Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: METODOLOGIA

19/03/2010 GMT 2

Science in the school

pilare @ 18:51

EIROforum -ek (Europako Zientzia-entitateak) bultzatuta, Weborri honetan irakasleek garatutako zientzia proiektuen informazioa  dugu, "Teaching activities" atalean.  Batzuk gaztelaniaz daude .  Begirada bat bota diot eta hona hemen interesgarriak diren batzuk, nire ustez, noski:

Proyectos de ciencias en esta web europea

28/02/2010 GMT 2

I love atom

pilare @ 19:05

Izenburua ingelesez, ekoizpena gaztelaniaz eta euskeraz egiteko asmoa. Iaz adimen anitzei buruzko ikastaro batean ikas unitatea bat sortu nuen, hasieran eskeletoa besterik ez zeukan eta, apurka apurka, forma hartu du.  Orain nahiko garatuta dagoenez, nire prestakuntzetan ere erabiltzen dut eta zuei aurkeztu nahi dizuet. Wiki batean jarrita dago, bere formato  malgua hobetzeko aprobetxatu nahi dudalako.  Gaitasunak kontutan hartuta daude eta irakasleentzako programazioa eginda ere bai. Ikasten ikasteko tresna lagungarriak sartzen saitu naiz eta, nola ez, talde lana, baina oraindik ez nago kontent , progak egiteko esperimentutzat hartzen dudalako.

Hilabete honetako gaia atomoa izango zen eta, ikas unitate osoa aurkeztu nahi dut bere barruan baliabide asko aurkituko dituzuelako. Ea hila honetan euskaratzen dudan , nahiz eta baliabide digitalak gaztelaniaz utzi, hau gure oztopo nagusia delako.

 I love atom

I love atom, una unidad didáctica programada por competencias

 

 

i love atom

17/02/2010 GMT 2

Argudiatu zientzietan

pilare @ 15:52
Iazko hitzaldi batean Neus Sanmartik aipatu zuen, hizkuntz gaitasuna zela eta, zientzietan gehien erabiltzen ditugun testu motak deskripzioa eta argudioazkoak dira. Alambique aldizkariaren 63. aleak azken hauek tratatzen ditu monografiko baten bidez. "Argumentar en ciencias", izenburuak berak dio,  hezkuntz zientifikoa eta hiritartasunarako ezinbesteko elementua da, are gehiago, zientziaren aurrerapenak argudiatzen sortu dira. Testu liburuetan, ordea, zientzia aurkezten da modu deskriptiboan eta, laborategiko praktika gehienak ere fenomenoak egiaztatzeko erabiltzen ditugu. Ikasleei eskeintzen diegun zientziaren irudia oso itxia da beti, "egia" hutsa izango balitz bezala, bere alde aldakorra ahazturik.
Aldizkari honen zehar artikulo onak ditugu , bai teorikoagoak, bai  ikasgelako praktiketan oinarrituta.
Argumentar en ciencias. Alambique 63
Número de este primer trimestre de la revista Alambique

04/02/2010 GMT 2

Algebra ditxoso hau!

pilare @ 20:39

Ikasturte honetan egin dugun "Eguneroko matematika" ikastaroan , Fernando Corbalán-ek azaldu zuen eduki matematikoak edonon aurkitu ahal genituen arren, algebrakoak testuingurutzea ezinezkoa izan zitzaiola. Pena, ez da?, algebra matematikako curriculumaren % 25a izanik, badago metodologia bat algebra ikasteko beste era batean?

Erantzuna baietza da: ez badugu aurkitzen eguneroko algebrako edukirik, jolas dezagun! jolasa betidanik oinarrizko giza-aktibitate motibatzailea izan delako . Honela pentsatzen du, behintzat, " Matemáticas a nuestro lado" blogaren egilea den irakasleak. Evaren lana bikaina da - ni bere blogaren jarraitzale amorratua naiz -eta bere ohiz kanpoko ikas jarduerek beti harritzen naute. Bestela ikusi algebra lantzekobi proposamen:

Dos propuestas lúdicas para trabajar el álgebra

02/02/2010 GMT 2

E-Twinnig 2010

pilare @ 22:38

E-Twinning europear proiektuak dira (eskola senidatze IKTren baliatuz), Comenius deialdiaren barruan eta bere informazio osoa ITE weborrian aurkitzen da. Proiektu hauetan ikastetxe edo irakasleen arteko lana egiteaz gain, irakasleek ere prestakuntza jasotzen dute lantegiak, topaketak eta ikastaroen bidez. Urtero lehia bat dago eta Espainako aurtengo irabazleak orain dela egun batzuk izendatu dira.

