizkigu , liburuaren laguntzeko materiala izatez gain, berez oso balibide ona zientziaren manipulazioa gertatzen dela demostratzeko.
Hona hemen materiala:

Deforestazioa: lurraren birikietako minbizia

pilare @ 17:58

Berriro demostratzen da irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela edo, hurrengo argazki-muntaketa ikusita, badago deforestazioaren eragina ikustarazteko zeozer adierazgarriagoa?

Greenpeace-ren iritziz, basoen futbol-zelai antzeko neurria bi segundoko galtzen dela...demasa, ez da?  : ikusi mapa.

Informazio gehiago: CTMA libro electrónico

Una imagen que compara la deforestación con el cancer de pulmón del planeta

Darwinen biografia zineman

pilare @ 17:37

Darwinen urtea amaitzen ari da. Hainbat ekimen gertatu dira batez ere hezkuntza eta ikerkuntzaren inguruneetan eta bakarrik falta zen zeozer mediatikoa, esate baterako, pelikula bat. Eta hila honetan Londresen estrenatuko da: Creation, Darwinen biografia, bere liburu famatua "espezien jatorria" idatzi zuen bitarteko garaian zentraturik.

Paul Bettany (Darwin) eta  Jenifer Connelly (Emma, bere emaztea) protagonistak dira, kasualitatez errealitatean ere bikotea. Aktore onak beraz. Zuzendariak, ordea, ez du zineman kalitatzeko lanik izan, ea honekin lortzen duen.

Hona hemen trailerra:

Próximo estreno de una película sobre Darwin: Creation

07/09/2009 GMT 2

"A navegar" lehiaketaren saridunak

pilare @ 17:56

Pixka bat berandu noa pasa den uztailan epaimahaiak  erabakiak hartu zituelako baina lehiaketa honen saridunei birpaso bat ematea merezi dut, nire aburuz. Educaredek urtero konbokatzen duen lehiaketa honetan kategoria desberdinak daude: esperientziak, blogak, wikiak, Web eta Educalab. Hona hemen gure arloko lan batzuk:

Eta Lehen Hezkuntzako lan bikainak ere badaude: historia de la Astronomía, el río Segura, blog Cosmos, blog a revueltas con los números, wiki de ciencias,   Micromundos.

Nahi izan= ahal izan, zorionak guztiei, IKTren bidez egin daitekeen adibide onak

Zorionak ere nire irakasle maitiari Josu Garro eta beren ikasleen bloga sariduna: escuela naval

Trabajos premiados en ciencias en la 10ª edición del concurso "A navegar" de Educared.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!