Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: PAPEREZ

09/04/2008 GMT 2

Loroaren teorema

pilare @ 10:28

Matematikan hizkutz gaitasuna lan ote daiteke?, noski baietz!, ez bakarrik gure klaseko dinamikan, baizik eta normalean erabiltzen ez ditugun praktiketan. Hauetariko bat nobelak irakurtzea da, badirudi hau hizkutz arloeetan besterik ez dela egiten, ez da?, baina ez, matematikarekin zerikusirik duen liburuak ere badaude. Adibide ona "El teorema del loro" izenburua duena da. Denis Guedj matematekari eta idazleak abenturako eleberri polita burutu du, non enigma baten irtenbidea bilatzeko matematika behar beharrezko tresna bihurtzen den.

"El teorema del loro", una novela para aprender matemáticas

27/03/2008 GMT 2

Etiketen sekretuak

pilare @ 17:16

Los secretos de las etiquetas Claudi Mansen liburu berria da. Nahiz eta sukaldaritzako testua dirudien, liburu honetan, etiketen analisia egiten, gai askori buruzko hausnarketa ugari garatzen dira: kontsumoa, kulturak, matematikak, elikadura...etiketaren sinpletasuna informazioa eta prestakuntzaren tresna bihurtzen da. Beren orrien zehar proiektuak sortzeko ideiak planteatzen dira: barra- kodeak, sukaldeko errezetak, marken matematika, gehigarriak, neurriak, elikagaiak, publizitatea, kimika, kutsadura, birziklatzea...Lau kapitulu ditu:

  • Elikadura
  • Higiene pertsonala
  • Garbiketa produktuak
  • Jantzi eta zapatak

Un libro donde, a partir del análisis de etiquetas, se pueden desarrollar proyectos de ciencias y matemáticas.

26/03/2008 GMT 2

Sigma 31

pilare @ 18:10

Aldizkari honetako azken alea jaso dut eta nire arreta hartu duten bi artilkulu komentatu nahi ditut hemen.

Lehendabizi, aurreko zenbakiaren jarraipena ematen dion matematikako laborategia. Mayrit taldearen ekoizpena, bigarren zatia, jarduera zehatzak matematika modu praktikoan ikusteko edo jolasteko.

Bigarrenean, Txurdinaga-Artabeko BHInstitutoko berriztapen proiektua "Uso de las TIC en el aula". Proiektuaren barruan Pilar Barriusoren Webgunea dugu, Pilar-Leku@.  Matematikako baliabideak kurtsoka sailkatuta, agenda, loturak...matematikak modu interaktiboan. Egileak berak Moodle plataforman ikastaro batzuk ematen ditu: aula virtual de matemáticas.

Eta beti bezala, Internetean dugula gogoratu nahi dut: Sigma

Dos artículos destacables del último número de la revista SIGMA

13/03/2008 GMT 2

Entusiasmat

pilare @ 13:24

Aste honetan Berritzegunean adimen anitzei buruzko ikastaroa izan dugunez, azken Cuadernos de Pedagogía aldizkarian irakurri dudan artikuloa burura etorri zait. Artikuloa Monserrat ikastetxeko esperientziari zegokio, beste batzuen artean, eta berezitasuna matematikako esperientzia izatean dago. Proiektua "entusiasmat" deitzen da eta 3-12 urteetan aplikatzen da. Proposamenaren abiapuntua matematika errealitatetik ikasi behar dela adierazten dute irakasleek eta hau burutzeko adimen anitzen teoria aproposa ikusi dute. Honela izanda, matematikako gai bakoitza programatzen da 7 ikuspuntu kontutan hartuz:

  • Ikus-adimena lantzeko esku-materiala matematikoak
  • Adimen zinetikoa: jolas eta jarduera manipulatiboak, esperimentoak, demostrazioak, dramatizazioak...
  • Hizkuntz adimena: pentsatzeko historio matematikoak, eguneko problema, kalkulo mentala...
  • Musika-adimena:abesti matematikoak, dantzak...
  • Norberako adimena: Matematikako diarioa, autoebaluazioak...
  • Harremanetarako adimena: matijolasak, elkarlana, matematika kulturala...

