Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

17/10/2009 GMT 2

Eguzkia hobeto ezagutzen

pilare @ 18:44

Eguzkia hobeto ezagutu nahi duzu? Oso urrun dago, baina Weborri esker hurbil dugu gure bizitzaren motorra. The sun in motion tokian eguzkiaren azalean gertatzen diren fenomenoak filmatuta daude 15 eszenetan jarrita. Eguzki ekaitzak, odeiak, olatuak, espikulak...irudi bitxiak gure ikasgelan erabiltzeko.

En este página podemos ver 17 escenas de fenómenos solares

Irrika aldizkariaren 5. alea

pilare @ 18:39

Gazteentzako Irrika aldizkariaren 5. alea deskargatzeko prest dago. Ea 40 orri zientzia eta gizarteko gaiekin buruaren janzteko eta opari batekin lagunduta: GOSEren azken disko bideoa, QR kode baten bidez eskuko telefonora jaisteko. Hain zuzen ere, talde honen partaidea , Ines Osinaga, elkarriketatu dute lehenengo artikuloan. Irrika EHU eta ElHuyar Fundazioaren arteko proiektua da eta bere Webgune propio du informazioa gehiagorekin hiru hizkuntzatan (euskera, gaztelania, ingelesa). Aldizkarian azken Atom by Atom topaketak komentatzen dira. Beste gaiak: ideologia eta zientzia, transgenikoak, Unibertsitateak garatutakoa "silueta testa" elikadura arazoak detektatzeko, CO2 murrizten duten baldosa sestaotarrak, Zumaian hasten den zinema-proiektu geologiko bat...

5º número de la revista científica para jóvenes Irrika

15/10/2009 GMT 2

Matematika dialogikoa Jakintza Ikastolan

pilare @ 21:09

"Ikteroak" Jakintza Ikastolako irakasle talde bat da eta pasa den astean bere bogean oso proposamen didaktiko ona  eta gaitasunen garapenarekin bat dagoena argitaratu zuten. Matematikako neurria edukin-multzoa lantzeko, magnitudeen gymkhana egiten dute ikasleek. LHko 3. kurtsoan garatzeko prestatuta dagoen arren, edozein mailetara esportatzekoa da, benetan ikasleek matematika bizitzen dutelako. Hona hemen esteka, dena dago oso ondo azalduta:Magnitudeen gymkhana

Gymkhana en castellano (Eldako CEFIREko originala)

Best seller matematikakoa

pilare @ 10:28

Harrigarria badirudien ere, azken hilabete honetan bai Estatu Batuetan bai Bretaina handian, best sellerren sarrera nabarmenena matematikari buruzko komikia izan da. Bere izenburua hau da: "Logicomix, an epic search for true" (Internetearen bidez eskuragarria Amazonean). Komikian pasa den mendeko matematikarien eztabaidak eta esperientziak kontatzen dira era erakargarri batean eta zientziaren historia eginez. Protagonista Bertrand Russell filosofoa da eta historiak Europa du eszenatokia. Egileak:Apostolos Doxiadis eta Christos Papadimitriou.

Momentuz ingelesaz besterik ez dago eta bere txoko propioa du: Logicomix

Logicomix, un comic de matemáticas best seller en septiembre en EEUU y Reino Unido.

Fosminer 2009

pilare @ 10:00

Fosminer azoka oso ezaguna da. Urtero ospatzen da ohiko tokian, hau da, barakaldoko BECean eta gero eta fama gehiago du. 32. edizio honetan, nazioarteko 67 erakustoki egongo dira mineralak, fosilak eta harribitxiak ikusteko eta erosteko aukera ematen. Aurtengo bitxiena Pterosaurioen bilduma eta Darwini zuzendutako txokoa izango dira. Azken honetan Atapuercaren Fundazioaren eskutik lantegi batzuk garatuko dira. Guztia DOHAN, bihar eta asteburuan, urriaren 16,17 eta 18an.

