Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

15/11/2009 GMT 2

Jardunaldi digitalak 2009

pilare @ 22:18

Gure Berritzegunean, urtero bezala, gure III. Jardunaldi digitalak ospatu ditugu. Aurten publiko ugari, gaia "Eskola 2.o" izan da eta. Informazioa eta argazki batzuk B08-blogean daude. nik hemen erabilitako materialen esteka jarri nahi dizuet, interesgarriak izatea esperuan.

Victor Bermejoren aurkezpena:

Google ikasgelan lantegia:

Google ikastaroa

Web 2.0 entzun, ikusi, idatzi eta sortu


PhotoPeach tutoriala


Materiales en castellano de las 3s Jornadas digitales del berritzegune de Leioa:

Eskola 2.0
Taller: Google en el aula
Taller: Escuchar, ver y escribir en la Web 2.o. Turorial de PhotoPeach

Zientzia astea 2009

pilare @ 21:51
Oso lanpetuta egon naiz azken aste honetan Berritzeguneko Jardunaldi digitalak direla eta eta ez dut astirik izan aurtengo zientzia astea joateko. Horregatik gaur, igandea, kamara hartu eta Bilbora jo dut karpa ikusteko eta bi lehiaketan zeuden saridunei txaloak emateko. Zorionak
Aurtego edizioan presentzia gehiago izan dute teknologiak et biozientziak (ingurugiroa eta osasuna) . Karpa handitu da, erosoagao bisitatzeko eta kalitate aldetik hobeto prestatuta.

Argazki gehiago

Semana de la ciencia 2009, algunas fotos de la carpa y de los ganadores de los concursos de este año.

Aitor Aguirregabiriaren bideoa:

14/11/2009 GMT 2

Ikasteko maleta digitalak

pilare @ 19:51

Estekaz esteka, aurreko sarreran sakontzeko nahian, beste toki interesgarria batekin topatu naiz: Las maletas del conocimiento. Leoneko enpresa batzuen garatuta, ikastetxeetan erakusteko diseinatuta izan dira, material fisikoekin (horma-irudiak, esperiementatzekoak) eta elektronikoekin, arbela digitalaren bidez azaltzeko. Azken hauek, objetu digitalak izandaturik,  Sarean ditugu eskura bere wikian ODAWIKI. Hona hemen orain arte egindakoak:

Las maletas de aprendizaje son un proyecto digital preparados para los centros educativos de León con UD en la Red

Matematiko bira 80 egunetan

pilare @ 19:05
Orain dela gutxi ISFTIC-ek urtero ematen dituen hezkuntza materialen sariak eman dira eta haien artean batek bereziki nire arreta jaso du: una vuelta a las mates en 80 días . DBHko 2. mailan eta ikasturetan zehar lan egiteko planteatuta, superWebQuest honek, Julio Verneren nobelaren izenburua mailegatuta harturik, beste 9 benetako WebQuest barneratzen ditu. Bakoitzak matematekari bati zuzenduta, Phileas Fogg bere bidaian ibili zen herri bakoitzeko pertsonai matematikoa hartzen du eta honi buruzko ikerketa, galdesorta moduan antolatuta,  proposatzen da. Azkeneko atazak pasaporte bat betetzean datza, oso originala. Blogen formatoa aprobetxatu du bere egileak, Sonia Alonso Sanzi rakaslea, ( Suancesko IES J.J. Gómez Quintana)WQ guztiak garatzeko. oso lan profesionala, 1. saria merezi du benetan. Sartu eta buelta bat eman, ez zarete damutuko.
Una superWQ premiada por el ISFTIC, basada en la obra de Julio Verne que agrupa otras 9 WQ sobre personajes matemáticos. Trabajada en 2º de ESO durante todo el curso.
Ikasle baten aurkezpena bideo honetan:

09/11/2009 GMT 2

Rock & science

pilare @ 21:05

Bazenekien They Might Be Giants rock taldeak abesti zientifiko batzuk dituela? Nik ez, atzo arte. Ezaguna egiten zait taldea, rock esperimentala egiteagatik eta hain izen berezia izategatik, baina inoiz ez dut entzun bere musika. Hara non, bideoen artean trasteatzen, ondorengo bi gauza bitxi aurkitzen ditudan! Bat sarrerarekin bat eta bestea eskumeko zutabean. Gure lagunek aspalditik botatzen zuten "Dexterren laborategia" telesaioko abestien egileak ziren eta honetatik ateratzen dira bideoak. Superfriki.