Matematika "desberdinak" kalitatearekin egitea posiblea da.

Proyecto 3-12 de matemáticas desde la perpectiva de las inteligencias múltiples 

01/03/2008 GMT 2

Matematikak eguneroko bizitzan

pilare @ 16:57

Eguneroko matematika tratatzen dituen bi libururen erreferentzia eman nahi dizuet. Bata zaharra (1995ean argitaratu zen) eta bestea berria, baina biak egile berak sinatuta: Fernando Corbalán, matematikak etxera hurbiltzean maisua. Ezinbestekoak curriculum berria eraikitzeko orduan.

la matemática aplicada a la vida cotidiana, gaiak:

Zenbaki sistemak historian
Portzentaiak egunerokoan
Kantitateak: handienak eta txikienak
Kapikuak eta beste zenbaki bereziak: kode sekretuak
Lurraren geometria
Garraioen matematika
Natur arriskuak eta matematika

Matemáticas de la vida misma:

Gure bizitzarako zenbakiak eta beren funtzioak. Jolasak, magia, abestiak...

Kalkuloa, algoritmoak, kriptografia, eredu matematikoak

Eguneroko geometria. Formak, mosaikoak, kurbak, ontziak...
Giza antolakuntza eta komunikaziorako matematikak. Hitzak, sinboloak
Arte eta matematikak
Ibilbide matematikoak
Probabilitatea, loteria, sondeoak..

22/02/2008 GMT 2

Zergatik ikasleei ez zaizkie matematikak gustatzen?

pilare @ 18:10

Galdera honekin hasten da Jesús Mª Goñiren elkarrizketa azken Cuadernos de Pedagogiako aldizkarian- otsaila, 376.alea-

Matematikak bizitzarako beharrezkoak dira , baina gaur egungo curriculumak beharra honi ez dio erantzuten. Ematen dugunak abstrakzio maila handia eskatzen du eta ikasleei zaila egiten zaie praktikotasuna ulertzea , batez ere derrigorrezko etapetan. Gure curriculumak akademizistak dira eta aldaketa nabarmenak eskatzen dute, Unibertsitatetik hasita.

Oraingo hezkuntz ereduak selektiboa izaten jarraitzen du funtzean, guztiontzako hezkuntzaz berba egiten dugun bitartean, esklusioa sortzen dugu curriculumaren bidez. Ezaguera oztopo bezala erabiltzen dugu eta ez norbanako garapen pertsonalerako.

Ezaguera matematikoari dagokionez, giza beharretara aplikagarri bihurtuko balira, curriculumaren % 50 baino gehiago soberan egongo lirateke.

Cuuriculum egokiago egiteko saiakerak ito egiten dira Bigarren hezkuntzarekin topo egiten direnean eta, hau gertatzen da gehien bat, Unibertsitatearen presioagatik. Ikasleek algebra edo polinomiok ikasten dituzte DBHan (Ingenieritzan erabiltzen dira) eta ez dituzte sakontzen oinarrizko kontzeptuak, beraz askok porrot egiten dute.

Unibertsitateak eredu sortzen duenez, berari dagokio aldaketarik nabarmena egitea, Goñiren ustez. Sistemaren pieza hau ez bada mugitzen, oso zaila da beheran daudenei mugimendua ematea.

Hauek eta beste iritzi interesgarriak botatzen ditu gure gizonak: konpetentziak, IKT-ren erabilpena, emozioen garrantzia matematikan, irakasleen prestakuntza...Emaiozue minutu batzuk irakurtzeko, merezi du eta.