Ideiak emateko, programak Kit prefabrikatuak eskeintzen ditu. Matematika eta zientzei dagozkienak hauexek dira:

17 senidetze-proiektuen bilduma dago on line, sakatu hemen.

Beste herri batzuen eTwinning proiektuak ikusi nahi izanez gero  jo dezakegu proiektuen galeria europarrera.

Irakasleen iritziak eta esperientziak blog honetan biltzen dira

Euskadi esperientzia batzuk:

Información sobre los proyectos europeos E-Twinning y ejemplos

EarthQuestak

pilare @ 21:18

EarthQuestak gaur egungo mapa-baliabideak aprobetxatzen dituen WebQuesten modalitate bat dira, gehien bat Google Earth aplikazio erraldoia erabiliz. EQ baten planteamendua ikertzailea da, noski, normalean ikasleek bidaiatzen dute eta herri, hiri edo elementu geografiko batzuk bisitatzera behartuta daude atazak eskatzen dituen informazioa eskuratzeko eta  jarduerak irtenbideratzeko. Geldigune bakoitzean problema bat planteatzen zaie edo informazioaren bila joan beharra dute. Momentuz oso adibide gutxi daude baina nik uste dut posibilitate didaktiko handiak dituztela, geografian, literaturan, matematikan, geologian, ekologian eta natur zientzietan.

Adibide batzuk: La vuelta al mundo en 80 minutos ( DBH, Jordi Vivancos) eta Darwin EarthQuest (egile batzuk, DBH). Azken honetan Darwinen bidai famatua berreskuratzen da

José E. Córcolesen  aurkezpenean oinarrizko informazioa dugu:

 

 Las EarthQuets son una modalidadde las clásicas WebQuets donde se aprovecha la potencialidad de los mapas.

 

25/01/2010 GMT 2

Zientzia aste (edo erakusketa) bat egiteko ideiak

pilare @ 14:20

Gaitasunak garatzeko estrategia metodologiko nagusia ataza edo lan proiektuen bidez lan egitea da. Proiektu batean ikasleek ikas-jarduerak garatzen dituzte azken ekoizpen batean isladatzeko, nolabait,  ikas-sekuentziak hartzen du zentzurik azken lan honetan. Beste aldetik, ikastetxe askotan urtean behin "zeren" astea ospatzen dela aprobetxatzen badugu, zergatik proiektuaren ekoizpena "zientzia astea" ez izatea? Ekitalde hauetan ekintza desberdinak daude, beraz, ekoizpen mota asko ere bai. Goazen ideia batzuk ematera, ohiko erakustaldiei gatza pixka bat jartzeko eta interaktibo gehiago ziurtatzeko asmoz. Ideia guztiek, noski, ikasgelako atazak izateko balio dute.

1) HORMAIRUDIAK

  • Deskriptiboak: gaiari dagozkion alde deskriptiboak (sailkapenak). Eb: ekosistema baten osagaiak edo ezaugarriak.
  • Konparatiboak:  gaiaren aldagai batzuk harturik haien aldeko desberditasunak irudikatzen dira. Eb: Euskal ekosistema motak
  • Azalpenezkoak:  gaiari buruzko azalpen-edukinak jartzen dira. Eb: ekosistema baten zikloak edo kutsatzaileak edo kate trofikoak...Kontzeptu-mapak edo buruko mapak hemen sartzen dira.
  • Dekalogoak:  gaien arabera, hobetzeko proposamenak egin daitezke. Eb: ekosistema bat nola mantendu garbia, zer egin dezaket nire ekosistema lantzeko?
  • Leloak: Aurrekoaren antzekoa, baina esaldi esagurantsuekin.
  • Denbora lerroak:  gaiaren eboluzioa denbora ladetik . Eb: segida ekologikoak, ekosistema baten eboluzioa giza-ereginagatik...
  • Mapak: mapa baten bidez hainbat datu ere erakutsi ahal dira. Eb: Euskal ekosistema nagusiak mapa baten gainean.
  • Komunikazio zientifikoak: ikerketa lana baten  ondorioak adierazten dituzte. Taulak eta grafiko estatistikoak eta antolatzaile grafikoak erabiltzen dira gehien bat. Eb: eragile baten azterketa ekosistema batean.

