Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Atala: WIKIAK

Wikitecno

pilare 25/04/2008 @ 14:12

Jerezeko teknologiako mintegikideek egindako wikiaren aipamena egin nahi dut: wikitecno. Haiek garatutako ikas unitateak eta baliabideak estakatuta, benetako elkarlana ejemploa hartzeko. Denetariko dugu: teknologiako edukin guztiak, ikas unitate moldatuak, beren ikasleen egindako proiektuak eta selektibaterako ariketak industri teknologia arloan. Bikaina eta eskergarria beren lana. Nahi baduzue kolaborazioa eman, hemen duzue txoko aproposa. Ah!, bere inkesta bete.

Wikitecno es un wiki fenomenal hecho por el seminario de profesorado del CEP de Jerez

Ikasbloggers: kronika txiki bat

pilare 14/03/2008 @ 18:35

Pasa den 12an Ikasbloggersen II. topaketa egin genuen Elorrietako institutoan (mila esker, gainera kafea eman ziguten eta guztiz) eta ez dut nahi denbora pasa kronika txiki bat egin gabe. Lehenengoan baino jende gehiago elkartu ginen, batzuk ezagunak, beste batzuk berriak. Akordio batera heltzera kostatu zaigu, beharbada ezta hurbildu ez, baina argi geratu da lanetik kanpoko talde garela eta bata bestearengandik ikasteko gogorik dugula.

1. Josuk dena grabatu zuen telebistako sistema batean, beraz, ikusi nahi bagaituzue...

2.Josuren eskutik ere, gure logo aukeratu dugu.

3.Institutoko Iñaki Biguri irakasleak bere webgune bikaina aurkeztu digu: dibujo geométrico paso a paso

4. Santurtziko Zirikteroek bere gunea erakutsi digute eta, bide batez, ning komunitatea zer den ikasi dut.

5. Isidroari esker Google docs-ean formulariok egitea ikasi dugu

6.Miguel Luisek ondo estekatzeari buruz hitz egin du

7. Blogge@ndoko kideek bere wikiaren informazioa eman dute

Informazio guztia gure wikian.

Ikasbloggers

pilare 05/03/2008 @ 00:31

Pasa den azaroaren 28an lehendabiziko bilera izan genuen. Orain, datorren astean, 12an,  bigarrena konbokatuta dago. Oraingo honetan Bilboko Elorrietako institutoan bilduko gara arratsaldeko bostetan. Gaiordena, momentuz:

  • Taldearen antolakuntza
  • Google docs
  • Idazkera dotorea blogeetan
  • Ikastaro baten aurkezpena
  • ..............

Bilera edozeini irekita dago. Zure izen  apuntatzeko zoaz gure wikira

Convocatoria de reunión del grupo ikasbloggers para el día 12 de marzo en el IESFP Elorrieta 

Wikispecies

pilare 03/02/2008 @ 18:19

wikispecies.JPGWikimedia fondationaren proiektu jaio berri bat dugu: Wikispecies. Proiektuak munduko espezieen direktorio askea izatean datza, oso polita eta,  aldi berean goi mailako helburuarena   ez da? Momentuz 117,369 artikulu daude:  animaliak, landareak, onddoak, bakteriak, arkeobakteriak, eta  protistak. Guztion artean ahal dugu. Aurrera!.

Wikispecies gaztelaniaz

Wikispecies euskeraz

Nuevo proyecto para hacer una taxowikipedia 

Batxilergoko Fisikarako Wiki bat

pilare 27/01/2008 @ 17:14

Txalogarria da Antonio Pérez irakasleak egiten duena. Wiki baten bidez, Batxilergoko 2. mailako fisika modu desberdin batean ikusi ahal dute bere ikasleek. Eta ez besterik ikustea, parte hartzea ere egiten dute, wikia denon artean eraikitzen delako. Klasean wikien erabilpena oso adibide bikaina, irakasleak prestatutako apunteak eta diapositiben aurkezpenak gehi Web 2.0k ematen dituen aukera guztiak, bideoak, estekak...Fisica 2BT

Wiki ikasgaiaren garapenarekin doa, beraz atal guztiak ez daude garatuta, baina, duen martxa ikusita,  ikasturtearen amaieran baliabide polita geratuko da.

