Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: LOE eta konpetentziak

01/10/2009 GMT 2

Hobetzeko plana

pilare @ 21:16
Nire kidea eta laguna den Ana Basterrak bere blogean adierazten duen bezala, aurten Euskadin lehendabiziko ebaluazioa diagnostikoa jaso dugu eta honen emaitzak laster eskura izango ditugu ikastetxeetan (urrian edo azaroan). Handik gora, ikastetxe guztiek, beren txostenen azterketa egiten, hobetzeko plana garatu behar dute. Nahiz eta argi eta garbi egon  ikastetxeak bere plangintza formatoa askatasun osoz aukeratuko dutela, Berritzeguneetan prest egongo gara orientabideak emateko, eskola batek honela eskatzen badu. Gure txanda helduko den esperuan, bitartean Nafarroko Hezkuntza Sailak lana hasita dauka zentzu honetan eta lagungarriak izango diren hobekuntza planarari buruzko materialak Sarean kokatu dituzte. Eskergarriak dira, benetan, halako ekimenak. Materialen artean Webhelbide batzuk aipatzeaz gain, dokumentu batzuk deskartzeko daude:

Orri nagusia:  Ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana-planes de mejora de las competencias básicas

Página del Gobierno de Navarra con recursos sobre el plan de mejora

29/09/2009 GMT 2

Gaitasunak Katalunyatik

pilare @ 08:47

Katalunyako Curriculum i organitzazió del Departament d´Educació Weborrian Gaitasunak garatzeko proposamen didaktikoen bilduma aurki dezakegu. Proiektu batzuk ere daude. Bigarren Hezkuntzakoak hauexek dira:

Hizkuntz komunikazioarako gaitasuna:

Lehen Hezkuntzarako ere proiektu bat daukate

Algunas propuestas didácticas  para trabajar competencias del Dpto Educación de Catalunya.

13/06/2009 GMT 2

Ikerketak, zientziaren gakoa

pilare @ 10:59

Mª Pilar Menoyok artikulo on bat idazten du Aula aldizkarian, merezi du irakurtzea. Gaia, ikerketak zientzietan. Kataluñan aurten,  DBHan urtero ikerleta proiektu bat burutzea jezarri da derrigorrez eta, honetatik abiatuta, eskola-ikerketen ezaugarriak eta lehenengo momentutik  bideratzeko orientabideak ematen dizkigu. Ideia garrantzitsuenak:

1) Ikerketak egiteak suposatzen dituzte galdera bat planteatzea, elkalanaren bidez garatze eta emaitzak komunikatzea

2) Sailena galdera edo ikerketaren arazoa planteatzea da . Oinarrizko esparruak hurrengoak izan daitezek:

  • zientziaren historian planteatu diren galderak berak egitea
  • Galdera batzuen aurrean zientifikoak direnak eta ez direnen artean sailkapen bat egitea.
  • Eguneroko egoerak oinarrituz, arazoak planteatzea
  • Objetu  batzuen aurrean analisiak edo sailkapenak egitea

3)  Metodologia desberdinak erabil ahal ditugu, hala nola:

  • Metodo zientifikoaren antzekoa, esperimentazioarekin (hipotesia, esperientzien diseinua, emaitzen analisia, ondorioak ateratzea...)
  • Metodo etnografikoa, ikerketa-objetuari buruzko galderak planteatuz. Ikerketa dokumentaletan aplikatzen da, adibidez,izaki bizidun baten behaketaren baldintzak edo ibilbide baten planifikazioa

4) Ikerketen graduazioa DBHan zehar. 1. mailako galderak nola? modukoak egitea, 2. mailan zer?, 3. mailan zergatik? eta 4.mailan zer gertatuko litzateke?

Artikulkoan taulak, eskemak eta beste informazio baliogarria aurki dezakegu.

Un artículo interesante sobre como hacer investigaciones en la ESO de Mª Pilar Menoyo en la revista Aula.

10/06/2009 GMT 2

Gaitasunen materialak

pilare @ 18:26

Berritzeguneak bezala, beste irakasleen zentru ugari daude Espaniako geografian eta baliabide ugariarekin! haien artean, Andaluziako Priego-Montillako CEPean gaitasunei buruzko CD bat argitaratu dute (eta on line ere irakur dezakegu) azken ikasturtea hauetan izandako informazioak eta prestakuntza jarduerekin. Emaitza ezin hobea, hainbat artikulo eta ikastetxeetako esperientziak ezagutzeko gunea delako. Mila esker.

