Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: MATERIALAK

30/10/2009 GMT 2

Copenhague: azken deialdia

pilare @ 18:49
Hau da Intermon-Óxfamek atera duen azken material didaktikoa "Global Express" bere bildumaren barruan . Bilduma honetan gaur egungo gaiak planteatzen dira eta ikasgelan lan egiteko jarduerak proposatzen dizkigute.  Datorren abenduan Copenhaguen ospatuko den Goi Bileran Kiotoko protokoloari  berriro ekingo diote herriek eta klima aldaketari buruzko erabakiak hartuko dira. Egoera honetatik abiatutai, ikas sekuentzia bat dugu: Kioton hartutako konpromisoak bete egin diren ala ez eta etorkizunari buruzko hausnarketa.

Bilduma honetako beste azken material interesgarria:Agrocombustibles-Nekazal erregaiak

"Copenhague, última llamada" es el título de los materiales de Intermón-Oxfam que han realizado para trabajar esta próxima cumbre

Balibideak: Gaztela eta Leon

pilare @ 14:25

Noizean behin oso ezaguna denari birpaso egin behar zaio. Hori gertatzen da toki ofizialetan, atari handiak direnez, noizean behin balibide berrizten dituztelako. Gaur Gaztela eta Leonen Hezkuntza Sailari txanda da eta bere baliabideak aztertuko ditugu. Haur eta Lehen Hezkuntzakoak badaude ere, Bigarren hezkuntzari jarriko diot begirada:

Matematika: Skool Webgunearen estekatuta dauden jarduerak ditugu. lehendabiziz azalpenak ematen dira eta gero ariketak.

Biologian eta kimikan gauza bera:

Biologia

Kimika

Natur Zientziak.

Teknologia

  • Patentes y marcas: Ikas unitate bakarra baina oso gai bitxiarekin: markak, logotipoak..

Recursos del portal educativo para alaumnado de la Junta de Castilla y León

29/10/2009 GMT 2

Pi zenbakiak jota

pilare @ 23:19

Ez nekien ondo nola itzuli Adrian Paenzaren telebistako programa hau, bere izenburua originala "alterados por Pi"  da eta. Oso ezaguna den liburuen egilea,  batez ere "Matemática, ¿estas ahi?" bildumagatik ( dohainik deskarga ditzakegu Sarean 1, 2, 3,14 eta 100) , orain telebistan ere badu bere telesaioa. Matematika protagonista duten historioak kontatzen  ditu gure lagunak 13 kapitulotan baina ezin ditugu ikusi logeatzen ez badugu. Dena den, Webgunean ere   ikasgelarako ideiak ematen dira eta kapituloen zatitxoak ikus daitezke.

Programa de TV de Adrian Paenza que dispone de un rincón didáctico con ideas para el aula

Mapa geologikoak EVEren eskutik

pilare @ 13:30

Xabier Murelagari esker hurrengo berria daramat, EVEk Euskadiko mapa geologikoa zilinkatu du bere Weborrian 1:25.000 eskalan. Mapa handi honetan gure interesatzen zaigun zonaldea sakatuz, haunditzen da pdf formatopean inprimatzeko prest. Materiala gero eta hurbilagoa dugu.

Euskal Herriko mapa geologikoa- Cartografía de Euskadi 

El EVE  nos ofrece mapas geológicos de Euskadi para imprimir.

26/10/2009 GMT 2

IES La Corredoira-ren lan bikaina

pilare @ 22:28

 

 

 

Asturiaseko IES La Corredoirak IKT proiektu aurreratua du DBHko 1. eta 2. mailan. Proiektu honen helburuak bi izan dira, alde batetik Natur Zientzietan, Matematikan, Historian eta Ingelesean iikas unitate elektronikoak garatzea eta, beste aldetik, Sarean dauden beste baliabideen bilduma egitea. Emaitzak inabarmenak dira arlo hauetan  material oso praktikoa eta aproposa ikasgelan erabiltzeko.Lanean aritzen diren bitartean, berriak bere blogean aurkezten duituzte:Palacorre

  • Natucorre: Natur zientzietako webgunea. Hemen barruan:
  • Recursos TIC:  animazioak, bideoak, ikas unitate interaktiboak
  • Ciencia actual: gaur egungo gai batzuk: Severo Ochoa, Darwin,  A gripea eta bisurak, ama zelulak
  • Presta programa:  ingurugiro hezkuntzako programa, ikasleen irteerak elantzeko jarduera zehatzak eta lan-koadernoak (landa-koadernoa eta Picos de Europa)
  • Kurtso bakoitzako ikas unitate elektronikoak eta baliabideak. DBHko 3. mailan eta batxilergoan, kanpoko baliabideak biltzen dira, baian 1.et a2. mailan, proiektua dela eta, haien ikas unitateak ditugu eskura. Unitate bakoitzak jarraibideak, lan-kuadernoa, garapena, birpasoa eta ebaluazioa ditu:
  • WebQuest:

Gainera ikas unitate moldatuta ere egiten hasi dira: la materia

Matematiketan ere DBHko 1. mailan hainbat ikas unitate dituzte:

El proyecto TIC avanzado del IES Corredeira de Oviedo está dando sus frutos con unidades didácticas interactivas propias y colecciones de recursos Web clasificados por cursos y áreas.