Un excelente wiki de Física de 2º de bachillerato

wiki-fisica.JPG

BioGeowikiak

pilare 06/01/2008 @ 17:32

Batek bestea aipatzen du, baina biak interesgarriak dira: bi Wiki biologia eta geologiari zuzenduta:

wiki.JPGBiogeolinks: Biologia eta Geologiaren baliabideak eta loturak gai klasikoei jarraituz. Bereziki gomendagarria esteka onak izategatik:


logo.jpg

La Nika:irakasle baten proiektu pertsonala, estekekin eta bere ikastetxean egindako praktikekin. Atalak: gelarako, laborategirako, irteerak egiteko, liburuak, ikusentzunezkoak, Internetekoak, zientzialarien biografiak, hornidurarako helbideak...Iruditu zaizkidan proposamen bereziak:

WIKITECNO

pilare 04/06/2007 @ 14:25

Wiki berri bat dugu Sarean, wikitecno, bere izenak adierazten duen bezala, teknologia arloan elkarlanerako gunea da. Jerezeko irakaslearen lan taldeak bultzatuta, esperientziak eta lanak elkartrukatzeko.

 

Wikiak Sarean eta era errezan antolatu ahal ditugun elkarguneak dira. Ezagunena Wikipedia proiektua da, noski, baina hezkuntza arloan ere presentzia nabarmena hasi da, Zientziaberrin hemendik aurrera atal berri bat sortzera behartu didate.

wikitecno.JPG

BATXILERGOA INTERNETEAN

pilare 23/11/2006 @ 13:18

wiki.bmp


Pasa den astean Batxilergoko I. Jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dut, nire lankide eta irakasle zoragarri batuekin berrikuntza tailerra antolatuz eta irakasleak kezkatzen duten gaietariko bat, Etapa honetan material “berri” aurkitzeaz gain, irakasleen arteko koordinazioa eta komunikazioa izatea izan da.

 

Askotan gure ondoan dagoenak zer egiten duen ez dakigu eta alderantziz, batzuetan hainbeste informazioaren artean zorabiatzen gara. Gure mendearen paradoja beraz, informazio gizartean sarturik, bere tratamendu eta kudeaketak garrantzi handia hartzen duen bitartean, irakasleok informazioaren falta nabaritzen dugu edo ez dugu astirik dagoenaz jabetzeko.

 

Gero eta gehiago nabarmentzen da informazioa elkartrukatzeko erabiltzen ditugun kanalak gaurkotu baino gehiago, egokitu behar direla. Berdin da informazioa Internetean egotea begiratzeko ohitura baldin ez badugu, esate baterako. Bitartean, denbora eta guneak izan behar ditugu hitz egiteko , berba egin behar dugu eta ez negarra eta negarra ez egiteko Administrazioaren laguntza ere beharrezkoa da, noski. Nire ustez, argi dago Interneta esperientziak ezagutzeko (edo erreferentziak izateko behintzat) ezinbesteko baliabide dugula eta, azken bolada honetan, denon artean gune kolaboratiboak eraikitzeko bidea ere bai. Honen adibidea hurrengoa da: irakasle batzuek batuta hartu dute eta lehendabiziko WIKILLERATO” proiektua Sarean dugu. EDUCAREDren eskutik. Entziklopedia birtuala honetan edozeinek parte har dezake. Aurrera!.

 

Tailerrean gomendatu genizkien atari batuk berriztatzeko ideia askorekin (alfatikoki) :

  • AULA TECNOLÓGICA SIGLO XXI: IKTren aplikazioak hezkuntzan aintzindaria den Francisco Muñoz
  • AVERROES: Irakaslegoari zuzendutako Andaluziaren Hezkuntza Sailaren webgunea
    BERRIKUNTZA : Hezkuntza berriztatzeko webgunea
  • CNICE : CNICEk saritu dituen hezkuntza webguneak
  • DIM : Irakasleen arteko ikas komunitatea berriztatzeko
  • EDUCAREX : Extremadurako Hezkuntza Sailaren ataria
  • EDUTEKA: Hezkuntz atari kolonbiarra, berrikuntzako esperientzia ugarirekin

  • ELKARREKIN: EARren irakasleen ataria
  • EURYDICE: Europear hezkuntza sistemen informazioa guztia
  • PLANETA EDUCATIVO : Bitakoren bitakora: irakasle, ikastetxe eta hezkuntzarekin zerikusirik duen dena web 2.0n
  • PROFESORES INNOVADORES : Berriztapen esperientziak
  • XTEC: Kataluinako Hezkuntza Departamenduaren Irakaslegoarentzako ataria
  • ZIBERESKOLA: IKTei buruzko joera berriak hezkuntzan

 


Agregar esta página a Mister Wong ikasbloggers ikasbloggers
  • BIDEOTEKA:"Birikien simulazioa"

  • NIRE ELKARTRUKEAK
  • NIRE KOLOREAK
  • getxokokoloreak