Weborri ofiziala.  Beren abestirik famatuena: Boss of me

Vídeos del grupo TMBG con canciones de ciencia


06/11/2009 GMT 2

Natur argazkilaritza

pilare @ 20:40

Denok ezagutzen duzue nola gustatzen zaidan zientzia-argazkiak noizean behin mostratzea blog honetan...baina nik baino zaletasun gehiago duten bi doazkizue, alaitzeko pixka bat:

Kafe ale batetik atomora arte

pilare @ 20:24

Sopa de Ciencias blog interesgarri honetan oso animazio bitxia aurkitu dut. Utaheko Unibertsitateko Genetic Science Learning Centerrek eginda, kafe ale batean hasi eta karbonoko atomoraren tamainu arteko ibilbidea egin dezakugu. Milimetro batetik 340 pikometrora. Amazing!

Cell size and scale

Orri berean dauden beste animazio batzuk:

Una animación para observar el tamaño y la escala , desde un grano de café hasta un átomo de carbono.

04/11/2009 GMT 2

10 Ideia zientziari buruzko wikiak egiteko

pilare @ 21:55

Orain dela bi urte irakasle batek wiki bat egin nahi zuen eta aholkularitza eskatu zidan . Gure arloetan oso wiki gutxi daudenez, ideiak pentsatu, zerrendatu eta hau izan zen emaitza:

Wiki batek helburu desberdinak izan ahal ditu. Irakasle batzuek erabiltzen dute bere ikasleei informazio gehigarria emateko ( etxean birpasatzeko edo jarduera multimedia osagarriak egiteko)  eta irakaslea bera administratzailea da. Hau da Internetean aurkituko duen gehiena. Baina  Wiki bat komunean garatzeko pentsatuta dagoenez, zilegizkoagoa da klaseko ikasle guztien artean eraikitzea. Susmatuko duzuenez, ikasgelan erabiltzen den metodologiaren menpe dago eta  programazioarekin bat egon behar da.  Wiki mota hauen adibideak oso saila da aurkitzea Sarean , irakasle gehienok aldaketa-fase batean gaudelako eta oso kostatzen da  parekatzea ikasgelako errutinak lan digitalekin.   Niri bururatzen zaizkidan erabilerak:

  1. Klasean proiektu edo lan batzuk egiten badira, wikiak ikasleen ekoizpenak adierazteko balio izango du (Wikikoadernoa) , gainera wikiaren bidez ekoizpenak multimedia izan daitezke (hala nola, bideoak, argazkiak, testuak, soinuak, mapak, diapositiben aurkezpenak...). Wikiaren atalak, beraz, ikasleen izenak izan daiteke.
  2. Aldizkari zientifiko digitala denon artean egitea. Gai bakoitzean ikasleek artikulotxo bat idazten dute eta eta aldizkari moduan antolatzen da wikia. Atalak: aldizkariaren aleak edo gaiak.
  3. Wiki monografikoa egitea, programazioaren gai bat aukeratzen. Giza gorputza hartzen baduzue, adibidez,  wikia antola dezakezue ikasitako informazioarekin, wikiaren atalak aparato edo sistema bat jarriz (hezurrak, nutrizio-sistema, arnas sistema...). Atal bakoitzean argazkiak, animazioak, testuak, bideoak...
  4. Gauza bera –monografikoa-baina ikasturtean zehar garatzen duzuen gai batekin, esate baterako esperimentoei buruz edo problemei buruz.
  5. Wiki bera proiektu bat izatea, esate baterako, ibilaldi baten islada. Aurrekoan natur ibilaldia egiten da eta honen emaitzak wikian kokatzen dira: harturako neurriak, ateratako argazkiak, ibilaldian ikusitako kontzeptuak, egindako mapak...Matematikan instituto bera har daiteke gai eta honen gainean neurriak, proportzioak, distantziak, zabalerak, geometria, problemak (lehioak haundiagoak izango balira, zenbat argi gehiago sartuko litzateke?), estatistika (zenbat ikasle sartzen diren minutuko lehenengo orduan...).
  6. Gai zehatz baten bilduma: Munduko/ Euskadiko ibaiak, mendiak, arrokak, galzorian dauden izaki bizidunak, ekosistemak...
  7. Eztabaida egin eta gero, klaseko proposamenak edo ondorioak jar ditzakete: klima aldaketaren kontra jotzeko, ura aurrezteko, problemak irtenbideratzeko metodoak...
  8. Lehiaketa baten erakusketa: argazki matematikakoak, Teknologian egindako proiektuak,...
  9. Ikastexeen arteko proiektua. Europear proiektuan sartuta bazaudete edo beste ikastexe batekin harremanak mantentzen badituzue, Wikia proiektu komuna egiteko ezinbestekoa da.
  10. WikiQuestak egiteko. Wiki bat oso toki aproposa da WebQuestak ikasleei planteatzeko, gainera, bere ekoizpenak ere leku berean egon daitezke.


Zeozer gehiago bururatzen bazaizue, idatzi gaineratzeko

 

Programazio laburra egiteko orientabideak II

pilare @ 17:28

Ikuskariak programazioa laburra egiteko orientabideak bidali dituenez, orain nire orientabideei moldaketa bat egin diet. Hona hemen esteka gaurkotuta:

 Programazioa laburra egiteko orientabideak

Actualizadas las orientaciones para realizar la programación abreviada 

01/11/2009 GMT 2

Getxoblog 2009

pilare @ 21:12

Atzo , Getxoko Kultur Etxean, Getxoko blogarien I. topaketa ospatu zen. Nire Burua den Mikel Aguirregabiria bere antolatzailetariko bat izan denez, ekitaldira joatera gonbidatu ninduen eta gustora joan nintzen ez pelotilla izateagatik, baizik eta, alde batetik, nire bloga Getxoko koloreak jakinaraztea nahi nuelako eta, beste aldetik, nola ez, beste blogariak in person ezagutzeko aukera ez galtzeagatik.

Topaketen erreferentzia bat zegoen egunkarietan (Deia, El Correo) Getxoko Alkatea bera, blogari bezala, aurkeztu zelako.  .  Imanol Landak  sarrera eman zion jardunaldiari eta jarraituan guztiok geure burua aurkeztu genuen. Han elkartu ginen jaiotzez getxotarrak zirenak, herrian orain bizi garenok eta erdia edo"de alrededores".  Bloga ere ez zeukan norbait etorri zen!

Ekitaldian zehar hainbat gai ikutu ziren: nola izan zen lehendabiziko ideia, logo, hormairudi eta bileraren buru-mapa, El Correoko blogosferaren berriak, Getxoari buruzko proiektuak Sarean (Flirck, Open street maps...) gure herrian blogarien presentzia nabarmena dagolea aprobetxatuz, hiritar bezalako proiektuetan ere partehartzea (Colabora) eta talde bezala antolatzea.

Argazki ofiziala eta ez ofiziala (phoon) atera genuen.  Era berean, ETB3ko Nick dut nik taldeak dena grabatu zuen, laster han ere berria egongo da. Bi ordu gustora jende eta lan berriak ezagutzen.

Programa osoa eta partehartzaileak Getxoblog wikian

Kronika, aipamenak, argazkiak eta bideoak: Mikel Aguirregabiria

Crónica del 1º encuentro de bloggers de Getxo y alrededores

 

 

GAURKOTZEA. Nick dut nik telebistako erreportaia

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!