Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: PAPEREZ

18/01/2009 GMT 2

Bizitzako matematikak

pilare @ 17:58

Fernando Corbalanen azken liburua irakurri dut eta zuekin konpartitu nahi dut. "Matemáticas de la vida misma" izenburua du eta bere ekoizpenaren ibilbidea jarriatzen dut, matematikaren aplikazioak gure eguneroko testuinguruan adieraziz. Oraingo honetan hurrengo gaiak aurkituko ditugu:

  • Zenbakiak eta beren funtzioak gure bizitzan: eboluzioa, goputz neurriak, IMC, NIF, magia zenbakiekin, jolasak, kapikuak, kriptogramak...
  • Kalkuloa:  algoritmoak, kalkuloaren historia, kalkulagailuak eta ordenagailuak, kalkulo handiak, eredu matematikoak...
  • Geometria gure biziztako formak: azalerak, mosaikoak, kurbak, Moebius, tetrabrikak, dimentsioak...
  • Komunikazioarako matematikak:parabolikak, Königsbergen zubia eta distantziak, arte eta matematikak, literatura matematikoa...
  • Ibilbide matematikoak:  gure etxea eta ikastetxea, kontsumorako matematikak, hirigintza, hiri-tresneria, publizitatea...
  • Ziurgabetasuna eta arazo konplexuak: loteriak, , estatistikak, hauteskunde-prozesuak...

Gustora irakurtzen da, oso entretenigarria.

Libro de F. Corbalán , en la línea de su trabajo, sobre las matemáticas en nuestra vida cotidiana.

05/01/2009 GMT 2

Zientziaren tenplua

pilare @ 20:12
Gabonak aprobetxatu ditut atzeratuta neuzkan liburu batzuk irakurtzeko, haien artean iaz erositako bat eta ganbaran aspalditik esperuan. "El templo de la ciencia" du izenburua eta modu berezi batean, zientzialariek laberinto baten geletan kokatuta izango balira, zientziaren historia eta bere etorkizuna kontatzen ditu.  Bere egileak Eugene Chudnovsky, Javier Tejada eta Eduardo Punset dira. Liburuarekin  CD bat doa elkarrizketarekin. Eduard Punsetek berak bere komentarioa egiten digu.
Un libro diferente sobre la historia y evolución de la ciencia

2009, Darwinen urtea

pilare @ 19:55
Hurrengo otsailaren 12an Darwinek 200 urte "beteko" dituela ospatzen da eta urte honetan ere  bere argitalpen ezagunenaren 150 urteaurrena - "the origin of the species". Horregatik 2009 Darwinen urtea jezarri da eta, zilegizkoa denez, ekitaldi batzuk garatuko dira urtean zehar. Ez legoke gaizki pentsatuta guk ere, irakasleok, ekimena aprobetxatzea hezkuntzan zientzia eta gizartea hurbiltzeko. Hainbat jarduera egin daiteke: klaseko ikerketak, hitzaldien zikloak, erakusketak ikastetxeetan,  eztabaidak suspertzea (presentzialak edo birtualak) , blogak edo wikiak irekitzea, lehiketa bat antolatzea, "Darwinen eguna edo astea" ospatzea...Gure lana erraztatzeko hona hemen Zibereskolan bildu ditudan eboluzioari buruzko web interesgarri batzuk:
2009, año de Darwin

Colección de recursos Web para trabajar el recién estrenado año de Darwin

19/12/2008 GMT 2

Kimika sukaldean

pilare @ 12:26

Sukaldaritza gustatzen bazaizu, plater bereziak progatzeko garai aproposak dira hauek, baina, kimika ere zure gustokoa bada, nahasketa bikaina aurkitu duzu. Aspalditik oso gai ezaguna da irakasleen artean kimika eta sukaldaritzaren arteko harremanak, baina, azken bolada honetan ospatzen diren zientzia-azokak direla eta, protagonismo handia hartu du. Gainera, eguneroko bizitzan ezaguna den gaia eskolako edukinekin konektatzen da oso erraz moduan. Oporrak laster ditugu eta, beharbada, irakurtzeko denbora gehiago, hona hemen nire gomendio batzuk:

  • El saber científico de las mujeres. Nuria Solsona. 2003. Nuria aintzindaria izan da, gaia ikutu zuen lehengo irakaslea. Hasi zen hezkidetza ikupuntuan zientzia tratatzen eta liburu honetan isladatzen da. Orain DBHko 4. mailako kimikan lantzen duena kontatzen digu, bere laborategia sukalde bihurtutik. Metodologiako zutabeak elkarlana eta ikasketaren autorregulazioa dira.
  • Los secretos de los pucheros. Hervé This. 1993. Egilea zientifikoa eta gourmet aldi berean izanda, beren tesi doktorala gastronomia fisika eta molekularrari buruz garatu zuen. Liburuaren zehar sukaldaritzako bitxikeriez idazten du, galderak modukoak planteatzen.
  • Ciencia a la cazuela. Carmen Cambón, Soledad Martín eta Eduardo Rodríguez. 2007. SEK-Ciudad del Campo nazioarteko ikastetxeko irakasle hauek 4 urte baino gehiago Bigarren hezkuntzako ikasleen artean sukaldaritza zientifikoan lan egiten dabiltzate eta beren emaitzak liburu honetan ditugu. Bere mintegiaren webgunean informazio ugari dago.
  • Tortilla quemada. Claudi Mans. 2005. Dibulgazio-liburua dugu, eguneroko zientziaren ikuspuntutik hartutako estrategia didaktika erabiliz. Artikulen bilduma gehien bat.
  • Los secretos de las etiquetas. Claudi Mans. 2006. Egile beraren argitalpena, orain etiketen munduan murgiltzen gaitu elikagaiak eta garbiketa produktoak hobeto ezagutzeko.
  • La química y la cocina. José Luis Córdoba. 1990. Oinarrizko prosezu fisiko kimiko guztiak aipatzen ditu eta, gainera, Sarean deskargatzeko prest.
  • Experimentos Sencillos de Quimica En La Cocina. Glen Vecchione. Poltsikoko liburuzka, gure ume eta gazteei oparitzeko. Erakargarria eta erraza.

7 libros de todos los niveles para aprender y disfrutar con la química culinaria.

 

 

 

03/11/2008 GMT 2

Sigma aldizkaria

pilare @ 13:54

Urrian Sigma aldizkariaren azken alea- 32garrena- etorri zaigu, ohituratzen gaituzte artikulo interesgarriekin, beti bezala. Adibide moduan:

  • Problemak ebazten: jada komentatuta blog honetan, Eibarreko berritzeguneako mintegi baten ekoizpena.
  • CDQ, como quisiéramos demostrar: Claudi Alsinak demostrazioetatik ibilbidea egiten du eta ikasgelan ondo egiteko zazpi aholkuak ematen dizkigu. Laster Sestaoko berritzeguneko matematika-jardunaldietan egon go da gurekin, adi egon!.
  • Eiffel icosa:Algebra, geometria, trigonometria..."ikusteko" Zone eraikitzeko sistema berria. Javier Barrallo.

...eta matematikak zinean, literaturan, ikusentzunezkobideetan...

Sigma 32

Número 32 de la revista Sigma

09/10/2008 GMT 2

Idaztea zientziak ikasteko

pilare @ 12:49

Aurreko sarreran, gure ikasleek argudiozko testu zientifikoak idazteko garrantsiari buruzko erreferentzia egi dut. Oraingo honetan beste artukilu osagai baten aipamena egin nahi dut, azken "Aula" aldizkarian atera  duen Neusena: "escribir para aprender ciencias".

Betiko paradojaz eztabaidatzen da:  hezkuntza ez da bakarrik ikasten hezkuntz arloetan, zientzietan ere landu behar dugu. Zientzia egiteak supozatzen ditu ere hizkuntz gaitasunen garapena,  ezauguera zientifikoa hitz eginez, irakurriz, idatziz eta elkarrizketatuz  sortzen da. Zientziak berak ere, bere hizkera propioa du, testu deskriptiboak eta argudiozkoak ezinbestekoak dira zientzia ondo ulertzeko eta komunikatzeko. Ikasgelan nola egiteko pistak artikuloan aurki ditzakegu.

En el último número de la revista Aula encontramos un buen artículo de Neus sobre la importancia de trabajar la competencia lingüística en ciancias y como hacerlo en el aula. 

Alambique 57: PISA ebaluazioa zientzietan

pilare @ 12:30
Ale interesgarria azken 57. alambique aldizkariena, PISA ebaluazio gaia jotzen duelako. Gure heziketa sistemaren emaitza txarrak justifikatzeko gora beherei buruz hainbeste literatura idatzi denez, zientziaren didaktiken adituen iritziak irakurtzeko eskergarria da .
Bereziki gomendatzen dizuet gure IVEIko Raimundo Rubioren artikuloa: "propuestas para mejorar la evaluación de las competencias científicas al finalizar la ESO a partir de la evaluación PISA 2006". Zer egin dezakegu irakasleek gure ikasleen gaitasun zientifikoak hobetzeko?. Besteak beste, hurrengoetan gakoak ditugu:
  • Ebaluazioa berikustea, ebaluazio progak orekatuagoen bila
  • Textu zientifikoak lantzea, argudiozkoetan sakontzen
  • Zientzia bera zer den eta zientziaren metodoetan gehiago sakontzea
  • Zientzia kualitatiboaren pisua igotzea
  • Zientzia giza-testuinguruan kokatzea: osasuna, ingurugiroa, energia...
Zentzu honetan, azken Bilboko prestakuntzan, Neus Sanmartík ere ebaluazioa eta irakaskuntzaren inguruko gaiei ekin zion aholku onak ondo gogoratu. Bere materiala hurrengo helbideetan dago:

El último número de la revista Alambique esta dedicado a la evalaución PISA y su influencia de cara a la evaluación diagnóstica. También se remite la dirección para bajarse el material de la charla de Neus Sanmarti.