Informazioa: Fosminer

Este fin de semana se celebra la 32ª edición de la feria Fosminer en el BEC

14/10/2009 GMT 2

Biodibertsitate birtuala

pilare @ 16:43

Interneta gai askorentzako elkargunea da eta batzuetan honek posibilitatzen du ondorengo bezalako Weborri erraldoiak: Biodiversidad virtual. Bere definizioakdioen bezala, "hau da munduko gai honi buruzko datu base handiena" modu honetan eginda. Izaki bizidunen argazkien bilduma kode etikoarekin sortuta, partehartzea posiblea da. Atalak: intsektuak, onddoak-likenak, landaretza, habitata, hegaztiak, ugaztunak, narrastiak-anfibioak, arrainak, geologia, atmosfera eta etnografia.

Wiki ere badute

Biodiversidad virtual, una página colaborativa con muchísimas fotografias

Astronomiaren 30 misterio

pilare @ 16:18

Muy Interesante digitalaren eskutik oso infografia majua dugu: Astronomiaren 30 misterio du izenburua eta, noski, 30 ataletan banatuta dago. Atal bakoitzean galdera bat egin eta erantzuten da, irudi edo simulazio astronomiko batekin lagunduta. Uniberstoa nola sortu zen, ea unibertso alternatiboak dauden, zein da bere geometria, egitura, materia beltza, antimateria, zulo beltz eta zuriak, Higgsen bosoia, bizitza estralutarra...gai "oso interesgarriak" denak.

Infografía de Muy Interesante con 30 preguntas sobre Astronomía.

10/10/2009 GMT 2

Landa geologia

pilare @ 18:26
Geologia ikasi nahi dadugu, ez dago ezer kanpora joateko baino eta honela egin dugu 12 irakaslek Berritzeguneen artean antolatu dugun ikastaro batean.  Ezinbesteko emailea izan dugu: EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako Saialaren partaidea Xabier Murelaga, oso ezaguna Zientzia astean ere txango geologikoak antolatzen dituelako (aurten Pagasarrira eraman nahi gaitu). Berari ezker, Sopelako hondartzan, Aizkorrin eta Bilbon fosilez beteta daudela ikasi ditugu: itsas-zizareak, itsas-trikuak, belakiak, bibalboak, errudistak, nummuliteak, belemniteak...orain hormak eta lurzoruak beste modu batean begiratzeko moduan, bere historia geogogikoaz jabetzen. Bere Taldearen txokoan, Geobizirik,  Bilboko Arriaga antzerkian eta Kale nagusian ikusten diren fosilak aurki ditzakezue. Bestalde, nahi baduzue zuen ikasleak Unibertsitatera eraman, Talde hau prestakuntza-jardunaldi bat antolatzeko prest dago, iaz egin zuten bezala.
Hona hemen homenaldi txiki bat ateratako argazkiekin.
Fotografías de fósiles hechas en el curso "Landa-Geologia" con Xabier Murelaga.

08/10/2009 GMT 2

Animalandia

pilare @ 20:03
Gaur egun, argazkien editoreekin lagunduta, denok dakigu  edozein irudi aldagarria dela eta , batzuetan, negatiboki erabiltzen dela publizitatean. Baina editore hauek sormena lantzeko eta artea egiteko eginda daude ez ez alderantziz. Hemen adibide bat dugu: zer gertatzen da animali desberdinak nahasten baditugu?, espezie berriak? . Ikusi nire gogoko batzuk: Azerioilaskoa,  Sugemarrazkiloa eta usoelefantea
Gehiago: 30 Funny Photomanipulations of Animals by HumanDescent 
Animales  híbridos manipulados con editores visuales, claro.
 

Zientzia astea: Bilboko argazkilaritza geologikoa

pilare @ 20:02

Zientzia astea animatzen doa. Orain, "Zientziazaleak" lehiaketaz gain, EHUko Geologia Sailak beste lehiaketa bikaina antolatu du: I.Bilboko argazkilaritza geologikoari buruzko bat.  EAEko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta, partehartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu Bilboko aspektu geologikoaz eta komentario batekin. Sari potoloak daude, mendiko arropa erosteko.

Epea hasten da urriaren 12an eta azaroaren 6an bukatzen da

Sariak e-mailez bidalitzen dira: xabier.murelaga@ehu.es

Informazioa eta kontaktua: Xabier Murelaga, EHUko Estrategrafia eta Paleontologiako Saila.Geobirizik

I. Concurso de fotografía geológica de Bilbao

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!