Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: PAPEREZ

19/05/2009 GMT 2

Jenaro Gisasolarekiko elkarrizketa

pilare @ 15:59

Hila honetako Hik Hasi aldizkarian Jenaro Gisasolaren elkarrizketa interesgarria irakur dezakegu. EHUko fisikako irakaslea (Bigarren hezkuntza ere aritua), bestean beste, zientziaren irakaskuntzaren zailtasunak aztertzen dituen ikerketa talde baten kidea da. Artikuluan, alfabetizazio zientifikoaren beharraz hitz egiteaz gain, ikerketaren ondorio batzuk azaltzen ditu. Haien artean ez dago ezagutzen ez dugun gauza berririk, baina, nik uste, noizean behin kezkak aparaktzea eta berriro entzutea komeni zaigu.

Irakaskuntza ez da prozesu erraza, esaten digu Jenarok, eta bi arazo nagusi ikusten ditu: bata da, ikasleek nahiz eta gai bat behin eta berriro ikusi etapen zehar, ez dutela ikasten. Bigarrena, metodologia tradizionala ez dela egokia zientziaren kontzeptuak ulertzeko, soilik buruz ikasteko. Bere ikerketaren ondorioz, hiru proposamen egiten ditu:

Ikasten dugunaren interesa piztea, zertarako ikasten dugun

Metodologia aktiboak erabiltzea, irakaslea dinamizatzaile eta gidari papera hartuz

Ikaskuntza klasikoaren akatsak ez errepikatzea, hor dago koska hausnarketa sakona gertatzen ez bada irakaslegoaren artean

"Oro har, zientzia irakasteko era ez da aldatu eta gizartea asko aldatu da, hor dago arazo nabarmena"

HIK HASI 138

10/05/2009 GMT 2

Zientzia umorearekin

pilare @ 21:17

Dibertitzea eta ikastea bateraezinak dira? Ez erabateko. Demostratzeko Alambique aldizkariaren azken alea irakurtzea besterik ez dugu egin behar: zientzia umorearekin. Artikuloz artikulo umorea erabiltzen duten proposamen didaktikoen ibilbidea egiten da:

  • Mortadelo y Filemón: komikien erabilera zientzietako fenomenoak zientzia-fikziotik tratatzeko, aurreitzietan edo problemak planteatzeraen aurrean.
  • La ciencia de la magia: magia-joko askok ezauguera zientifikoetan dute bere oinarria  eta artikulo honetan batzuen deskripzioa ematen da. Fisika eta kimikako esperimento arruntak truko harrigarri bihurtzen dira.
  • El humor para enseñar en serio biología: hemen txisteak dira balibide didaktikoak biologiako kontzeptuak ikasteko.
  • Superheroes y gravedad: Hancock, Iron man, Spiderman, Luke Skywalker...denok hegaz egiten dute, baldintza aprobetxagarria grabitatearen fenomenoa ikasteko orduan.
  • Física y dibujos animados : eta honetan marrazki bizidunak diraikastearen motorra.
Ciencia con humor

"Ciencia con humor" es el tema monográfico del último número de la revista Alambique. 

07/05/2009 GMT 2

Matematika-praktika onak

pilare @ 17:08

Grao argitaletxeak matematikari buruzko beste liburu bat atera berria du:Educación matemática y buenas prácticas . Núria Planas eta Ángel Alsina koordinatzaileak izan dira egile on askok parte hartu duten lan honekin, non irakasleek bere ikasgelako esperientzia berriztatzaileak paper gainean jarri dituzten. Etapa guztietarako adibideak daude Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara, EPA eta Unibertsitateko praktikak barne. 12-18 etapakoak hauexek dira:

  • Observación del entorno por medio de estudio de frisos. Joan jareño. Bartzelonako IES Alella. Frisoen geometria. DBHko 2. zikloa.
  • El diálogo en el aula de matemáticas como comunidad de prácticas. Xavier Vilella, Vilasar del Marreko IES Vilatzara (Bartzelona). Probabilitatea lantzeko ikerketa, bere barruan zatikiak, dezimalak eta portzentaiak ere testuinguru ezagun baten bidez ikasten dira. DBHko 1.maila.
  • Un proyecto de participación matemática con tecnología. Pili Royo, Gironako IES Montivili. Estatistika lantzen da ikasleen arteko inkestak garatuz eta informazioa excel programaren bitartez adieraziz. DBHko 4.maila
  • Las preguntas en la clase de matemáticas de Secundaria. Núria Iranzo eta Núria Planas. "Educación matemática crítica" EMAC taldea. Ikerketa librea planteatzen zaie instituto desberdinetako ikasleei: freskarrien entrepresa batek lata berri bat atera du merkatura. Zergatik aldatu dute formatoa?. DBHko 2.zikloa.
  • Estudio de cónicas a través de actividades manipulativas. Anton Aubanell, Blaneseko IES Sa Palomera (Girona). Kurba konikak beste modu erakargarri batean ematen dira, manipulazioak eta esperientzia praktikoek protagonismoa hartuz. Batxilergoa.
  • Problemas matemáticos y vida cotidiana. Claudi Alsina. Berak zuzendu duen Argentinako taldeen lana aurkezten du. Matematizazio-estrategiak eta problema-motari buruzko mintegi hauen ondorioz, egueneroko matematikako gaiak curriculumearekin harremanatzen dira.

Educación matemática y buenas prácticas es una publicación de la editorial Graó con experiencias docentes de aula en todas las etapas educativas.

    SIGMA 33

    pilare @ 00:08

    Kanguro batzuekin bere portadan berriro daukat eskuen artean (edo begien artean, hobeto esanda) azken SIGMA aldizkariaren alea, 33.zenbakia. Beti interesgarria denez, ale osoaren irakurmena gomendatzen zaituztet, baina bereziki ikasgelari begira:

    • Geometría y realidad. Claudi Alsina. Guztiz gomendagarria. Txuletario moduan, Claudik gure eguneroko objetuetan  geometria-zerrenda egiten digu.
    • ¡Ah, el azar! . Miguel Barreras. Ariketa motibatzaileen adibideak gaia lantzeko.

    Sigma 33

    Ya esta disponible en la Web el último número de la revista SIGMA

    21/04/2009 GMT 2

    IHITZA 28:hezeguneak

    pilare @ 10:17

    IHITZA aldizkariak ale berri bat argitaratu du, orain honetan hezeguneei zuzenduta. Hezeguneak, Euskadiko ekosistemarik preziatuenetarikoak eta, horregatik, ingurumen prestakuntza txertatzea ezinbestekoa ikusten dute gure CEIDAko lagunek. Aldizkarian, halako ekosistema nagusiei birpaso bat ematen zaie: Urdaibai, Txingudi, Ullibarri urtegiko adarrak, Salburua, Calcedo-Yusoko Lakua eta Gesaltza Añana eta Laguardiako urmaleak, Hezkuntz Etapa guztientzako jarduerekin .

    Aldizkariaren bertsio elektronikoa: IHITZA 28

    Aukera aprobetxatzen dut gogoarazteko BO7-Getxo eta B08-Leioako Berritzeguneek Bolue hezeguneari buruzko ibilbideko materialak garatu genituela eta CD batean daudela mailegatzeko prest.

    20/04/2009 GMT 2

    Bizkaia maitea

    pilare @ 15:51

    Hiruhilean behin bisitari ederra jasotzen du nire bulegoan: Bizkaia maitea aldizkariari dakion alea. Nahiz eta, ohikoa denez, dokumentazioaren bolumena haundia izan, beti ateratzen dut denbora begirada azkarra botatzeko eta beti ere zeozer berri ikasten dut. Foru Aldundiko aldizkari honen gaia ingurugiroa da eta, gainera, oso hurbila guretzat. Gai batzuk portadan izateaz gain, atal finko erakargarriak ditu, hala nola, "txangoak", "ba al zenekien...?", "brikolaje ekologikoa" "gure udalerrietako albisteak" "ciberambiente"...eta gure inguruan gertatzen diren jarduerak eta bisitatzeko museoak. Adibidez, orain (epea maiatzaren 5ean bukatzen da) lehiaketa bat martxan dago non argakiak, arte digitala, ipuin laburrak edo pintura baten bidez geure ingurumena deskribatzeko aukera daukazun. Informazioa gehiago: gure lehiaketa -nuestro concurso

    Aldizkaria on line ere eskura dezakegu 1996tik aurrera: Bizkaia maitea

    La revista Bizkaia maitea es una publicación medioambiental de la Diputación Foral que se publica trimestralmente en formato papel y que está también disponible on line. 

