Matematikako kongresua
Andaluziako Thales izeneko matematikako heziketarako elkarteak bere XII.kongresua antolatzen du Sevillan, irailaren 10tik -13ra. Oraingo honetan "matematika XXI.mendeko ikasgelan" izenpean, gai pottoloak aztertuko dira, teoria eta praktika nola konplementatu, matematikako curriculum berria, IKT eta komunikazioa, dibulgazio matematikakoa, ikasleen aniztasuna, irakasleen prestakuntza, jolasak matematiketan eta gizartearekiko loturak. Inskripzio-epea iraila arte irekita dago
XII Congreso sobre Aprendizaje y Enseñanza de Matemáticas
La sociedad andaluza de matemáticas Thales organiza su congreso número XII en Sevilla del 10 al 13 de octubre.


Zabaldu
del.icio.us
Garatu
Datorren ekainaren 30an egun osoan zehar ikas blogerook topagune izango dugu Galdakaon, han, 

Unibertsitatean jarraitzen dugu, oraingo honetan Geologiako talde baten sormenarekin. Geobizirik taldeak Geologiako jardueretan aritzea eta Lur Zientzietako hedapena egitea helburuak ditu, guzti hau Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eta Unibertsitateko harremanak gehiago sendotzeko. Ekintzen artean hurrengoak proposatzen dituzte: hitzaldiak, irteera geologikoak eta laborategiko praktikak. Bere txokoan orain arte egindako informazioa duzue. Adibidea gisa, eskuratu bi dokumentu hauek:
Honen izenburua jarri diogu nire kideak eta biok laster emango dugun ikastaro bati. Gaur bertan atera da deialdia zehaztasun gehiagorekin, baina, laburbilduz, honetan datza: ikasleek bere herri-hirien mapa desberdin bat egingo dute, non bere geologia, animaliak, landareria, paisaia eta matematikak aztertuko diren. Horretarako, elkarlanaren bitartez, planifikatu, irteera egin eta proiektu majua burutuko dute. Ikastaroan ikasleek irakasleak izango zarete, noski. Getxo eta Leioako Berritzeguneen arteko prestakuntza, gure eskualdeetako irakasleei zuzenduta. Apirilaren 21etik-24ra. 

