Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: WEB QUEST

24/10/2007 GMT 2

Elikagaiei botatzen dieguna

pilare @ 21:51

Educared ataritik elikagaiei botatzen zaizkien konserbatzaile eta gehigarriei buruzko altzorraren bila hau gomendatzen digute. Egilea: Javier García Calleja

Aditivos: ¡Hay que ver lo que comemos!

aditiboak.JPG

Birusak aztertzen

pilare @ 21:40

Nekatzen gaituzten birusak, Batxilergoko 2. mailarako prestatuta dagoen Webquest honetan, bere egileak, Arantza Gardoki, birusen morfologia eta fisiologia aztertzeko proposamena luzatzen die bere ikasleei.

birusak.JPG

 

25/09/2007 GMT 2

BIDAI LILUGARRIA

pilare @ 19:01

ondorioak.jpgBidai lilugarria matematika eta zientzien artean garatzeko WebQuesta da. Marisol Usatorre eta Arantza Gaviria irakasleek lan bikaina egin dute batxilergoari zuzendutako proposamen honetan. Ikasleek lurraren barruko egitura ezagutzen dute gure antipodetara joateko biderik laburrena aurkitzearen bitartez eta, hau jakiteko, ezaguera matematikoak aplikatu behar dituzte: Thalesen teorema eta Erastostenesen metodoa. Guztiz gomendagarria.

Gainera, WebQuestaren prozesuan hurrengo “Les Luthiers” –en kanta batean oinarritutako bideo dibertigarri batekin topatu naiz:


08/09/2007 GMT 2

NEWTON JAUNA EZAGUTU NUEN

pilare @ 17:42

newton.JPG

Juan Carlos Guerra Fernándezek halako WebQuesta originala proposatzen die bere DBHko 4. kurtsoko ikasleei, Newtonen binomioa jabetzeko. Batxilergorako ere baliagarria, Ikasleek  lehenengo momentuan, blog bat irekitzen dute informazioa (testuak, irudiak...) kokatzeko eta , informazioa guztiarekin, aurkezpen bat egiten amaitzen dute lana. Ikasleek binaka jartzen dira, batek ildo historikoa eta besteak matematikakoaz arduratzen.

EUSKADI TROPIKALA?

pilare @ 21:32

Eta klima aldaketarekin jarraituz, aproposa den Mikel Zamalloak egindako WebQuesta aurkeztu nahi dut. Izenburu erakargarri honekin, atazak aurkezpena egitean datza , klasea 6 taldetan banatzen da, gero ondorio eta eztabaida komunera heltzeko. DBHko 4. mailara egokituta eta gelan jada frogatuta, ikasleen produkzioak ikusi ahal ditugu. Mila esker Mikel (eta zure kideei ere bai)

 

euskadi-tropikala.JPG

 

26/06/2007 GMT 2

WebQuest: EMAKUMEAK FISIKA ETA KIMIKAN

pilare @ 16:11

WebQuest bilduma egin nuenetik, berri asko atera dira. Bistan dago Internetek daraman abiadurarekin ez duela zentzurik zerrendak egiteak, baina, tire, saiakera bat besterik ez da izan WQ mundu honetan sartu nahi baduzue, behintzat oinarrizko batzuk ezagutzea lagungarria da, nire ustez. Oraingo honetan WQ berri bat aurkeztu nahi dut: emakumeak fisika eta kimikan. Egilea, Joaquín Recio, nahiko ezaguna da bere webguneagatik , quimicaweb , beraz, hitzak soberan daude aurkezpena egiteko, ikusi eta baloratu.

 

wq-emakumeak-fk.JPG

20/03/2007 GMT 2

WEBQUEST BILDUMA OSOTUTA

pilare @ 23:00

ikonotxiki2.JPGAzkenean, teknologia eta zientzien historia gaineratu dizkiot ikasturtean zehar egindako WebQuesten bildumari. Ziur nago orain jadanik beste berri batzuk egongo direla Sarean, baina gelditzeko denbora heldu da, Interneten dinamismoa eta abiadura jarraitezina delako. Nire aholkua da WebQuestak dauden atarietan edo biltokietan begiratzea noizean behin edo zure eraikitzen hastea

Honekin adibide ugari duzue , bakarrik zuen balorazioa falta da.

Scribd aplikazioa erabili dut blogetan txertatzeko. Handia ikusteko eskumetan dagoen keinu hau sakatu. botoia.JPG


Eta dokumentua zure ordenagailura jaisteko, beheran dagoen "download" klikatu eta aukerazazu word edo pdf formatoen artean.

26/02/2007 GMT 2

MINIQUEST: EREDU ATOMIKOAK

pilare @ 00:17

Atomarekin jarraituz, bigarren miniquesta duzue. 

Versión en castellano   


Phpwebquestean ere bai: Euskeraz                       Gaztelaniaz

22/02/2007 GMT 2

ATOMOARI BURUZKO WEBQUESTAK

pilare @ 16:51

logophp.jpg

Aurreko sarreran Pptren bitartez egindako WebQuestak orain Php WebQuest aplikazioan dituzue: 

Euskera                        gaztelania

05/02/2007 GMT 2

WEBQUEST BILDUMAK: GEOLOGIA , INGURUGIROA ETA ENERGIA

pilare @ 12:46

eskuratu.JPGAurrera goaz gure WebQuest bildumatxoarekin. Geologia, ingurugiroa eta energia gaia aldi berean sartu ditut, zoritxarrez, askorik ez direlako.

Deskargatu

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!