Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: MATEMATIKAK

15/03/2010 GMT 2

Aula 189: gaitasun matematikoa eta gehiago

pilare @ 12:06

Otsaileko Aula aldizkaria ere interesgarria da guretzat, hilabete honetan gaitasun matematikoa gai monografikoa duelako. Artikuloak ondorengoak dira:

  • Angel Alsina: la pirámide de la educación matemática. Gaitasun matematikoaren garapena eta ikas-jarduera konpetentea nola planifikatu era grafiko batean irudikatzen du oso ondo. Piramidearen basean eguneroko bizitzan dauden elementu matematikoak  kokatzen dira. Jarraituan esku baliabideak, ludikoak eta jolasak. Gero, literatur eta IKT baliabideak eta , noizean behin testu liburuen dieta. Ondorioak atera...
  • Jesús Mª Goñi. El desarrollo de la competencia matemática.  Eskola porrota arlo honetan oso altua da. Aurreko ideia gaitasuna-curriculumekin lotzen du, irtenbideetan tildea jartzen.Gizartea, didaktika eta gaitasunak aztertzen ditu eta guar egungo akademizismoari errua botatzen dio.
  • José Díaz: el desarrollo de la competencia matemática desde la educación física. Bere heziketa fisikoaren kontzeptua  "arma de educación masiva" denez, gaitasunak garatzeko plataforma aproposa hartzen du. Bere proposamenak matematikak lantzeko: jolasak, giza-gorputzen neurriak, denboraren pertzepzioa, kirolezko produktoen kontsumoa eta prezioak, espazio-orientazioa, geometria kirol-objetuetan, ibilbide edo distantzien neurketa eta kirol-estatistikak.
  • Irene López-Goñi eta Maider Senper. Cuanto CO2 emitimos en el trasporte escolar. Nafarroko Berako Labiaga ikastolan egindako proiektua, eskola garraio aztertzen da Haur Hezkuntzatik DBHra.
  • Bere " material fotocopiable" atalean, Bigarren Hezkuntza ko proposamen didaktikoa dugu: matemática y lenguaje a partir de la lectura de cuentos. Luis Balbuenaren "Cuentos del cero" ipuina ardatza  da matematikari buruz entzuteko, irakurtzeko eta idazteko.

Honetaz gain oso artikulo interesgarriak daude zientzia fikzioa ikas-edukin bezala txertatzeko arlo batzuetan: matematikak eta neurri erraldoiak eta nanoak (King-Kong, Liliput) , kontakizunak, komikiak eta filmeak teknologiako objetuen analisian , zineman agertzen diren estereotipoak zientzietan eta eboluazioaren begirada eta beste planetetako bizitzaren probabilitatea.

14/03/2010 GMT 2

Zorionak Pi zenbakia!

pilare @ 19:54
Gaur, martxoaren 14an ospatzen da Pi zenbakiaren eguna. Eta  zenbakia zenbatzen, baietz asmatzen duzuen zergatik? Ba, hain zuzen ere gaur  3 / 14 delako.  Hiru ekoizpen politen erreferentzia egiten dut:

Eskola 2.0ko bigarren topaketak

pilare @ 18:53

Orain dela gutxi eta ITE-k antolaturik,  ospatu da Eskola 2.0ko bigarren esperientzien topaketa. Sarean oso ezagunak diren (baita blog honetan ere)20 irakasle elkatu dira beren  praktika onak elkartrukatzeko. Hona hemen Francisco Muñozen sarrera originalatik hartutako gure eremuko esperientziak:

  • Proyecto Gauss. José Luis Álvarez, Avileseko IES 5.zenbakia. Geogebrarekin lan egiten du eta bere weborrian emaitzak ditugu: El Horru de Pin
  • Aula virtual, WebQuest y blogs: Domingo Méndez, Jaime Balmés ikastetxea (Cieza- Murtzia) . Jada komentu dut bere momentuan.
  • R3, recicla, remezcla y redistribuye: Cesar Poyatos, Madrilgo San Diego eta San Vicente ikastetxeetako irakasle famatuaren proiektu berria.
  • Matemáticas 2.0 para alumn@s 2.0: Luis Miguel Iglesias, IES La Arboleda (Lepe-Huelva). Bere klaseko blogak -o "MatemáTICas 1,1,2,3,5,8,13,....." - bere lanez hitz egiten du
  • eT50et, un proyecto para secundaria. Florenci Sales, IES Sòl del Riu, ingurugiroari buruzko e-twinnig proiektuetan sariduna. Proiektuaren jarraipena eta materialak Ning honetan.
  • Moodle de DC: Francisco José Ruiz, Esteponako IES Monterroso. Honi buruz ere orain dela gutxi komentarioa egin dut.
  • Cuadernos de matemáticas con Cuadernia. Eva M. Perdiguero, IES Ribera del Bullaque (Porzuna-Ciudad Real). Cuadernia tresna birtualekin egindako lanak. Bere blog bikaina: Matemáticas a nuestro lado.

Experiencias de nuestro ámbito del 2º encuentro de escuela 2.0 del ITE

Bideo batzuk:


02/03/2010 GMT 2

Emakume matematikarien egutegia

pilare @ 21:19

Martxoaren 8 a, emakume eguna, apurka apurka datorkigu eta, nola ez, zientzia eremutik aportazio txiki bat egitea gustatzen zait...eta aurten Theorem of the day weborritik lapurtutako gauzatxo bat hartu dut: emakume  matematikarien 12 teoremari buruzko egutegia. Gure mintegian jartzeko primeran. Ez da lehenengoa, bilduma baizik. Hurrengo helbidean beste bi egutegi eta teorema gehiago banan banan deskargatzeko dituzue:Theorems by Women Mathematicians.

