Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: PAPEREZ

10/12/2007 GMT 2

Konpetentziak: liburu bilduma

pilare @ 11:17

Alvaro Marchesik, Madrilgo Complutense Unibertsitatearen irakasle eta hezitzaile famatuak, konpetentziei buruzko liburu bilduma berria koordinatu du: "conpetencias básicas en educación". Jadanik beharbada zopan ere ditugu gaitasun- diskurtsoa, eargitalpenek dituen egileak ikusirik, nire aburuz, oso interesgarria eta gomendagarria izango da. Bildumak 11 ale ditu, oraindik bakarrik 5 lehenak eskuragarri:

  1. Sobre el bienestar de los docentes: competencias, emociones y valores. Alvaro Marchesi
  2. Competencias profesionales en la FP. Francisco de Asis Blas.
  3. Competencia social y ciudadana. Jose A. Marina y Rafael Bernabeu.competencias.JPG
  4. Competencia científica. Ana Cañas, Mª Jesús martín y Juana Nieda
  5. Competencia cultural y artística. Andrea Giráldez
  6. Competencias básicas en educación. César Coll
  7. Tratamiento de la Información y competencia digital.
  8. Competencias matemáticas desde una perspectiva curricular. Luis Rico
  9. Competencia de aprender a aprender. Elena Martín y Amparo Moreno
  10. Competencia en autonomía e iniciativa personal. Josep Mª Puig y Xus Martin

02/12/2007 GMT 2

Fisika jostagarria

pilare @ 20:20

fisika-jostagarria.jpgPasa den azaroaren 19an, iaz egin zen bezala, Eduardo de Campo Valadaresen liburua "fisika jostagarri" berriro aurkeztu da Elhuyar Fundazioari esker. Aurtengo sorpresa egilearen presentzia bera izan da eta gainera liburuan dauden esperimentu batzuen tailerra moduan garatu da aurkerpena.

Egileak, unibertsitateko irakaslea da eta Brasilgo gazteen zientzia fundazioko lehendakaria ere bai. Fisika dibulgatzeko liburu batzuen idazlea, arrakasta gehien lortu duena hau da hain zuzen ere. Berak oso ondo egiten dio sarrera materialaren hitzaurrean adierazgarria den esaldi honekin: "gero eta gehiago fisikaren barruko mugak, eta zientzia barrukoak, oro har, urruntzen edo desagertzen ari dira. XXI. mendean, agian, gai izango gara zientzia mugarik gabe ulertzeko".

100 esperimentu baino gehiagoz betetako liburuak bost atal ditu, mekanika, optika, hotza eta beroa, soinua eta elektrizitatea.  10-14 urteko gazteei zuzenduta, proposatzen diren proiektu batzuk 14-17 urtekoentzat egokiak dira ere bai. Esperimentu bakoitzean zehaztatzen da behar izango den materiala, prozedura pausoz pausoz, praktikaren oinarrizko kontzeptuak eta, garrantzitsuena, proiektuak gauzatzeko aholkuak..eta guzti hau formula bat agertu gabe!. Fisika eguneroko mundura hurbiltzea lortu du. Gabonetan egidazu oparia, nik jada egin dut eta!

01/11/2007 GMT 2

Matematikak eta kulturartekotasuna

pilare @ 11:59

Oraingo honetan, oso liburu interesgarria gomendatzen dizuet: “matemáticas e interculturalidad”. Gairi buruzko artikuluen bilduma, berehala irakurtzen da. Planteatzen diren gaiak honako hauek dira:

  • Matematikaren historia birpasatzen badugu, munduko kulturetan matematikak ulertzeko modua desberdina dela egiaztatzen da. Matematikak ez dira unibertsalak, baizik eta kultur ekoizpenak eta hau isladatzen da zenbaki sistema eta algoritmo desberdinetan, neurriak hartzean edo operazioak garatzeko orduan. Harrigarria da ikustea nola egiten den zatiketa Hegoamerikako herri batzuek.
  • Egindako ikasketek ere eragin handia dute. Hezkuntza sistemak ere malgutasuna gehiago edo gutxiagoarekin jokatzen dute, batzuetan (gurean barne) batzuetan matematikak ez dira konektatzen eguneroko bizitzarekin eta beti oso urrunak eta sistematikoak ikusten dira.
  • Emakumeen egoera kultur batzuetan. Matematikak ikasi ez duten neskak badaude.
  • Irakasle batzuen ezintasuna guzti hau onartzeko, aurreiritziez josita