2) COLLAGEAK

Hormairudi  bezalakoak, baina elementu errealak gaineratzen : publizitate-argazkiak, hostoak, kutsatzaileak....

3) EKOIZPEN IDATZIAK

Ekitaldi bati buruzko liburuzka informatzaileak egitean datza. Eskuliburuak fotokopiatu ahal dira eta salgai egon daitezke gizarte onura edo ONG baten aldeko dirua ateratzeko. Adibideak:

  • Katalogoak: gaiari buruzko irudiak, argazkiak, poesiak, esamoldeen bildumak...
  • Proposamenak: dekalogoak edo aholkuen koadernoak. Eb: "10 ekintza zure hiri-ekosistema zaintzeko"
  • Egunerokoak: agenda formatoa hartuta, aste bakoitzean (edo hilean behin...) gaiari buruzko informazio txikiak edo gertaerak edo argazkiak jartzen dira.
  • Egutegiak: aurreko ideia bera baina formato honenpean. Eb:  hilaz hila baso baten aldaketak irudikatuz.

4) SOINU ERAKUSKETAK

Gaiak onartzen badu, soinu grabaketak egiten dira eta erakusketan erreproduzitzen dira ordenagailu edo musika ekipo baten bidez.

  • Soinu errealak: irteera didaktiko batean egindakoak (eb: basoaren soinuak)
  • Elkarrizketak: grabatutako adituen elkarrizketak.
  • Ikasleen ekoizpenak: ikasleek beraiek gaiari buruzko abestiak edo bertsoak edo azalpenak edo iritziak...
  • Soinu-bildumak: gaiarekin zerikusirik duten abestiak edo musika konposizioak

5) ARGAZKI-ERAKUSKETAK

Soinuekin bezala, irudiekin ere jolas ditzakegu. Ikasleek egindako lanaren ondorioa edo lehiketa baten ekoizpenak izan daitezke. Atal honetan sartzen dira:

  • Argazki bildumak: gaia irudikatzen dituzten argazki inprimituta, bai kontzeptuak, bai prozesuak.
  • Diapositiben aurkezpenak: argazkiak beraiek, baina "mugimenduarekin.
  • Esperientzia pertsonalak: ikasleek ateratako argazkiak, gaia pertsonalizatzen, hala nola, beren familiarekin edo lagunekin egindakoak, etxeko esperimentua edo geometria edo elektrotresnak...

6) BIDEOAK

Erakusketan bertan bideoek ere presentzia izan dezakete

  • Bideobildumak: Interneteko bideotxoak edo pelikulen bildumak
  • Dokumentalak: erakusketa garatzen den bitartean dokumentalak ikusteko txokoa eskeintzen da.
  • Ikasleen ekoizpenak: dokumentalekin egiten dugun gauza bera, baina  ikasleek garatutako bideoekin.

7) DRAMATIZAZIOAK

Gai zehatz batzuetan antzerkitxo bat egin daiteke (edo mimoa) , esate baterako gaur egungo egoera problematikoa kanporatzen.

8) GAIKAKO ERAKUSKETAK

Aurreko guztia biltzen du, baina ikastetxea, erakustaldia garatzen den bitartean, museoa izango balitz bezala antolatzen da.