2010 calendar: 12 theorems of women mathematicians

Baliabide gehiago gure Wikigeneroan

Un recurso para el día 8 en forma de calendario matemático.Encontraréis mas en nuestro Wikigenero

Irrika aldizkaria berriro gurekin

pilare @ 21:05

Irrikaren 6.alea eskuragarria dago ohiko tokian eta paperez. ikastetxe guztietatik banatzen den argitalpen honen egiturak gazteentzako aproposa eta hurbila izan nahi du eta, nik uste, helburua lortuta dute. beste gauza desberdina da ea ikastetxeetan erabiltzen den ala ez. bertsio elektronikoan komentarioak uzteko aukera dago baita inkestak betetzeko ere

Nueva ejemplar de la revista Irrika

23/02/2010 GMT 2

Matematikaren historia

pilare @ 21:10

Azken bolada honetan, normaltasunean irakurtzen ditudan blog batzuetan,  matematikaren historiari buruzko materialekin , kointzidentzia agian, topatu naiz. Diapositibak, bideoak eta testuetan , denak interesgarriak neurri batean edo bestean:

Algunos materiales multimedia sobre la historia de las matemáticas que me he encontrado últimamente en la Red

17/02/2010 GMT 2

Matematikako ihauteriak

pilare @ 16:50

Ihauterien garaian gaude, txantxoak,  tostadak... eta matematika ere, ze demontre!,  guztiz berria den Ning honetan:

Carnaval de matemáticas

Matematikako blogarien ekimena izan da, deialdi moduan aterata, dibulgaziozko artikulo-bilduma biltzen duen Webgunea sortuz. Artikuloak bukatzeko "kedada" birtual  honen azken data pasa den otsailaren 15a izan da, beraz, jada  eskuragarri ditugu dokumentuak Tito Eliatronen blogean.  Partehartzaileen artean nire gogoko blog batzuk daude ( Tecnología Obsoleta, Ciencia en el XXI, Matemáticas a nuestro lado, Matemáticas interactivas y manipulativas...) eta datorren martxorako II. Ihauteria konbokatuta dago, matematika gustatzen bazaizu eta blogaria bazara, anima zaitez!

Un estupendo Ning de matemáticas formado por blogeros y blogeras del "gremio"

Papiroflexia eta matematika

pilare @ 16:23
Eta oraingo honetan beste aldizkari klasiko baten aipamena doa. Matematikako didaktikari buruzko  Uno, 53. alean, papiroflexia gaiari zuzenduta dago. Papera ere oso elementu motibagarria da, eskuz maneiatzekoa delako eta alde estetikoa eta ludikoa dituelako. Osagai hauek, geometriarekin nahasturik, errezeta goxoa ateratzen dugu.: orisangakuak,  solido platonikoak, buruhausteak, DIN A 4ko folioaren abenturak, Lehen Hezkuntzako aplikazioak...izenburu dibertigarriak matematika dibertigarri bihurtzeko.
Papiroflexia y matemáticas. Revista Uno, 53
Último ejemplar de la revista de matemáticas UNO

11/02/2010 GMT 2

Geometrian barrenako ibilaldia

pilare @ 23:27

Hau  da EHUnibertsitatean ospatzen ari diren hitzadi batzuen izenburua. Ez da gauza berri bat, bere jatorria 1997-98 ikasturtean kokatzen da eta handik geroztik urtero data hauetan garatzen dira. Aurten, otsailaren 17an izan dute sarrera eta maitzaren 12an bukatuko dira, asteazken guztietan, eguerdiko 12etan, Zientzia eta Teknologiako Fakultatean, 2.5. ikasgelan  Ikasleek antolatuta dauden arren edonor joan daiteke. Programa hurrengoa da:

  • otsailaren 24an, María Merino Maestre (UPV/EHU), Sudokus y modelización
  • martxoaren 3an, Raúl Ibáñez Torres (UPV/EHU), Las matemáticas de la publicidad
  • martxoaren 10ean, José M. M. Senovilla (UPV/EHU), Geometría en la Relatividad General
  • martxoaren 17an, Olga Gil Medrano (U. de Valencia), Un paseo por la obra de Santiago Calatrava, guiado por una geómetra
  • martxoaren 24an, Jordi Massó Carreras (U. Autònoma de Barcelona), Matemática discreta e intercambios de riñón
  • apirilaren 21ean, Belén Palop del Río (U. de Valladolid), Geometría computacional para redes de sensores
  • apririlaren 28an, Antonio Altarriba (UPV/EHU), La geometría del cómic
  • maitzaren 5ean, José Domingo Villarroel Villamor (UPV/EHU), Origen y desarrollo del pensamiento numérico
  • maiatzaren 12an, Dinora Araceli Morales Vega (UPV/EHU), Matemáticas aplicadas en la predicción en medicina

Materialak Divulgamat weborrian kokatuko dira.

Ciclo de conferencias  en la Facultad de Ciencias y Tecnología de la UPV

09/02/2010 GMT 2

San Balendinerako lore matematikoak

pilare @ 21:36

"Matemáticas interactivas y manipulativas " blog zoragarritik, San Balendinen oparitzeko lore matematikoak egiten erakusten digu ondorengo bideoan:

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!