 

Ikasgelarako ondorioak argi daude:

mate-inter.jpg

  • Kultur distantzia onartu behar da eta egokitzapen denbora eman behar zaie. Liburuaren mezua argi dago: gizartekoak matematikakoak baino garrantzi gehiago du
  • Matematikako klaseetan ikasleen arteko elkarreragin positiboak ezinbestekoak dira, elkarlana, problemak guztion artean eztabaidatzea eta irtenbideratzea, iritzi desberdinak kontutan hartzea...
  • Matematikak ulertzeko modua kultur desberdinetan ikasteko aukera bikainak izan daitezke, baita matematikaren historia ere
  • Normalean zigortzen den akatsa ikasteko aukera berri bihurtu behar da

“matematika”, hitz bakar batean ulertuta, hil da, gora matematikak, pluralean!

 

31/10/2007 GMT 2

Adimen Anitzak

pilare @ 23:00

inteligencias.jpgKonpetentzien diskurtsoa ez da batere berria. Hezkuntza aldaketak, pertsona batzuek pentsatzen dutenaren kontra, ez dira gertatzen egun batetik bestera, ez dira azken orduko asmakizunaren emaitza, ez dira momentu honetan “modan” dagoen pedagogia. 70 eta 80 hamarkadetatik gora, teknologiaren aurrerapenak bezala, psikologiak eta pedagogiak ere bultzakada nabarmena izan dute eta, apurka apurka, beren emaitzek gizartean eragin handia izan dute ere bai. Orain dela 10 urte egindako Delors txostena aurrerapen hauek kontutan hartu zituen lehenengo oinarria izan zen eta, gutxi gora behera garai hartan ere, konpetentziak ulertzeko eta garatzeko ezinbestekoa den adimen emozionala eta adimen anitzen teoria zabaldu zen guztiz.

Entrepresa munduak oso ondo daki lantegiak eta bulegoak etengabeko ikas tokiak direla. Gaur egun adimen anitzen prestakuntza oso zabala dago eta kontutan hartzen da lana topatzeko orduan. Eskola munduan, oraindik logiko-matematikoa gogor garatzen dugu, baina ez dugu ea beste adimenik kontutan hartzen, pedagogia modernoa erabiltzen da gehiago eskolaz kanpo ikastetxeetan baino, hau paradoxa!. Leioako Berritzegunean laster honi buruzko prestakuntza antolatuko dugu, baina bitartean hurrengo liburuaren irakurmena gomendatzen dizuet.

“inteligencias múltiples en el aula”. Egilea: Thomas Armstrong

Aplikazio liburua, estrategia pilo eta erabilpena ikasgelan eta curriculumean

15/10/2007 GMT 2

Matematikak zineman

pilare @ 21:55

matematicasencine.jpg2000 urtean matematikaren nazioarteko urtea izendatu zen eta, hainbat ekitaldi eta ekintzen artean, egile batzuk ere aprobetxatu ziren matematikako gai bitxiak bildu eta argitaratzeko. Hauetariko bat Las matemáticas en el cine izan zen, Alfonso Jesús Población-en eskutik. Zinemaldi batean oinarrituta, liburuak matematikak era batean edo bestean tratatzen dituzten pelikulak zerrendatu eta komentatzen ditu.

elfloridopensil.jpg

Fitxa teknikoa eta laburpena egiteaz gain, egileak erreferentzia eta kritika matematikoak gaineratzen ditu: ea historikoa den ala ez, zein den planteatzen duen problema edo teoria matematikoa, berezitasunak...”El florido pensil”-tik “rain man”-era, filmen antologia polita, ikuspuntu desberdina ikasgelan lantzeko.

