Kasualitatez eta beste gauza bat bilatuz, beti bezala, halako batekin topatu dut, Nanoviajes, mundu mikroskopian zeharko bidaiak egiteko toki birtuala. Ikusteko eta ikasteko lekua, hiru "bidai" egin ditzakegu handitik txikira, beti metro neurria erreferentzia izanda: nire gorputzatik (giza-ibilbidea), ordenagailutik (ibilbide elektronikoa) eta kotxe baten argietako led dioadetatik (materialak).
Bidai bakoitzean, nanoteknologiaren ildo batzuk azaltzen dira eta neurrien konparazioa egiten da. Adibidez, gorputzan egiten den bidaia eltxo baten ziztadan hasten da (10 zentrimetroa) eta, apurka apurka sakontzen da gorputzaren azala , odola, bakteriak, globulo zuriak, zelula, mitokondrioa, kromosoma, ADN, karbono-atomoa, nukleo atomikoa... aztertzen eta quarketan bukatzen da (1 fentometroa). Zure ondoan beti bidai-gida baten bidez, nanomundua ezagutzen duzu. Harrigarria, buelta bat ematea merezi du.
Nanoreisen-ek Gold Award saria lortu du
Nanoreisen
Nanoreisen es una Web donde se pueden realizar tres viajes virtuales a mundos microscópicos, por nuestro cuerpo, por el ordenador y a través de los leds de un foco del automovil