Trigonometria poltzikoan
Matematikako WebQuesta, DBHko 4. mailarako prestatuta. Manuela Virtok informazioa eskuratu eta gero, klasearen arteko lehiaketa egitea proposatzen die bere ikasleei.
WQ de matemáticas para 4º de ESO
Matematikako WebQuesta, DBHko 4. mailarako prestatuta. Manuela Virtok informazioa eskuratu eta gero, klasearen arteko lehiaketa egitea proposatzen die bere ikasleei.
WQ de matemáticas para 4º de ESO
Jose Luis Muñoak egindaro miniquestaren erreferentzia egin nahi dut, euskeraz oso gutxi daudelako eta planteamendu ona duelako. MQan alkoholaren eraginak aztertzen dira.
Azken bolada honetan emango dudan ikastaro bati buruzko baliabideak biltzen nabil eta, haien artean, oso gune politak aurkitzen ari naiz. Hauetariko bat Manuel Sadak egindako miniquesta da. Planteatzen den ataza kotxe-logotipoak aztertzea da, ikuspuntu geometrikotik, noski. Argazkiak begiratuz, ikasleek galdesorta bati erantzuten dion txostena burutzen dute. DBHko 3. mailan kokatzen da.
Una miniquest sobre simetrías y logotipos de coches.
Askotan gertatzen denez, tresna bat sortu den erabilera , denboraren poderioz, aldatzen doa eta helburu desberdinekin erabiltzen bukatzen da. Hau da blogekin gertatu dena, jaio dira eguneroko moduan erabiltzeko eta gaur egun edozertarako balio dute. Eboluzioaren teoria hemen ere aplikatzen da, xedea, irakasleen kasuan, gelan erabiltzeko tresna baliogarria izateko joera izan dute blogek eta orain jarduera didaktiko berrietara moldatu dira.
Honen adibide ona Isabel Ruiz, Bartzelonako “Amor de Dios” ikastetxeko irakaslea izan daiteke. Berak bloga erabili duelako WebQuesten emaitzen eskaparatea moduan. “Historia de las matemáticas“ ikasleei planteatzem zaie eta DBHko 3. kurtsoko ikasleek WQa garatzen eta bukatzen duten heinean, Scribd aplikazioaren bidez argitaratzen dituzte lanak eta blogean bertan - clases "particulares" -txertatzen dituzte denok ikusteko.
Hau bai den WebQuestak 2.0!
La profesora Isabel Ruiz utiliza un blog para que sus alumnos-as publiquen las tareas que les plantea en sus WQ
Joan den urtarrilaren 17an, blog baten bidez miniquest-webquest ikastaro birtuala egiten hasi gara Leioako Berritzegunean. Miniquest-webquest bat egingo duzue eta saiatuko zarete klasera eramaten eta bertan frogatu.
Animatzen bazarete bai nirekin, bai nire kidearekin (eremu gizarte-hezkuntza)harremanetan jarri.
Gure eskualdeko irakasleentzat bakarrik.
El pasado 17 de enero, a través de un blog, hemos comenzado un curso virtual sobre miniquest y webquest. En este curso elaboraréis una miniquest o webquest que si podéis llevaréis al aula para evaluarla.Sólo profesorado de nuestra zona (Berritzegune de Leioa)
GARATU ikastaro elektroniko batek emaitzak ematen ditu. Elkarrekin WQ berri bat agertu da: Klima aldaketa . Ikasleen atazak ikastetxean kanpaina informatzailea prestatzea datza. Horretarako, prozesuan jarduera batzuk burutzen dituzte: baimena eskatzeko eskutitzak idaztea, Sarean informazioa bilatzea, institutuan argazkiak ateratzea...azkenean talde bakoitzak bere horma-irudia egiten du eta, ikastetxean jarri eta gero, besteei aurkezten dizkiete. 8 talde eratzen dira 8 gai lantzeko. Gaztelaniazko bertsioa: cambio climático
Nueva WQ sobre el cambio climático en Elkarrekin
Ecourban ingurugiro hezkuntzari zuzendutako oso atari ezaguna da. BHko irakasle baten bultzatuta (Fernando Ojeda Barceló) Granadako Unibertsitatearekin batera, Ecourban elkarproiektuak IKT eta curriculuma integratu nahi du garapen jasangarri gaia ardatza harturik. Era honetan ingurugiroaren edukiak lantzen dira, hala nola, hiri ekologia, natur baliabideak, paisaia, kutsadura, biodibertsitatea eta abarrekoak. Haien artean oso nabarmenak dira bere WebQuestak,agenda 21an sartuta dauden ikastetxeentzat: horregatik aipatzen ditut blogean. 7 WQ aurkitzen ditugu, planteamendu ezin hobearekin, gainera, proposatzen diren atazak oso erabilgarriak eta egokiak dira
Ez galdu ere ikasteko eta irakasteko estrategien atala webgunean eta gomendatzen dituzten estekak
Iaz Bizkaiko Berritzeguneetako aholkulari batzuk atmosfera landu zen WebQuesta atera genuen. Orain, aurreko honi jarraipena emateko asmoz, bigarren bat burutu dugu, oraingoz hidrosferari buruzkoa. Eskema bera jarraitzen, ikasleek estralurtarren papera hartzen dute gure planetaren ura ikasteko bost taldetan banatuta: konposizioa, kutsadura, kontsumoa, banaketa eta, nola ez, ziklo klasikoa aztertzen dira Internetearen laguntzarekin. Informazioa idatzizko txosten batzuetan antolatzeaz gain, talde bakoitzak erabiltzen du ere ekoizpena egiteko. Produkzioa elkarren artean ahoz aurkezten dute eta, amaitzeko, nork laburpen moduko txostena betetzen du. Era honetan, WebQuets honen bidez, konpetentzia ugari lantzen direla jotzen dugu eta, adibide moduan, oso baliogarria da. Erabiltzeko prest hurrengo helbidean:
Arteta Planetako bisitariak II: hidrosfera
Datorren urtarrilaren 29an Abandoko Berritzegunean honen aurkezpena egingo dugu.
Matematikako irakasleak jo eta ke lan egiten dute, azken bolada honetan Sarea proposamen matematikoez beteta dagoelako. Nire azken aurkikuntza hurrengo WebQuesta: "funtzioak eta grafikoak". Batxilergoko 1.mailan egitekoa, bere egilea Aixerrotako BHIko irakaslea da: Marije Ortego. Prozesuaren bidez ikasleek mota desberdinetako funtzioak ikasten dituzte, ikusi eta eginez. Irakasleak erabili dituen programak GeoGebra eta Grafiko egilea izan dira. Lan bikaina.
Dibujando planos a escala, DBHko 2. mailarako WebQuesta matematika arloan mostratzen digu bere egileak, Pedro Bragado. Matematikak errealitatera hurbilduz, ikasgelako planoa egitea proposatzen du. Prozesuan sartzen garenean WQ baino gehiago, ikas unitate oso bat dirudiela konturatzen dugu, ikasleak hiru talde banatzen dira, baina hirurak gauza bera egiten dute. Ondorioa ere ikasle izango bazina bezala jarrita dago...tire, asmo ona baina pixka bat limatu beharra. orokorrean erabilgarria da.
Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!