Materialen artean, gaitasun matematikakoa lantzeko dokumentazioa Bigarren Hezkuntzan atera ditut , baina Haur eta Lehen Hezkuntzan ere artikuloak ditugu:

El centro del profesorado de Priego-Montilla ha recopilado muchps documentos sobre competencias básicas en un CD que también nos lo afrecen on line.

13/03/2009 GMT 2

Zientzia ez zaie gustatzen gazteei

pilare @ 14:06

Tristeak dira azken estadistikako datuak: ikasle gazteek zientzietako ikasketa unibertsitarioetatik eskapo egiten dute. Azken lau urte hontan Zientzia-litzentziatuen kopurua % 25a jaitsi da eta Europa mailan jaizteko joera hau aurrera doan bitartean, Asiako herrietan, ordea, aurrerakada handia izan du, batez ereTxinan eta Indian.

Honen emaitza laster ikusiko dugu, gero eta ikertzaile gehiago beste herrietatik inportatu behar izango dugulako. Zer gertatzen da?, Zergatik zientzia ez da gustoko gaia gazteentzat? Arrazoi ugari daude, baina, funtsean, bizi garen gizarte honetako baloreen kontua da. Javier Elzok egin duen ikerketa baten emaitzeei kasurik egiten badiegu, gazteek dituen artean, esfortzua eta konstantzia ez dira nagusitzen. Esfortzu antzekoa ematen duten bi ikasketaren aurrean, ikasleek aukeratzen dute, beren iritziaz, soldata gehiago lortuko duena, beraz, dirua eta lanbidearen lotura oso nabarmena geratzen da (eta gure gazteak leloak ez direla baita ere). Gainera, zientzietako ikasketek dituen irteera profesionalak mitologiaz beteta daude oraindik, ez dago informazio nahikorik, betiko topikoek funtzionatzen dute lehen bezala. Egia da, tamalez, ingenieritza ikasteak lanbide mundua gehiago irekitzen duela biologiakoek baino, baina ez da ezagutzen , adibidez, matematikariek berehala aurkitzen dutela lana. Beste datu bi kontutan hartzeko, datorren 10 urte hauetan irakaslegoaren % 50a jubilatuko garela eta zientzietako arloan %30 lanbide berriak sortuko direla (batez ere, biozientzietan, farmazian eta ingenieritzan) beraz, lan merkatua zientzialari hartzeko prest egongo da.

Beste aldetik, zientziaren prestigioa gure gizartean orokorrean oso gutxi da. Nahiz eta zientzia eta teknologiaz ingururatuta egon, zientziaren pertzepzioa orokorrean hotsa da, gizakiengandik urrun dagoen ideia zabalduta dago.

Beste arrazoi bat eta guretzat garrantzitsuena, ikasgeletan bertan kokatzen da. Badirudi irakasleok ez dakigula trasmititzen zientziarekiko irrika, Pigmalion efektua ez dago, tamalez, oso zabalduta institutoetan. Ikasleak gehiago liluratzen dira Telebistako Flipyk eginten dituen "esperimentoekin" zientzietako klaseekin baino. Zientzietako irakasleak desanimatuta daude edo...nire ustez, intzentiborik ere ez dute jasotzen (ordu gutxi, ikas-programa luzea, prestakuntza eta berrikuntza eskasa...). Zientziak irakasteko moduak ere nahiko akademizista izaten jarraitzen du. Irakasle batzuek, gainera, ikasle asko suspenditzea normaltasunez hartzen dute.

Benetan zaila dena, nik uste, ikasteko konzentrazioa eta motibazioa parekatzea da. Nola lortuko genuke zientzia interesgarria izatea? gako batzuk dauden arren, hala nola, akademizismotik urruntzea, gaiak era deskriptiboan ez ematea, proiektuen bidez jokatzea, zientzia-baliabideak modu ikertzaile batean erabiltzea (laborategia, IKT, irteerak...), ikasleen eguneroko errealitatearekin konektatzea...oraindik irtenbidea ez da epe laburrean egongo, baina argi dago bai goitik (Unibertsitatea, Administrazioa...), bai behetik (eskolak, institutoak...) zeozer egin behar dela eta, zalantzarik gabe, irakasleok aldaketan motorra izan gaitezkeela.

