Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

01/11/2009 GMT 2

Zientzia eta teknologiaren hiztegi berria

pilare @ 19:17

Atzo, larunbatean, ElHuyarrek Zientzia eta teknologiaren hiztegi berria aurkeztu zuten Chillida-Lekuan .   Hiztegiak 50 alorretako informazioa jasotzen du, 23.000 kontzeptu biltzen ditu, 607 artikulu entziklopediko ditu, eta 1.500 irudi. Lanarekin batera CD-ROM bat banatzen da. 200 aditu baino gehiagok parte hartu dute. Txarrena bere prezioa da: 65 euro. Ekimena ona, baina hobeto Sarean egongo balitz. Pena da, nire aburuz, euskerazko lan gehienetan betiko argitalpen moduan jorratzea, beti diru laguntzen bila, negozio moduan. Egiteko era honekin bakarrik lortzen da argitaletxe batzuk mantentzea, baina mende honetako komunikazio-baliabiderik nagusienean ez dago apenas euskal pretsentzia pizka bat eta hau, gaur egun, ezinbestekoa da. Pasa den ostiralean irakasle batek deitu zuen Berritzegunera, nahiko haserre, eskola 2.0 martxan dagoenez, ea zergatik dagoen hain edukin gutxi euskeraz Internetean, gu errudunak izango bagina bezala (tamalez, irakasle batzuk administrazioa garela pentsatzen dute) .Ni ez nago errudunen bila, gaur egun guztiok edukinen ekoizleak izan garelako, baina bai  txoko honetatik deia egiten dut denok gure aportazio txiki bat egiteko euskera zabaltzeko.

Informazio-iturria: sustatu

Budaren antzako madariak

pilare @ 18:35

Gaur, igandean, egunkari batekin doan aldizkaria batean irakurri dut nekazari txinatar batek (Hao Xianzhang)  Budaren antza duten madariak lortu dituela. Bere metodoa ez da bat ere genetikoa, eskukoa baizik. Txikietatik forma hau duen plastiko-zorroan estaltzen ditu eta, apurka apurka, madariak itxura hartzen du. 6 urte eman ditu gure lagunak baina pena merezi du, orain madari bakoitzak 7 dolar balio duelako. Harrigarria benetan. Hona hemen argazki batzuk:

 

 

30/10/2009 GMT 2

Zientzia Astea 2009

pilare @ 19:24

Badator, badator,ea azaroan gaude eta, urtero bezala, Zientzia Astea ospatuko da laster Euskadiko Hiru herrialdeetan, 11tik 15era hain zuzen ere. Aurten, Bizkaian, berri asko daude, Karpa handiagoa eta beste toki desberdinean, Arenaleko kaian ( itsas ondoan laginak zuzenean egiteko moduan), goizez eta arrtsaldeko bisitaldien aukerak eta guztiok partehartzeko jarduerak:

  • Arkeologi-museoaren bisitaldia
  • Ibilaldia Nerbio ibaiatik
  • Sarrikoko zuhaitzak ezagutzeko lantegia
  • Pagasarriko ibilaldia geologia ezagutzeko
  • Ibilaldi geologikoak Bilbotik
  • Zientziaren magia
  • Magia eta matematikak
  • Papiroflexia lantegia
  • Eskultura matematikoa

Eta bi lehiaketa:

Zientzia hobeto ezagutzeko eta gozatzeko ezinbesteko aukera

Semana de la Ciencia 2009, del 11 al 15 de noviembre, con muchas novedades y concursos

Copenhague: azken deialdia

pilare @ 18:49
Hau da Intermon-Óxfamek atera duen azken material didaktikoa "Global Express" bere bildumaren barruan . Bilduma honetan gaur egungo gaiak planteatzen dira eta ikasgelan lan egiteko jarduerak proposatzen dizkigute.  Datorren abenduan Copenhaguen ospatuko den Goi Bileran Kiotoko protokoloari  berriro ekingo diote herriek eta klima aldaketari buruzko erabakiak hartuko dira. Egoera honetatik abiatutai, ikas sekuentzia bat dugu: Kioton hartutako konpromisoak bete egin diren ala ez eta etorkizunari buruzko hausnarketa.