9) ERAKUSKETA INTERAKTIBOAK

Eredu aurreratua honetan erakusketak publikoai begira egiten dira, hau da, bisitariek (familiak, irakasleka, ikasleak...) parte hartzeko bereziki. Ikasle talde bakoitzak erakustoki baten ardura hartzen du, adibidez, ekosistema gaiarekin jarraituz:

  • Txoko bat ordenagailuko jolasekin
  • Beste bat non, Google Earth bezalako aplikazioen bidez, munduko ekosistemak bertan behera ikusteko
  • Jolas-mahia-txokoa: dominoa, kartak, oka, rol-jokoak...
  • Kabina txiki batean sartuz, natur soinuak entzuteko tokia
  • Mahai bat ekosistema baten maketarekin
  • Beste batean mikroskopioa ibai edo lurzoruko fauna mikroskopikoa ikusteko
  • Esperimentu batzuk burutzeko erakustokia
  • Ekoizpen sortzaileak: opari bezala eskeintzeko erakusketan, hala nola, markaorriak, eskuko egutegiak, txapak, kamisetak...

Partaidetza ziurtatzeko, bisitari bakoitzari galdesorta bat pasa diezaokegu ikusitako galderekin edo, erakustoki bakoitzean pegatina bat jarriz...

10) LEHIAKETAK

  • Asterako aproposak (argazkiak, bideoak, maketak, komikiak, berziklatutako tresnak...) ikasle eta familiei zuzenduta
  • Astean zehar egitekoak. Atzenaldietan eta taldeka, partehartzailei irtenbideratzeko egoera edo proga problematiko sinplea jartzen zaie, hala nola, ikastetxean dagoen landare bat sailkatzea, informazio zehatz bat bilatzea liburutegian...Ikasturtean zehar egiten badira, "olinpiada" antzeko bat antola dezakegu.

11) GYMKHANAK

Modu askotan antola daitezke, ikastetxean bertan, herrian edo hirian, irteera didaktiko batean, ikastetxeko erakusketan...

12) SENTSIBILIZATZEKO EKINTZAK

Gizarteariko harremanak bilatzen dira jarduera hauekin, zuhaitzak landatzea, irteera didaktiko bat egitea herriko jubilatuekin...

13) HITZALDIAK

Oso baliabide klasikoa, hizlaria aditu batekin normalean, baina , ikasleen partaidetza suspertzeko, haiek beraiek eman ditzakete publikoaren aurrean edo, aditueei elkarrizketa bat prestatzen eta bere emaitzak ikastetxeko aldizkarian jartzen

Ekoizpen guzti hauek Web 2.o aplikazioen bitartez ere egin daitezke:

Dokumentu osoa jaitsi edo txertatu nahi baduzu: zientzia astea ideiak

21/01/2010 GMT 2

Natur zientzietako IKTren esperientzia

pilare @ 22:33

"Buenas prácticas 2.0" Blogean hurrengo esperientzia irakurri dut. Murtziako Jaime Baldés ikastetxean garatzen da eta bere protagonistak Domingo Méndez irakaslea eta beren ikasleak dira.  Natur zientzietako gela birtuala dute Moodle plataforman (gonbidatu bezala sarbidea dugu) eta bertan edukinak, bideoak, jarduerak, WebQuestak eta abarreko baliabideak bai ikastetxean bai etxean erabiltzeko prest daude. Ikasle guztiek e-mail kontua dute eta Web 2.0ko zerbitzu batuetan beste bat beren ekoizpenak (diapositibak, testuak...) Internetean jarri eta gero, beren blogean txertatzeko. Era honetan beren familiek ere seme-alaben lanak ikus ditzateke Sarean argitaratuta eta komentarioak utzi ahal dituzte, gelakideek egiten duten bezala.

Domingok den dena azaltzen du : del aula virtual a la WQ y al blog en el colegio Jaime Balmés. 