Matematika eta zinemarekiko lotura gehiago:Divulgamat

 

07/10/2007 GMT 2

FISIKA KOMIKIETAN

pilare @ 20:07

fisca-superheroes.JPGJames Kakalios,  Minnesottako Unibertsitateko irakaslea,  Fisikako prozesuak komikietan agertzen diren pertsonai famatuen bidez  azaltzen dizkigu bere liburuan zehar: “la física de los superhéroes”  . Irakaslearen ustez, Komikiek ere erabilera pedagogikoa dute eta bere ikasgelako esperientzia liburu honetan isladatu du. Newtonen legeak, mugimenduak, indarrak, marruskadura, energia, soinua, termodinamika, elektrizitatea...azaltzen ditu Supermanen, Spidermanen, Flash Gordonen eta abarren abenturak kontatuz. Badakizu nor den azkarragoa?, Superman edo Flash?. Zergatik ez dira apurtzen Hulken prakak?...galdera interesgarriak Fisika eta superheroiak nahasten direnean.

16/09/2007 GMT 2

TEATROMATIKOA

pilare @ 11:32

teatromaticas.JPGIsmael Roldán matematikak eta komunikazio-teoriako irakaslea da. Esperientzia askotako maisua eta irakasteko metodologia ugari erabiltzailea, orain dela 15 urte sartu zuen dramatizazioa ikasgelan beste teknika ludikoa bilatuz eta liburu bat argitaratuta dauka: “teatromático”, matematikak eta antzerkia besarkatzen direnean. Ismaelek berak fisika eta arte dramatikoa aldi berean ikasi zituen bere unibertsitatearen garaian. Geroago, antzerkigintzan egon zen sartuta denboraldi batean, baina...oso antzekoa den lanbide batean bukatu zen: irakaskuntza. Liburuan zehar, potentziak edo inkognitak elkarrizketa edo monologoen protagonistak dira, dena humorez beteta, antzerkilanen izenburuek adierazten duten bezala:”Diálogos entre primos”, “Junta ordinaria de quebrados”, “Doña primitiva y su integranda”...liburu bitxia eta desberdina Nivola argitaletxean, 2002.

Matematika eta antzerkiari buruz gehiago jakiteko: Dibulgamat

11/07/2007 GMT 2

KONPETENTZIAK: LEHENENGO EPISODIOA

pilare @ 14:29

r2d2.JPGLOE datorrela!. Eta berarekin batera konpetentziei buruzko diskurtsoa. Konpetentziak izango ditugu handik eta hemendik. Lehenengo eta behin, lasaitasunez hartzeko, hau da nire aholkua. Joango gara guztiok batera, aholkulariak eta irakasleak, burua janzten apurka apurka, informazioa ez zaigu faltako, edo bestela, ikusi aperitibo moduan, hainbat argitalpen monografikoak atera dituztela, hurrengoak hala nola:

UNO aldizkaria (matematikak): competencias y uso social de las matemáticas

 

Eta jarraituko dugu... Horregatik, sarrera honen izenburuak Galaxien guda pelikularen antza du, 1. episodioa. Indarrak lagun biezagu!

25/06/2007 GMT 2

SIGMA ALDIZKARIA

pilare @ 12:01

sigma1.JPGNik uste dut SIGMA aldizkaria sarreratxo bat baino gehiago merezi duela, baina , enfin, blogetan ezin da errolloa sartu eta nire eskuetan maiatzako zenbakia dudanez, komentatzeko aukera aprobetxatu nahi dut. Lehen eta Bigarren Hezkuntzari zuzenduta, urtean bi aldiz ikastetxeetan zehar banatzen da dohainik gelarako proposamenak, esperientziak, artikuluak...hitz batean esanda, matematikaz gozatzeko. Matematikak gustatzen bazaizkizue, mesedez ez utzi apalategian, nahiz eta denbora gutxi izan, emaiozu pixka bat aldizkari honi, ez zarete damutuko. 1989tik lehenengo zenbakia atera zuen eta bere zuzendaria Santiago Fernández da. 19. aletik 30.arenera Sarean jada pdf formatoan ditugu.

Bereziak dira ere, Carmen Cobok egindako aldizkarien portada artistikoak.

Ale honetako nire guttunak :

tobia-rava.JPGeuler.JPG

22/06/2007 GMT 2

IKERKETAK ZIENTZIETAN

pilare @ 09:42

alambique.JPGOrain, LOEk dakartzagun konpetentziak kontutan harturik, zientzietan beharrezkoak direnak garatzeko metodologien artean ikerketak aipatzea merezi du.  Ikerketak lan proiektuak dira bereziki heziketa zientifikora egokituta. Honi buruz azken Alambique aldizkariak monografikoa du , argitaratutako artikuluen zerrendarekin lagunduta.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!