22/10/2009 GMT 2

Kimikarako ikas unitate digitalak

pilare @ 21:57

Malagako irakasle talde batek 18 urte daramatza fisika eta kiimikaren didaktikan lan egiten. Beren azken ekoizpena, berriztapen proeiktuaren emaitza,  ikas unitate digitalak dira. Bata batxilergoko mundu garaikiderako zientziei zuzenduta eta bestea DBHko 1. mailan garatzeko.

Irakasleak:  Juan José Romero anaya, Gregorio Chamorro Sierra, Lucía Ruiz Chica, Lorenzo Chicón Reina y Teresa Lupión Cobos

Jarraipena blog honetan egiten da: Física y química en el aula

Dos UUDD lectrónicas de química para CCMC y 1º de ESO

Ikasgelan egindako esperientzien topaketak

pilare @ 21:26
Berriro Marbella-Coin CEP laguntza zerbitzuak, bere Moodle plataforman ekitaldi baten materialak guk erabiltzeko prest uzten dizkigu: urtero antolatzen dituzten ikastetxeen arteko esperientzien topaketak zientzia arloan . Aspalditik gure komunitatean ikusi nahi genuen ekintza da, pixka bat enbidia ematen dit. Hiru egunetan zehar hainbat instituto, beren irakasle eta ikasleek zientzia-komunikazioak aurkezten dituzte, ikasgelan egindako ikerketa-lanaren emaitzak izanik. Komunikazioak hormairudietan erakusten dira eta batzuk, onenak, ahoz garatzeko aukeratzen du antolakuntzak. Era honetan, eta hitzaldi gehi lategi batzuekin lagunduta, ikasleek beren lanak benetako ekitaldi batean eta publikoaren aurrean azaltzeko aukera dute. Mila esker gurekin konpartitzeagatik.
I.edizioko materialak:
II.edizioko materialak :

Materiales de los dos primeros encuentros de experiencias de investigación en el aula de Málaga

15/10/2009 GMT 2

Matematika dialogikoa Jakintza Ikastolan

pilare @ 21:09

"Ikteroak" Jakintza Ikastolako irakasle talde bat da eta pasa den astean bere bogean oso proposamen didaktiko ona  eta gaitasunen garapenarekin bat dagoena argitaratu zuten. Matematikako neurria edukin-multzoa lantzeko, magnitudeen gymkhana egiten dute ikasleek. LHko 3. kurtsoan garatzeko prestatuta dagoen arren, edozein mailetara esportatzekoa da, benetan ikasleek matematika bizitzen dutelako. Hona hemen esteka, dena dago oso ondo azalduta:Magnitudeen gymkhana

Gymkhana en castellano (Eldako CEFIREko originala)

10/10/2009 GMT 2

Landa geologia

pilare @ 18:26
Geologia ikasi nahi dadugu, ez dago ezer kanpora joateko baino eta honela egin dugu 12 irakaslek Berritzeguneen artean antolatu dugun ikastaro batean.  Ezinbesteko emailea izan dugu: EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako Saialaren partaidea Xabier Murelaga, oso ezaguna Zientzia astean ere txango geologikoak antolatzen dituelako (aurten Pagasarrira eraman nahi gaitu). Berari ezker, Sopelako hondartzan, Aizkorrin eta Bilbon fosilez beteta daudela ikasi ditugu: itsas-zizareak, itsas-trikuak, belakiak, bibalboak, errudistak, nummuliteak, belemniteak...orain hormak eta lurzoruak beste modu batean begiratzeko moduan, bere historia geogogikoaz jabetzen. Bere Taldearen txokoan, Geobizirik,  Bilboko Arriaga antzerkian eta Kale nagusian ikusten diren fosilak aurki ditzakezue. Bestalde, nahi baduzue zuen ikasleak Unibertsitatera eraman, Talde hau prestakuntza-jardunaldi bat antolatzeko prest dago, iaz egin zuten bezala.
Hona hemen homenaldi txiki bat ateratako argazkiekin.
Fotografías de fósiles hechas en el curso "Landa-Geologia" con Xabier Murelaga.

07/10/2009 GMT 2

Programazio laburra egiteko orientabideak

pilare @ 21:39

Programazio laburra laster egin behar duzuenez eta, aurten, gaitasunaren arabera garatzeko beharrezkoa denez, orientabide batzuk burutu ditut lagungarria izaten esperuan.

Orientabideak ondorengo Webhelbideetan eskuragarriak dituzue:

Ni zientzietan askoz hobeto konpontzen naizenez, adibide bat egitera ausartu naiz.

Orientabideak besterik ez dira, azken hitza Ikuskaritzak du, noski.

programazio laburra natur

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!