02/10/2008 GMT 2

Irrika aldizkariaren 2. alea

pilare @ 21:49

Gazteei zuzendutako Irrika aldizkariak bere bigarren alea kaleratu du eta bere txokoan eskuragarria dugu. Aldizkariaz gain, Webgunea bloga denez gero, komentarioak egiteko eta ikusteko aukera daukagu Zenbaki honetan erreportaje onak daude (Klimatikeroak, sinestesia, ...), elkarrizketak (Edurne Pasabaren txanda)  , "eskutuko zientzia"  (nanoteknologia arropan, mp3...) eta eguneroko bizitzarekin bat dauden "pilula" zientifiko asko (Piltdownen gizakiarena, SMS-en laburdurak...), jolasak, esperimentoak... Baina onena Arkaitz Gaztañaga informatika ingeniariarena da, batez ere, mutil ezaguna delako -bere gurasoak auzokideak izan dira - eta gustoan ikusi dut bere lana Sarean: "aurrezku" dantzatzen den robota, bere karrerako proiektua.

Eta, nahi baduzue, irakasleok gonbidatuta gauden aldizkariaren aurkezpenera joan zaitezkete datorren urriaren 7an, 16:30etan Donostiko Joxe Mari Korta zentruaren auditorioan.

2º número de la revista científica para jóvenes irrika

18/05/2008 GMT 2

Alambique 56

pilare @ 16:41
Noizean behin Alambique aldizkariaren ale bat komentatzea guztatzen zait, batez ere gai interesgarriak dituenean, hila honetakoa, adibidez. 56.aleak batxilergoko curriculum berriez hitz egiten digu, baina ez bakarrik deskripzio hutsa emateko, baizik eta, lege desberdinetan zehar ibilbide historikoa eginez,  hobetzeko proposamenekin lagunduta. Curriculumen garrantziak ikasketako gaiak ordeinatzean datza, baina gero ikasgelako aplikazioan erabiltzen dugun metodologiak hartzen du benetako protagonismoa. Jarrai dezakegu gauza bera ematen, hezkuntza legeak pasatzen ez direnean,  edo lege berriak praktika berriak sartzeko aprobetxatu ahal dugu. Aldizkarian eztabaidatzen direnak Estatuko curriculumak dira, noski, gurea ateratzear dago eta hemen, Euskadin, gaitasunak batxilergoan ere kontutan hartuko dira, beraz, bereizitasunak izango dituzte.
Aparteko gaia "gaur egungo mundurako zientziak" ikasgai berria da. Aldizkarian ere bi pare artikulu daude, baina, gehiago nahi baduzue, lan proposamen didaktikoekin eta guztiz, jo 49.zenbakira, honi buruzko monografikoa duelako.
Dos números de la revista Alambique sobre el nuevo bachillerato 

09/04/2008 GMT 2

Ebaluazio hezitzaile eredua

pilare @ 11:10
Gaur arratsaldez gaitasunak ebaluatzeari buruzko hitzaldiaren ospakizunak gogoarazi dit Sukarrietako Eskolak egin duen materiala: Hezkuntza-programa eta ebaluazio hezitzaile eredua. Liburu saridun honetan ikaste -irakaste prozesuako autoerregulazioaren eredua aplikatzen da, Sukarrietako eskolaren talde profesionalaren fruitua. Zentruko aktibitate guztiak ikerketak bezala planteatzen direnez, ebaluazio mota honetan benetako baloratzeko metodo aproposa ikusi da. Ikaskuntzaren autoerregulazioa ez da batere metodologia berria. Orain dela urte batzuk Berritzeguneetan prestakuntza garatu genuen eta, ikastetxeen artean talde batzuk sortu ziren arren, praktikara oso gutxik eraman dute. Gaur egun, konpetentziak direla eta, ebaluatzeko metodoak garrantzia berreskuratu du. Beraz, Sukarrietako lana irakurtzea gomendatzen dizuet, tresna eta prozesu guztiz aplikagarriak erakusten direlako.
Sukarrieta da berriztatze eredua zentzu askotan, ikusi beren ikasleek egindako blogak:
"Modelo de programa educativo y evaluación formadora" es una publicación del centro Sukarrieta donde se aplica la autoregulación del aprendizaje como modelo evaluador.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!