Bilduma honetako beste azken material interesgarria:Agrocombustibles-Nekazal erregaiak

"Copenhague, última llamada" es el título de los materiales de Intermón-Oxfam que han realizado para trabajar esta próxima cumbre

Balibideak: Gaztela eta Leon

pilare @ 14:25

Noizean behin oso ezaguna denari birpaso egin behar zaio. Hori gertatzen da toki ofizialetan, atari handiak direnez, noizean behin balibide berrizten dituztelako. Gaur Gaztela eta Leonen Hezkuntza Sailari txanda da eta bere baliabideak aztertuko ditugu. Haur eta Lehen Hezkuntzakoak badaude ere, Bigarren hezkuntzari jarriko diot begirada:

Matematika: Skool Webgunearen estekatuta dauden jarduerak ditugu. lehendabiziz azalpenak ematen dira eta gero ariketak.

Biologian eta kimikan gauza bera:

Biologia

Kimika

Natur Zientziak.

Teknologia

  • Patentes y marcas: Ikas unitate bakarra baina oso gai bitxiarekin: markak, logotipoak..

Recursos del portal educativo para alaumnado de la Junta de Castilla y León

29/10/2009 GMT 2

Pi zenbakiak jota

pilare @ 23:19

Ez nekien ondo nola itzuli Adrian Paenzaren telebistako programa hau, bere izenburua originala "alterados por Pi"  da eta. Oso ezaguna den liburuen egilea,  batez ere "Matemática, ¿estas ahi?" bildumagatik ( dohainik deskarga ditzakegu Sarean 1, 2, 3,14 eta 100) , orain telebistan ere badu bere telesaioa. Matematika protagonista duten historioak kontatzen  ditu gure lagunak 13 kapitulotan baina ezin ditugu ikusi logeatzen ez badugu. Dena den, Webgunean ere   ikasgelarako ideiak ematen dira eta kapituloen zatitxoak ikus daitezke.

Programa de TV de Adrian Paenza que dispone de un rincón didáctico con ideas para el aula

Intzektuak gustatzen zaizkizue?

pilare @ 22:41
Segurazki lehenengo erantzuna ezetz izango litzateke, eboluzioan nahiko urrun geratzen zaizkigunez,ez dugu parekatzen ezagunenak diren beste izaki bizidunekin. Badago ikusteko beste modu erakargarri bat: argazkia artistikoak, eta hau da Thomas Shahanek ekartzen diguna, bere bilduman, intzektu koloretsuak eta , nolabait, maitagarriak.
Macrofotografías de insectos
 

Odol-lagin birtuala

pilare @ 22:23

Ah nire garaian halako bat izan banu! Honela jarraituz gero laborategira joatea ez zaigu beharrezkoa izango. Ciencia al día blogean ikusita, bitxikeria bat da, baina beharbada erabilgarria,  odol-laginak ateratzearen ordez, Internetera joan eta zelulen kontaketa birtuala egin dezakegulako.Egilea: Universitat de Lleidako Medikuntza Fakultatea

Egin proga!

Simulador citológico

Un simulador virtual para hacer recuentos de células sanguíneas.

Mapa geologikoak EVEren eskutik

pilare @ 13:30

Xabier Murelagari esker hurrengo berria daramat, EVEk Euskadiko mapa geologikoa zilinkatu du bere Weborrian 1:25.000 eskalan. Mapa handi honetan gure interesatzen zaigun zonaldea sakatuz, haunditzen da pdf formatopean inprimatzeko prest. Materiala gero eta hurbilagoa dugu.

Euskal Herriko mapa geologikoa- Cartografía de Euskadi 

El EVE  nos ofrece mapas geológicos de Euskadi para imprimir.

Fisika eta kimika testuinguratuta

pilare @ 13:21
Hainbat erakundek antolaturik (Colegios Oficiales de los Doctores y Licenciados, Madrilgo CosmoCaixa, ISFP, FECYT) Fisika eta kimikako irakaskuntzari buruzko V. Kongresua garatuko da azaroaren 27 eta 28an Madrilen. Ekitaldiaren gaia izango da ikasgai hauen trataera zientzia-teknologia eta gizarte testuinguru batean, hain zuzen ere, gaitasuneei buruzko curricumak sustatzen duena. Programa irakurri dut eta oso erakargarria iruditu zait.

Bi hitzaldi, mahia inguru bat eta 15 lantegi Hizlariak izango ditugu esperientziak eta proposamen didaktikoen elkartrukatzeko.

Informazio guztia: V.jornadas sobre la enseñanza de la física y la química

V. Jornadas de la enseñanza de la física y química el 27 y 28 de noviembre próximos dedicadas a contextualizar esta materias.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!