Interesante entrevista al profesor Jesus Mª Goñi en la revista Cuadernos de Pedagogía  

07/02/2008 GMT 2

Matematikak konektatzen

pilare @ 17:24

Motibazioa sor daiteke modu desberdinetan, baina, irakasleok dugun metodorik onena arloa errealitatera hurbiltzea da. Batzuetan, teoria erraz aplikatzen da ikasleen testuinguruan adibideak daudelako. Bestetan, aktualitate-gai interesgarriekiko lotura bilatu behar da. Hau da, hain zuzen ere, Tomás Ortegaren helburua bere liburuan “conexiones matemáticas” . Aurkezten dituen 16 proiektutan konpetentzia matematikoaren bila joan da egilea, elkarlana, matematika-hizkuntza, argudiatzea, problemen ebazpena eta ataza esanguratsuak, IKTren erabilpena...Gai batzuk:

  • Zarata hirietan
  • Zenbaki-Taulen interpretazioa
  • Geometria- hizkuntza eguneroko objetuekin
  • Jarduera matematikoak parkean
  • Lurrikaden ikerketa
  • Txirrindularitza
  • Eguneroko grafiken azterketa
  • Matematika zubietan
  • Errepideen trazadura
  • Loteria eta apostuak
  • Kiroletarako matematika
  • Logika-hizkuntza eta konputadorak

Conexiones matemáticas , un libro con propuestas motivadoras

17/01/2008 GMT 2

Alambique 54: esperientzien elkartrukea

pilare @ 22:57

 

Alambique zientzien didaktikari buruzko aldizkari guttuna izan dut betidanik, baina, zalantzarik gabe, gehien gustatzen zaidan atal esperientziarena izan da eta...hara non hiruhila honetako alea honi zuzenduta dagoen: esperientzien monografikoa da.

Begira zelako lanak!:

  • El desarrollo de competencias para la educación ciudadana mediante el tema deal054f.jpg la contaminación: Etxebizitzan sortzen dugun kutsadura aztertzen da.
  • Variaciones cromáticas del procedimiento del «huevo osmótico»: el «huevo de Pascua», el «huevo indicador» y el «huevo biuret»: arraultzaren kimika. Primeran datorkit.
  • Lienzos moleculares: erreakzio kimikoak aprobetxatzen dira artea egiteko
  • CSI Colmenar: giza- izterhezurratik ikasleek ikertzen dituzte pertsona honen adina, arraza, altuera, ADN..
  • El rincón de la sexualidad: gazteek sexualitateko txokoa sorteen dute beren zalantzak eta emozioank adierazteko
  • Química en la oficina: bulegoetako objetuak kimika garatzeko oinarri bihurtzen dira
  • Cuatro juegos que ilustran la conservación de la energía: penduloa, saltona egiten duen esfera eta beste tramankuloen bidez energiaren legeak garatzen dira.
  • ...................

Nº 54 de la revista Alambique, dedicado al intercambio de experiencias


06/01/2008 GMT 2

Bizitza zoragarria da

pilare @ 16:24

stephen.JPG“Naturaren edertasuna xeheztasunean dago, mezua, ordez, orokortasunean”. Esaldi adierasgarria, ez da?. Aztarnategi arkeologiko baten historia egiten duen bitartean, Stephen Jay Gouldek bizitzaren historia ere kontatzen digu eta, bere ohitura den bezala, gizakien eskuhartzeen ondorio nabarmenekin ere entretenitzen gaitu. Zientzia ere “deserosoa” izan daiteke. Zoologiari atxikia baldin bazara,erosi behar.

La vida maravillosa

30/12/2007 GMT 2

Kimika magikoa izan ahal da?

pilare @ 16:33

Baietz erantzun behar dugu hurrengo liburua irakurri eta gero: “química mágica”.  Argitalpenean agertzen diren esperientziak eta esperimentuak ez dira batere berriak, baina poltsikoko liburuxka izanda, oso erabilgarria da eskura izateko eta ez da batere kostatzen  irakurtzea. Hasten da galdesorta batekin- kimikaz zer dakizu?- eta jarraitzen du hau bezalako gaiekin:quimica-magica.JPG

  • Teoria: azidoen ezaugarriak
  • Prozedurak: laborategiko materiala eta arriskuak, nola moztu beira, produktu kimiko batzuen azalpena...
  • Esperimentu magikoak: nahasketa flumigerak, aluminotermikoak, txistu egiten duenak, kristalak eta koloreen aldaketak,  ostadar kimikoak...
  • Proiektu batzuk: paperaren ekoizpena, orbanak kentzekoarena...

Egilea, Julián Cruz Moreno Lanáu, zientzia dibulgatzailea izateaz aparte, ipuinak ere egiten ditu.

 

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!