Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: WEB QUEST

28/01/2009 GMT 2

WebQuestak egiteko makina

pilare @ 21:38
Ikusi bezain laster harrituta geratu nintzen . Nola da posiblea irakasle bakar batek hainbeste "altzorraren bila" eta "WebQuestak" egitea? Beno, banan banan aztertzen hasten bazara,   sekretoa kanporatzen da berehala. Guztietan formato bera erabiltzen du, esteka gehienak Wikipediara doaz eta sormenaren aldetik...mmmm errepikatzen da behin eta berriro, ataza guztietan den dena testu idaztea eta hormairudiak egitea delako.  Neure  buruari galdetzen diot ea beren ikasleak ez ote diren  aspertuko ikasturtean zehar  gauza bera eginez.  Informatika ere aspergarria izan daiteke formula bera erabiltzen badugu, klasearen dinamika eta motibazioa metodologiaren menpe daudelako.  Hala eta guztiz  bere lan-kopurua DBHko 1mailatik 4.mailara, Dibersifikazioa ere barne harrigarria denez (200 kontatu eta gero, nekatu naiz) , hemen duzue WQak egiteko makina den pertsona honen Webhelbidea: José Mª Gómez de Lara Trigo, Sevillako instituto baten irakasle.
Carisgamba (izen berezia du ere bai, baina beren avatarra ikusirik...)
Un profesor de Sevilla con una pagina con gran cantidad de WQ y cazas del tesoro desde 1º de ESO hasta 4º, DC incluida.

20/01/2009 GMT 2

Biodibertsitatea Euskal Herrian

pilare @ 00:25
Jon Benito, Ricardo Hernandez eta Jose Marañón irakasleak hurrengo WebQuestaren egileak dira. Garatuk eman duen “Webquest, aplicaciones educativas”  ikastaroaren emaitza, bere gaia, bistan dagoenez, biodibertsitatea da. Ikasleei planteatzen zaien atazak diapositiben aurkezpena egitean datza, baina Urdaibain  “Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentrua”   inauguratuko deneko diskulpa harturik, lehiaketa batean parte hartzeko aurkezpena izan behar da.
Biodibertsitatea Euskal Herrian

05/01/2009 GMT 2

2009, Darwinen urtea

pilare @ 19:55
Hurrengo otsailaren 12an Darwinek 200 urte "beteko" dituela ospatzen da eta urte honetan ere  bere argitalpen ezagunenaren 150 urteaurrena - "the origin of the species". Horregatik 2009 Darwinen urtea jezarri da eta, zilegizkoa denez, ekitaldi batzuk garatuko dira urtean zehar. Ez legoke gaizki pentsatuta guk ere, irakasleok, ekimena aprobetxatzea hezkuntzan zientzia eta gizartea hurbiltzeko. Hainbat jarduera egin daiteke: klaseko ikerketak, hitzaldien zikloak, erakusketak ikastetxeetan,  eztabaidak suspertzea (presentzialak edo birtualak) , blogak edo wikiak irekitzea, lehiketa bat antolatzea, "Darwinen eguna edo astea" ospatzea...Gure lana erraztatzeko hona hemen Zibereskolan bildu ditudan eboluzioari buruzko web interesgarri batzuk:
2009, año de Darwin

Colección de recursos Web para trabajar el recién estrenado año de Darwin

09/11/2008 GMT 2

Simetriak

pilare @ 20:15

"Zientziak paseiatzen" materialak egin genituenean, Weborri ugari arakatu genituen informazioaren bila. Batzuk erabili genituen, beste batzuk tinteroan geratu ziren bere momentuaren zain. Oraindik heldu da, hona hemen simetria eta beren aplikazioei buruzko Web-bilduma, gai zoragarria:

WebHelbideak eta ikas-unitateak:

WebQuestak (MathQuestak, kasu honetan):

Materialak:

Ariketak:

Escher

Bestelakoak:

Selección de direcciones sobre simetría

04/08/2008 GMT 2

Egun bat elektrizitate barik

pilare @ 10:01
Juan Antonio Frías-ek, Madrilgo IES Juan de Villanuevaren teknologiako irakasleak elektrizitatearen ekoizpenaren iturriei buruzko  WebQuesta planteatzen digu. Ataza ez da ,benetan, oso kreatiboa ( diapositiben aurkezpena egin behar dute ikasleek) baina badu bere berezitasunarik ikasleen lanak agertzen direlako.
Un día sin electricidad
Una Webquest sobre producción de electricidady desarrollo sostenible

23/05/2008 GMT 2

WebQuest Taillerraren emaitzak

pilare @ 17:32

Atzo bukatu dugu gure WebQuest tailerra Berritzegunean. Parte hartu duten irakasleek gogor eta bikain lan egin dute eta emaitzetan nabaritzen da. Gainera gehienak Zientzia edo matematikakoak dira. Hona hemen bere lana:

LH:

BH:

Ikastaro osoa, aurtengo WQak eta gure zonaldean egindako guztiak gure blogean daude: Taller de WebQuest-Tailerra

wq.JPG

WQ y miniQ realizadas por nuestro profesorado en el taller de WQ de este curso.

21/05/2008 GMT 2

Hobe aurrea hartzea sendatzea baino

pilare @ 18:25

Artaza Romoko BHInstitutoko irakasleak diren Begoña Uria eta Belen Loizagaren eskutik salmonellosiari buruzko WebQuesta dugu. DBHko 3. mailari zuzenduta, ikasleei, lan taldeetan, gaixotasunaren informazioa emateko publizitate- kanpaina egitea proposatzen zaie. Oso lan interesgarria.

Prevenir mejor que curar: Salmonelosis

Una WQ para 3º de ESO sobre la salmonelosis

01/05/2008 GMT 2

Gipuzkoako Berriztapen proiektuen VII. Jardunaldiak

pilare @ 17:01

Bukatu dira baina materiala geratzen zaigu. Berri batzuk aurkeztu dira jardunaldietan eta guri dagokigun zientzia arloan oso interesgarriak diren ugari:

Zelako lana egin duten irakasle hauek!. Problemen ebazpena atalean - konpetentzia gehienak lantzeko aproposa - DBH eta Batxilergorako problemen bilduma eratu dute,  hiru urtean zehar berritzegunean bildu den 9 irakasle mintegi honek.

DBHko problemen ebazpena 

Eta hemen ere lan bikaina dugu egindako WebQuestetan. Batzuk jada zientziaberrin komentaturik - "bidai lilugarria "eta "nekatzen gaituzten birusak" -, bi gaineratzeko falta dira:

  1. Zein da institutoaren altuera? Argi dago zer eskatzen zaien ikasleei. Trigonometria  lantzen da.
  2. Debagoineneko monumentoak neurtzen: aurrekoa bezalakoa, baina kalera ateratzen dira ikasleak kanpoko distantziak kalkulatzeko.

25/04/2008 GMT 2

Trigonometria poltzikoan

pilare @ 20:37

Matematikako WebQuesta,  DBHko 4. mailarako prestatuta. Manuela Virtok informazioa eskuratu eta gero, klasearen arteko lehiaketa egitea proposatzen die bere ikasleei.

Trigonometria de bolsillo

trigo.JPG

WQ de matemáticas para 4º de ESO 

03/04/2008 GMT 2

MiniQuesta: Alkohola

pilare @ 20:36

Jose Luis Muñoak egindaro miniquestaren erreferentzia egin nahi dut, euskeraz oso gutxi daudelako eta planteamendu ona duelako. MQan alkoholaren eraginak aztertzen dira.

alkohola.JPG

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!