Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: PAPEREZ

26/03/2007 GMT 2

IRAKURTZEKO PLAZERRA

pilare @ 21:56

hik-hasi.jpgihitza.gif

Dena ez da informatika izango! , noizean behin, papera hartu eta irakurtzeko ariketa egin behar da. Bi gomendagarriak:

 HIK HASI aldizkaria, 116. alea, 21agendaren  egoeraz Europan aritzen da  

Bere partetik, IHITZA buletinak publizitatearen eraginari ematen dio. Sarean ere eskuragarria bere betiko tokian

 

27/02/2007 GMT 2

ALAMBIQUE ALDIZKARIA: 51.ALEA

pilare @ 17:52

alambique2.jpgMexiko, Brasil eta Espainaren arteko kolaborazioa isladatzen da Alambique aldizkariaren zenbaki honetan. Monografikoa izan bada ere, gai libreak aurkezten dira eta, beti bezala, esperientzia batzuk aurkezten dira. Gomendatzen dizkizuet:

· La historia geológica del paisaje como contenido esencial en la enseñanza obligatoria
Héctor Luis Lacreu
· La búsqueda de los elementos en secundaria
Antonio Joaquín Franco
· «Cuídalo y cuídate»: una propuesta para trabajar la educación vial
Ricardo Martín Velázquez, Pedro Manuel Velázquez
· Estudio de problemas alimentarios de origen social
Elsa Meinardi, Marcela Ramos, Laura Levin, Agustín Adúriz-Bravo

28/11/2006 GMT 2

MATEMATIKA DESBERDINAK

pilare @ 22:54

cuadernos.JPG

Izenburu honenpean azken “cuadernos de pedagogía” aldizkarian (azaroaren alea, 362 zb.) artikulua dugu. Urolako (Guipuzkoa) ikastolaren matematikako mintegiak bere esperientzia mostratzen du. Hiru aukerako ikasgaiak ditu DBHan: matematika tailerra, eguneroko matematika eta matematika laborategia. Hiruetan arloak eguneroko bizitzarekin konektatzen du, ez dira ebaluatzen azterketa batez bidez, baizik eta proiektuen bitartez eta elkarlana eginez. DBHko 1. zikloan, Ikasleek kontsumorako matematikak ikasten dituzte: supermerkatura joaten dira, publizitatearen analisia egiten dute, grafikak eraikitzen dituzte, kode-sistemak aztertzen dituzte (sakea, adibidez) kalkulua jolasen bidez garatzen da, estrategiak eta prozesu logikoak sudoku eta master mind erabiliz ikasten dira, geometria targramarekin, bideoak ikusten dituzte eta planteatzen dizkieten problemekin ausartzen dira.

Bigarren zikloan ingurugiro eta osasunerako matematikak lantzen dira: alkohola odolean neurtzen dute eta bere eraginak gidatzeko orduan, ondakin biodegradableen deusesteko denboraren analisiak egiten dira, ekosistemen dinamika aztertzen da... Estatistika lantzeko, D,Hontaren legea lantzen dute (hauteskundeko prozesuak neurtzen duena) eta inkestak burutzen dira. Excel programaren bidez informazio tratamendua egiten dute eta emaitzak eta ondorioak ateratzen dituzte. Inkestak egiteko gaiak ere motibagarriak dira, hala nola, etxetik joatea pentsatu duzu? edo bikotea aukeratzeko, zertan fijatzen duzu?, drogen kontsumoa, sexua, erligioa, ikasketak, autoestima...gazteei interesatzen zaiena. Saio batzuk emakume matematikoei ere ematen dizkiete. Matematikaren presentzia egunkarietan ere nabarmena da: lan kontratuen kalitatea, trafiko istripuen kopurua...Ikasleek bere lanak bidaltzen dizkiete irakasleei posta elektronikoz.

Batxilergoan, matematika IKTekin lotuta dago: kalkulagailua nolako den barruan aztertzen da, “derive”, “funciones” eta “ mathematika” programak erabiltzen dira, Internetan sartzen dira, eskolako aldizkarian kolaborazioak dituzte, matematika ingelesez ematen da...