 

 

 

20/01/2010 GMT 2

Zientzietako bi proiektu ikasturtean zehar garatzeko

pilare @ 11:23

Orain dela gutxi IES La Corredoira-ren baliabide bikainak aipatu ditut txoko honetan. IKT-ren proiektu aurreratu batean sartunda, etengabe ideia berriak ateratzen dituzte eta , noizean behin, bere blogari birpaso ematea komeni da, ziur proiektu nobedosoekin topatuko garelako. Eta honela gertatu da natur zientzietan. Jose Antonio Sánchez irakaslearen eskutik bi proposamen interesgarri ditugu, nota hartu!:

Proyecto "descubre una especie"

2010 biodibertsitate urtea izanda, gure irakasleari halako bat bururatu zaio: ikasleek Asturiaseko izaki bizidunak aztertu joango dira ikasturtean zehar ,  irakasleak emandako fitxa batean beren sailkapena, ezagaurriak, informazioa, estekak, bideoak eta abar isladatzeko. Irakasleari e-mailen bidez bidaltzen diote eta berak espeziaren informazioa weborri batean kokatzen du. Katalogo polita izango dute ikasturtearen amaieran.

Proyecto PLEI

Irakurketa suspertzeko proiektu orokor baten zatia da. Lehiaketa  moduan antolatuta, ikasleei galdera zientifiko bat planteatzen zaie, erantzuna ikerketa bibliografikoaren bidez egiteko. 3 saio emango dituzte eta, azkenean, nstitutoko ikerlari onena aukeratuko da.

Gogaratu Zientzietako mintegiaren txokoa: Natucorre eta ikastetxeko bloga: Palacorre

Dos nuevos proyectos de ciencias del IES La Corredeira para este curso

corredeira.JPG

 

06/01/2010 GMT 2

IES Monterroso: CDEko gela birtuala

pilare @ 12:23

Aspalditik ez nuen aipatzen txoko honetan Curriculum desberdinak eratzerako baliabiderik eta hara non oso ona den batekin topatzen naizen. Esteponako IES Monterrosok badu gela birtuala Moodle plataforma erabiliz. Ikastaro (edo materialak) batzuk itxitak daude, baina beste batzuetan sarbidea dugu gonbidatu bezala eta hau da CDEratzearekin gertatzen dena. Francisco José Ruiz irakaslearen ekoizpena da eta denetarikoa dugu:

DIVERSIFICACIÓN EN LA ESO

1)CDEratzeari buruzko informazio orokorra

2)Ikastaro honetan dauden gai guztiak koaderno moduan jarritza Scrapbook aplikazioaren bitartez

3)Gaia guztientzako baliabideak eta materialak. Bakoitzean,  informazioak (pdf formatuan, multimedia  edo diapositibetan) , ariketak ( Klik programa edo propioak), jarduerak edo lanak egiteko txokoak (foroak, lan proposamenak, glosarioak...) eta baliabide osagaiak ditugu. Tratatzen diren gaiak ondorengoak dira:

  • Astronomia
  • Teknologia informatika eta Internet
  • Plaken tektonika eta lurrikadak
  • Energia berriztatzaileak
  • Berziklajea
  • Ekosistemak
  • Atomoa eta taula periodikoa
  • Materia
  • Zinematika
  • Funtzioak eta grafikak
  • Estatistika
  • Neurriak

Erabiltzen duen metodologia lan-proiektuarena da. Ikasleek Web 2.0ko baliabideak erabiltzen dituzte, bai informazioa bilatzeko (weborriak, animazioak, simulazioak, bideoak, WebQuestak, ikas unitate birtualak..) bai informazioa ekoizteko (Moodle bera, posta elektronikoa, WallwisherMixbook...) Arbela digitalak ere toki berezia du bere irakaskuntzaren estiloan. Ikasle bakoitzak edo bikoteka jarrita bere bloga garatzen du  ( esate baterako Blog de Vitaly y Jesús) eta hainbat proiektu wikietan isladatuta daude, hala nola,Wiki "Investigación sobre el cambio climático" ( Zientziaberrin jada aipaturik)  eta Wiki del concurso del FECYT "La idea más innovadora del Universo"

Benetan lan egiteko adibidea eta iparra

Francisco matematikako irakaslea eta Interneteko aditua da eta bere blog pertsonala oso ezaguna da mundu honetan: Internet como recurso educativo

Moodle honetako beste baliabide irekiak: matematika eta orientazio- departamentua

Informazioaren jatorria:Blog de HEDA

Extraordinario Moodle de Diversificación Curricular del IES Monterroso (Estepona) de la mano de su profesor, el conocido blogger Francisco José Ruiz.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!