    24/02/2009 GMT 2

    Literatura eta matematikak

    pilare @ 16:48

    Literatura eta matematikaren arteko harremanak azken UNO aldizkariaren gaia da. Monografikoaren sarreran historia matematika bat egiten da irakasle batekin protagonista eta handik abiatuta:

    • La matemática de las mariposas. Pablo Amsterrek literaturarako beharrezkoa den sormena matematikarakoarekin lotzen du
    • Literatura y matemáticas. Carlo Frabettiren eskutik hezkuntzan sartzeko aholkuak irakurtzen ditugu.
    • Matemáticas y literatura. Margarita Marinek literatura matematikari birpaso egiten dio,  Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako liburu egokienak gomendatzen dizkigu eta proiektu matematikoen oinarriak deskribitzen ditu.

    Astronomia toki guztietan

    pilare @ 12:38

    Azken "Padres y Maestros" aldizkariaren alea (321) Astronomiari zuzenduta dago. Artikulo interesgarriak eta kasgelarako jarduera praktikoak:

    • Bajo un mismo cielo: astronomiaren historia
    • Ciencia milenaria, ciencia moderna: astronomiaren urtea
    • Las estrellas de la ciudad: Lehen Hezkuntzako proiektua
    • Ideas para trabajar en el aula. esperimentoak
    • El sol no sale por el este: astronomiaren aurreiritziak hezkuntzan eta jarduerak
    • Maravillas del Universo: aurkikuntza astronomikoen historia
    • La labor del astrónomo: historia ere, behaketa ikuspuntutik
    • Los planetarios: planetarioek eskeintzen dituen baliabideak
    • El sol que mas calienta: eguzkiari buruzko galderak
    • Para aprender y enseñar: balibideen bilduma
    • Libros sobre astronomía
    • Biografias

    Monográfico sobre Astronomía de la revista "Padres y maestros"

    01/02/2009 GMT 2

    Material berriak

    pilare @ 21:18
    Materialen azterketa hezkuntzan ez da gauza berririk beste europear curriculumetan, bain bai  gure curriculum berrian. Gaia agertzen da izen honenpean Batxilergoko Mundu Garaikederako Zientzietan, beraz, bapatean harrapatu ez gaituelako, Derrigorrezko Etapetan  zehar ere egituratu behar da. Hau da  "Alambique"   aldizkarien lagunek digutena beren 59.alean. Gauzak horrela, proposamen bat egiten da Lehen Hezkuntzan materialak ikasteko egunerokoetatik abiatuta, MGZ-testu liburuak aztertzen dira, ikasgaia antolatzeko proposamen integratua irakur dezakegu ("La era del silicio" ), ikasleen aniztasuna tratatzen den beste proposamen didaktiko zabalagoa("Materiales en el mundo contemporáneo") eta DBHrako beste bat ikerketa baten bidez ("Las propiedades acústicas de los materiales").
    Oso interesgarria eta erabilgarria ikasgelan.
    Número 59 de la revista Alambique dedicado a los materiales en CCMC

    24/01/2009 GMT 2

    Nola ikasi Astronomia Internetaren bidez

    pilare @ 13:44

    Hara non, astronomia urtea dela eta, azken bolada honetan gai honi buruzko informazio ugari agertzen da eta ni, besteen bilaketak aprobetxatuz, weborri interesgarria bat komentatuko dut.

    Como aprender Astronomía en Internet liburua. Bere egileak adierazten duenez, liburua ez da Interneteko esteken zerrada bakarrik, baizik eta zerua interpretatzeko gida. Liburu idatzia  (Jorge A. Vázquez Parra, Creaciones argitaletxea) beste liburu bizi batekin konplementatzen da. Azken honetan, testuan aipatzen diren estekak eta bideoak eskura ditugu. Bideo guztiak Youtubeko kanal batean bilduta daude.

    Liburu honen egileak ere, EducaCiencia entrepresa montatu du ikastxeei astronomiari buruzko jarduera didaktikoak eskeintzeko. Etapa guztientzako jarduerak, batzuk bere Webtokian eskura ditugu bere "Dibulgazioa" atalean: orientazioa, eguzki-sistema gaurkotuta, planisferioak eta, nire guttuna, planetarioa eraikitzeko jarduera

    Un libro sobre astronomía que se complementa con un sitio Web muy interesante, donde están los enlaces y un canal de vídeos completísimo. 

    Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!