Dibersifikazioan, ikasleek ikastolan ematen diren lanbide heziketarako zikloei zuzentzen dira eta matematika lotzen da zientzia eta teknologiarekin proiektu bereziak eginez: matematikak elektrizitaterako, egurrerako, arterako, administraziorako...

Hezkuntza indartzeak ez dira ahazten eta oso ondo zaintzen dira: desdobleak, klasetik kanpoko arreta astean behin, errepaso ordua, talde lana...Etorkinei arreta ematen zaie indibidualki, ikasle bakoitzak astero ordu bat jasotzen du matematikako programazioa bere mailara egokituta landuz, hasiera batean marrazki edo ikurren bitartez eta, ikasturtea aurrera joaten den ahala, jarduera aproposak bilatzen dira. Oso maila baxua duten ikasleek ere ez dute laguntza falta botatzen, oinarrizko operazioak eta geometria indartzen dituztelako.

Mintegiaren jarrera argi dute: “ hogei urte barru, gure ikasleek ez dituzte integralak gogoratuko, baina bai bere bizi-esperientziak institutoan”. “Matematikak atseginagoak egitea gure eskuetan dago”.

02/11/2006 GMT 2

ALAMBIQUE ALDIZKARIA

pilare @ 12:14

alambique.JPG

 

 

 

Didaktika aldizkari honek nire partetik beti arreta berezia merezi izango du, are gehiago, 50. aleak “Interneta zientzien irakaskuntzan” gaia duelako. Hona hemen, nire ustez, artikulurik interesgarrienak

 

 

Contenidos educativos digitales en línea del Centro Nacional de Información y Comunicación Educativa (CNICE)”. Proiektu ezagunak aztertzen dira (Ulloa, Biosfera, Newton) eta, bereziki, saridunak izan diren curriculum materialen txokoa.

“Integración de Internet en la enseñanza de las ciencias. Cómo aprovechar su caudal informativo". Ikakaskuntza autonomoa suspertzeko Internetea oso baliabide ezinbesteko bihurtzen ari da. Artikuluak ideiak ematen dizkigu, nola aprobetxatu gure ikasgaietan.

“Taller de ciencias. Una experiencia de aprendizaje con Internet”. Dibersifikazio kurrikularraren ikasleentzako aukerako ikasgaia deskribitzen da, non informazioa-tratamendua Interneteko proiektuen bitartez burutzen den. Beren emaitzak institutoko zientzia aldizkari birtualean daude

“El uso de simulaciones en la enseñanza de la física”. Fisikan erabilgarriak diren simulazioen bildumaren erreferentzai ematen da eta Leonardo europear programarako “supercomet” proiektuerena (elektrizitatea)

“Uso del ordenador en la enseñanza de la física y química”. Egileek eraikitzen ari den proiektu Medusa aurkezten dute.

“Synergeia, un entorno telemático cooperativo en el área de ciencias”. Elkarguneak ugari agentzen dira Sarean eta hemen hauteriko bat aprobetxatzen du, Synergeia, Batxilergo eta Lanbide Heziketan proiektu kolaboratiboak garatzeko. Emaitzak bistan daude.

26/09/2006 GMT 2

ALAMBIQUE ALDIZKARIA, 49.ALEA

pilare @ 21:10

 

Oraingo honetan, Alambique monografiak , LOE legearen arabera,  Batxilergoko ikasgai berri zientzietan ekartzen digu: “gauregungo mundurako zientzia”.

 

Zientzia-ezagutzan kontraesana dago gure gizartean, alde batetik, eta Herri baten garapenarako etorkizunean,  ezagupen zientifikoari oso garrantzi handia ematen zaio eta, beste aldetik, zientziaren presentzia DBH eta Batxilergoan pobrea da. Era honetan,  LOE Ikasgai honen sarrerarekin,  curriculuma konpensatzen saiatzen da. 

Artikulu batzuen zehar ikasgai berri honek izan behar dituen edukin aproposei buruz eztabaidatzen da, beste Herri batzuen esperientziaz hitz egiten da: Britaina Handia edo Frantzia eta gai batzuen tratamenduaren proposamenak aztertzen dira: klonazioa, klima aldaketa, energia berriztatzaileak...zientzia, teknologia eta gizarteko ikuspuntutik. 

 

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!