Mito zientifikoak:Wikipedia: el científico loco

11/03/2009 GMT 2

LOEtik ikastetxeko proiektura

pilare @ 21:40

Kantabriako Gobernuak oso argitalpen baliogarriak ateratzen ari da beren "cuadernos de educación" bilduman.  Iaz hasitako dokumentuak eta blog honetan beren berria jada emanda, orain azkena argitaratzen da, zazpia hain zuzen ere, "del proyecto educativo a las programaciones de aula".

"De la LOE al proyecto de centro" atalean guztiak aurkituko dituzue, gehi ikastetxeko dokuentoak egiteko orientabideak eta gidak: PEC, aniztasun plana, hezkidetza, elkarbizitza proiektua eta abar. Era berean diagnosi- ebaluazioai zuzendutako atala ere badago.

10/03/2009 GMT 2

Oinarrizko Gaitasunak Euskadiko Hezkuntzan

pilare @ 22:26

Azkenean  gure Euskal Hezkuntz Sistemako gaitasunei buruzko informazio zehatza eskura dugu Berritzegune Nagusiko arloko aholkulariei esker. Aurten ebaluazio diagnostikoan sartuko diren hiru gaitasun garatu dituzte baina etorkizunean guztien burupena espero dugu. Materiala Hezkuntzako Weborrian dago eta 7 dokumentu dira. Dokumento orokorrean gaitasunen kontzeptua azaltzen da, arlo bakoitzaren beren garapenarako kontribuzioa,  ikasgelan erabiltzeko metodologia aproposa eta ebaluazioa.  Orientabideetan gaitasun bakoitzaren azpigaitasunak eta dimentsioak aztertzen dira zehatz mehatz. Gaitasun bakoitza arlo desberdinetako ikas sekuentzia batzuen bidez ejenplifikatuta dago, gaitasunak materia guztietan landu behar direla eta ez jakintzagai bakar batekin argi eta garbi gera dadin.

Nuevo currículo y competencias en la CAV: orientaciones y ejemplificaciones didácticas realizadas por las asesorías de área del Berritzegune Nagusia 

02/03/2009 GMT 2

Programazioa egiteko orientabideak

pilare @ 18:28
Oso ondo dakigu aurten irakasleak oso lanpetuta zaudetela ikastetxeetan hainbeste dokumentazio berria dela eta. AJA, Curriculum proiektua, Hezkuntzakoa, Hizkuntzakoa...dena berriztu behar da LOE legearen arabera egokitzeko. Irakaslegoari laguntzako asmoz, Leioako Berritzegunekideok programazioak garatzeko orientabideak burutu ditugu gida moduan.  Gidan, programazio berriak gaitasuneei begira egon behar direla kontutan harturik, prozesua deskribitzen dugu, programazioen eskemak atalez atal azalduta ematen ditugu (laburra eta ikas-unitatearena) hainbat dokumentazio lagungarria eranskin moduan daukazue (aurreko programazioak aztertzeko txantiloia, testu liburua berrikusteko irizpideak, ebaluazio irizpideak ateratzeko ariketak, gaiatasun bakoitzari dagozkion jardueren adibideak...) eta hiru ikas sekuentziaren programazioak ere bai. Espero dugu lagungarria izatea.
Materiala deskargatzeko prest dago Zientziaberri wikian:
Programazioa 

Material con orientaciones y ejemplos para elaborar la programación realizado por el Berritzegune de Leioa.

04/01/2009 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoa: item askeak

pilare @ 17:00

 

ISEI-IVEI-ek Euskadiko ebaluazio diagnostikoa prestatzeko item liberatuak eskura jarri ditu bere webgunean. Itemak iaz 40 ikastetxetan egindako aurrebaluazioaren progen emaitzak dira, behin kalibraturik. Era berean,laster izango dugun ebaluazioaren ezaugarriak ere azaltzen dira.

El ISEI-IVEI ha puesto a nuestra disposición los items liberados para la prueba de evaluación diagnóstica en Euskadi

15/12/2008 GMT 2

Kantabriako argitalpenak

pilare @ 11:01

Kantabriako Gobernuko Hezkuntza sailaren webgunean - Educacantabria - gaitasunei buruz gehiago ikasteko argitalpen batzuk eskura ditugu, "Cuadernos de Educación" bildumaren barruan. Guri dagozkigunak:

5.kapituloetan, curriculumaren adibideak eta orientazioak ditugu, bai LHan, bai BHan. Atazen motaren arabera sailkatuta daudenez, ebaluazioa diagnostikoan lantzeko adibideak izan daitezke

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!